Prestakuntza eta garapen profesionala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonek ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi du, enpresak bere egindako estrategiari eta erronkei erantzuteko.

2015eko Prestakuntza Planak 293 prestakuntza ekintza izan ditu, eta bere kostua 207.645 eurokoa izan da. Prestakuntza ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, eta kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratzen dira. 2015eko Prestakuntza Planerako Hiruko Fundazioak 38.360,70 euroko diru-laguntza eman du.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatutako ikastaroetan parte hartzen jarraitu dugu.

2010-14/15 aldirako hitzarmena: prestakuntza programak

Prestakuntza programakHelburuakBaldintzak
Prestakuntza Premiak. I. Programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza zein proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan jardunaldian egiten dira
Promozioak Laguntzea. II. Programa Prestakuntza ekintzak, barne prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen
Interes Pertsonala. III. Programa Baliagarritasun profesionaleko ikastaroak, langilearen lanpostuari lotuta ez daudenak, baina ofizialki gaitzen dutenak aitortutako jarduera profesional bat egiteko Enpresak bere gain hartzen du gastu zuzenen %75, testu-liburuak barne; 600 euroko muga dago pertsona eta urte bakoitzeko. Antolakuntzaren jardueren zerrenda txikia bada, edo halakorik ez bada, %25 ordaintzen da
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat Gehienez 600 euro pertsona eta urte bakoitzeko, eta orduak itzultzen dira Enpresa Batzordearekin adostutako baremoaren arabera

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 10ek baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate ikasketak eta profesionalak; eta 3, ingelesa lantzen aritu ziren. Bestalde, 6 pertsonak jaso zituzten euskara ikasteko laguntzak.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

 201020112012201320142015
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 242 224 231 247 251 293
Bertaratze kopurua, guztira 1.098 1.414 1.273 1.080 1.880 1.618
Bertaratze ordu kopurua, guztira 11.027 10.760 12.670 9.131 13.087 13.132
Emandako lanorduak, guztira 10.937 9.871 11.544 8.005 11.562 11.607
Prestakuntza ekintzen kostu zuzena 142.539 €
153.595 € 140.690 € 140.513 € 186.487 € 204.645 €
Lanorduen kostua 243.082 €
236.473 € 313.095 € 219.888 € 311.217 € 297.903 €
Kostua, guztira (kostu zuzena+lanorduak)385.620 €
390.068 €453.785 €360.402 €497.704 €505.548 €

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 201020112012201320142015
Prestakuntza orduak, langile eta urte bakoitzeko 22,97 22,80 27,66 20,02 28,89 28,99
Prestakuntzan aritutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean 80,00 94,02 83,90 73,94 95,36 85,68
Lanorduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 99,18 91,74 91,11 87,66 88,35 88,39
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata masaren gainean 2,21 2,44 2,90 2,23 3,45 3,12

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen harira, gurean, 2015ean, lanbide heziketako edo unibertsitateko 10 ikasle aritu dira praktika profesionaletan.