Ingurumenaren aldeko neurriak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2013ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

-    Konpostatzeko prozesua doitzea eta optimizatzea Arazuriko planta berrian (tunelen bidez). Planta modernoa da eta ingurunerako ingurumen ondoriorik izango ez duena.
-    Zabortegiak ingurumen aldetik lehengoratzean parte hartzea. Hirugarren mailako 1.852 metro koadro konpost aplikatu ziren, REAM lurretako zabortegia lehengoratzeko, Espartza Galarren.
-    Ingurumen kudeaketako sistemari jarraipena egitea (ekoizpen zentroetan ezarritakoa), hartara, bermatzeko erakundeari dagozkion ingurumen kontu guztietan legezko betebehar guztiak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...). 

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugik eta Egillorrek, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2011tik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

 201120122013
Eugiko zentrala 3.272.355 15,8 4.501.197 21,7 6.907.282 27,03
Urtasungo zentrala 904.230 907.500 948.860
Egillorko zentrala 11.644.905 16.337.674 19.176.072

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

 20112012 2013
Arazuriko araztegia 20.108,497 25,5 22.318.969 27,4 23.840.505 30,88
Gongora 5.391.830   5.036.676 7.047.539

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira:

Azaldutakoaren arabera, 2013an 57,9 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %53,3 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %46,7a jatorri hidroelektrikotik.

Ondoko taulan erakusten da energia berriztagarrien ekoizpenak izan duen bilakaera 2005etik SCPSAn.

 200520062007200820092010201120122013
Zentral hidroelektrikoak 21,5 14,9 18,3 24,0 20,2 21,1 15,8 21,7 27,03
Hondakinak 22,5 22,1 23,7 26,0 26,0 27,7 25,5 21,7 30,88
GWh, guztira44,037,042,050,046,248,841,3 49,157,9

Jarraian, modu grafikoan erakusten da bilakaera hori:

 201120122013
Arazuriko araztegiaren autosufizientzia energetikoa %83,40 %90,60 %98,80
Gongorako zentroaren autosufizientzia energetikoa %319,90 %292,00 %353,00

Autosufizientzia energetikoa handitu da Arazuriko araztegian, kogenerazioko motor berriak martxan hasi direlako eta zaharrak baino eraginkorragoak direlako.

Prebentzioa hondakinen ekoizpenean: etxeko eta auzoko konpostajea 

Hondakinak kudeatzeko hierarkian lehen maila prebentzioa da. Hondakin onena sortzen ez dena da. Hori dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak prebentzioa sustatzen du, ingurumenerako errespetuzkoak diren ohituren bidez herritarrak sentsibilizatuta.

Hiri hondakinetan %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Hartara, mota horretako hondakinak sortzeari aurrea hartzean lan egiten ari da Mankomunitatea 2006. urteaz geroztik, etxeko konpostajerako kanpaina abian jarrita.

Une honetan, erakundea prebentzio ekintza hauek ari da gauzatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006. urteaz geroztik. Egun 2.250 familia baino gehiago ari dira parte hartzen.
  • Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun 16 udalerri ari dira parte hartzen.
  • Lankidetza Elikagaien Bankuarekin: 2013a 625 t elikagai bildu ziren.

Etxeko eta auzoko konpostajearen bilakaera, 2006an hasi zenetik 2013ra:

 2007200820092010201120122013
Familia kopurua Etxekoa 249 285 269 217 209 172 269
Auzokoa*          68 100 190 201
*gutxi gorabeherako datua

2013ko balantzea

  • 2.262 familiak beren hondakin organikoak birziklatzen dituzte etxeko eta auzoko konpostajearen bidez. Horrek esan nahi du, guztira, 7.690 pertsona baino gehiago ari direla parte hartzen hondakin organikoen prebentzioan praktika honen bidez.
  • 2013an etxeko eta auzoko konpostajearen bidez 1.715 tona hondakin organiko kudeatu ziren, hau da, 758 kilogramo familia eta urte bakoitzeko.
  • 2013an beste lau udalerri hasi ziren auzoko konpostajea bultzatzen: Mutiloa, Atarrabia, Añezkar eta Uharte (9 eremu berri).

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, 20 urte zigilatuta eman ondoren mantentze lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Izan ere, kudeaketa lan bakar batzuk egin behar dira, besterik ez: arekak garbitzea, euri urak baztertzeko, basotzeak ureztatzea eta bertako sastrakak kentzea, baimenean zehaztutako kontrolak egitea, urtaroaren arabera isurketa kontrolatzea (emariak eta analisiak) eta urmaela hustea udaren hasieran.

Gune hori egonkortuta, ia ez da kutsadurarik heltzen errekara (Arga ibaian isurtzen da) eta ibai ibilgura ez da ibaiko bizitzari eragiten ahal dion agente kutsatzailerik heltzen.

Kontrol prozeduran ezarrita dauden ohiko kontrol bisitak egin ziren 2013an, eta bertan dauden tximiniak kendu ziren. Izan ere, zabortegia zigilatzeko prozesuak iraun zuen bitartean jarri ziren, lurpean gelditzen zen masaren gasak aireratzeko.

Abenduan amaitutzat eman zen Argiñarizko zabortegia ingurumen aldetik lehengoratzea. Horrenbestez, eremu hori Girgillaoko Udalari itzuli zaio, ehizarako eta abeltzaintzarako erabil dezan.

Inguru horri eman zaion erabilera berriaren erakusgarri dira lehengoratutako gunean dauden bazkalekuetan dabiltzan behorrak.

Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea 

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %86 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %14a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2013ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

-    38.027 tona lohi digeritu sortu ziren.
-    32.832 tona lohi digeritu aplikatu ziren nekazaritzan (laboreetan, artoan eta eguzki-loreetan, nagusiki).
-    5.195 tona lohi digeritu erabili ziren konposta egiteko, 9.894 tona hondakin berderekin batera.
-    5.322 metro koadro konpost merkaturatu genuen, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez, 16.137 zaku saldu genituen.

Lohiak aplikatzeko kudeaketa optimizatzea

Araztegiko lohiak ongi eta zuzen kudeatu eta aplikatzen direla bermatzea araua da erakundean. Hori dela-eta, 2012an barne hobekuntzarako proiektua jarri genuen abian, Gis-Trazabilitatea, eta horrek ekarri du 2013an nabarmen hobetzea nekazaritzako plangintza eta lohiaren aplikazioen kontrola.

Egiaztatu zen nabarmen hobetu dela lohiaren trazabilitatearekin lotutako guztia (lohia bota den lursailak), eta bai dositzearen kontrol handiagoa ere, gero eta zorrotzagoa baita dauden legerien ondorioz.

Urtean zehar, SCPSAk hainbat jardunalditan parte hartu zuen, eta haietako bietan lohiak kudeatzeko tresna berria aurkeztu zuen.

Lohia aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2013an saio hauek egin genituen:
-    Araztegiko lohiak idorreko lurlanetan aplikatzea (laboreak) Arazuriko lursail esperimentalean.
-    Sail ureztatu estentsiboetan aplikatzea (artoa) Erriberrin.

Arazuriko konpostaren balio agronomikoa

Araztegiko lohiak hondakin berdeekin lortzen den produktua, Arazuriko konposta, ongarri moduan erabili dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa proiektu batean, Nafarroaren Erdialdeko mahasti batzuetan, Beiren.