Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Taxiaren zerbitzuan, 2013an hauek izan ziren jarduketa nabarmenenak:
•    Legeriari dagozkion aldaketak. 2013an, Taxiaren Foru Legea aldatzeko izapideak bideratzean lagundu zen, aho batez onetsi zuen Nafarroako Parlamentuak eta 2013ko uztailaren 12ko NAOn argitaratu zen. Aurrekoaren ondorioz, taxia arautzeko ordenantza aldatzeko izapideak bideratu ziren, hartara, aurreko legezko aldaketara egokitzeko.
•    Tarifak berregituratzea. Parte-hartzean oinarritutako prozesu hau 2012an hasi zen, eta, adostasun handia lortu ondoren, 2013ko uztailaren 5eko NAOn hiriko eta hiri arteko tarifa berriak argitaratuta amaitu zen. Berregituratze honek ekarri zuen modu gehigarrian emendatzea, %2,5 zehazki, 2012ko abenduan Batzar Nagusiak onartutako %5,7a.

Zerbitzuari dagokionez, Mankomunitateak urtero egiten duen eskaera azterketaren arabera, taxi ibilaldien kopuruak behera egiten jarraitu zuen 2013an, aurreko 2012an baino erritmo azkarragoan, gainera. Izan ere, 2007an erregistratu zen maximoari dagokionez, %23koa izan da gutxitzea. Beste alde batetik, gogobetetze azterketak erakusten du zerbitzuari dagokion gogobetetze globala 7,5ekoa dela, 2012koa bezala eta maximoa Mankomunitateak neurtutako segida historikoan.

Kudeaketaren datuei dagokienez, adierazi behar da taxi gidari profesionala izateko gidabaimena eskuratzeko 8. probak egin zirela apirilean. 40 eskaera onartu ziren eta gidabaimena 24 eskatzailek lortu zuten. Beste alde batetik, 2013an, 10 lizentzia edo baimen eskualdatu ziren eta 40 ibilgailu berritu ziren. Hartara, urtea amaitzean, taxien batez besteko antzinatasuna 4,05 urtekoa zen.

Amaitzeko, esan behar da Nafarroako Gobernuak ezezkoa eman ziola Etxauriko Udalari udalerri hori Iruñerriko taxi zerbitzuan sartzeko eskatu zuenean. Aurrekoaren ondorioz, Mankomunitateak onartu zuen koordinazio hitzarmen bat egitea Etxauriko Udalarekin zerbitzu horrekin lotuta. Taxiaren Nafarroako Kontseiluak aldeko irizpena eman zioen hitzarmen horri.

Zerbitzuaren eskaintza

LIZENTZIA KOPURUA: 313

Flota

  • Ibilgailu kopurua: 316
  • Ordezkatzeko ibilgailu kopurua: 3
  • Ibilgailu ekologikoen kopurua: 58
  • Eurotaxi kopurua (egokitutakoak): 23
  • Ibilgailu estandarren kopurua: 232
  • Batez besteko antzinatasuna: 4,05 urte

Azpiegiturak

  • Geraleku kopurua: 36
  • Plaza kopurua: 236
  • Taxi bidearen kilometroak: 3

Asteko batez besteko eskaera, bertakoei egindako inkestaren arabera

  • Asteko ibilaldiak, lanegunetan: 24.290
  • Asteko ibilaldiak, asteburuetan: 8.085
  • Asteko ibilaldiak, guztira: 32.375