Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2013an ere zaborra sortzeak beheranzko joerari eutsi zion, aurreko urtearekin alderatuta, bildutako hondakinen kantitatea %1,75 murriztu baitzen. Nabarmendu behar da bildutako tonak murriztea, neurri handi batean, paperari eta kartoiari egokitu zitzaiela, edukiontzietatik lapurtzen jarraitu baitzuten eta, hain zuzen, material horien bilketan tonen %9 baino gehiago gutxitu baitzen. Horrez gain, hondakinak murrizteko ezarrita dauden ekintzek (besteak beste, tamaina handikoak berrerabiltzea, etxeko konpostajea, "yonolotiro" webgunea eta Elikagaien Bankurako bilketak) hondakinen 2.776 tona gutxiago biltzea eragin zuten, Iruñean eta Iruñerrian sortutako hondakinen %2, zehazki.

Ekitaldiko alderdirik esanguratsuenetako bat Barañainen azken hiruhilekoan 5. edukiontzia ezartzea izan zen. Zerbitzu berri hori abian jartzea ahalegin handia izan zen, plangintza, logistika eta informazio aldetik. Nolanahi ere, horri esker emaitza onak lortu ziren, izan ere, 3.150 familiak baino gehiagok eman baitzuten izena, eta, hortaz, parte-hartzea %40koa izan baitzen.

Ekoizpena

 2010201120122013
Sortutako hondakinen kantitate osoa 148.209 141.801 136.806 134.416
kg biztanleko eta urteko 424,2 400,7 382,4 373,89

 Osaketa

 2010201120122013
Papera-kartoia 28.525 %19,2 25.396 %17,9 23.530 %17,2 21.910 %16,3
Brikak 1.407 %0,9 1.682 %1,2 1.840 %1,3 1.870 %1,4
Plastikoa 10.297 %6,9 11.734 %8,3 11.863 %8,6 12.089 %9,0
Beira 13.103 %8,8 13.494 %9,5 14.357 %10,5 13.072 %9,7
Metalak 4.044 %2,7 3.921 %2,8 3.746 %2,7 3.468 %2,6
Ehunak 4.673 %3,2 4.302 %3,0 2.624 %1,9 2.366 %1,8
Tamaina handiko gauzak 5.502 %3,7 4.072 %2,9 3.355 %2,4 3.586 %2,7
Egurra 6.354 %4,3 6.121 %4,3 5.470 %4,0 5.251 %3,9
Beste produktu batzuk 5.386 %3,6 5.093 %3,6 5.786 %4,2 5.934 %4,4
Paper zikina, pixoihalak, etab. 5.124 %3,5 7.337 %5,2 9.071 %6,6 9.070 %6,7
Etxeko inauste hondakinak 4.625 %3,1 4.596 %3,2 4.928 %3,6 5.672 %4,2
Gai organikoak 59.169 %39,92 54.053 %38,11 50.235 %36,7 50.119 %37,3
Guztira148.209%100141.801%100136.805%100134.417%100

Sortutako hondakinak bilketa motaren arabera (t)

 2010201120122013
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 99.903 97.619 94.641 92.323
Ontzien edukiontzietan 7.920 7.823 7.756 7.692
Material bakarrekoen bilketak 40.386 36.359 34.409 34.400
Gai organikoen edukiontzian* 86
Gainerakoen edukiontzian* 479

* Gai organikoen bilketa bereizia Barañainen (2013ko azaroaren 11n hasi zen martxan).

Berreskuratutakoak, produktuaren arabera (t)

 2010201120122013
Berreskuratutako papera-kartoia, guztira 19.893 16.654 14.702 13.395
Beira, guztira 8.553 8.431 8.647 8.432
Plastikoa, guztira 2.494 2.596 2.603 2.686
Brikak, guztira 658 693 718 684
Metalak, guztira 1.002 1.018 1.030 998
Tamaina handiko gauzak 2.279 1.893 1.711 1.649
Inauste hondakinak 4.625 4.596 4.928 5.672
Egurra 3.089 3.226 2.980 2.953
Berreskuratutako produktuak, guztira42.59339.10637.31936.469
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko 121,9 110,5 104,3 101,44
Berreskuratze indizea. Ontziak, guztira % 55,8 51,5 49,7 49,2

Zabortegira desbideratzea

 2010201120122013
% Zabortegira bideratua
(zabortegira ez doan bildutako zabor guztiaren %)
47,62 47,96 46,55 45,51