Arazuriko Hondakin Uren Araztegia

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Hodi biltzaileen sareen bidez, Iruñerrian sortzen diren hondakin urak edo ur zikinak Arazuriko araztegira iristen dira (Oltzako zendea). Han arazteko prozesu bat egin ondotik, Arga ibaira itzultzen dira baldintza hobeetan.

Arazteko prozesuan sortutako lohiak tratatu eta balorizatu egiten dira, zuzenean erabilita nekazaritzan eta konpost bihurtuta hondakin berdeekin.

Arazuriko instalazioaren ezaugarriak

Uraren tratamendu linea

750.000 biztanle baliokiderentzat baino gehiagorentzat tratatzeko ahalmena du instalazio honek. Arazteko prozesua honela egiten da:

  • Lehen mailako tratamendua, martxan 1990etik. Aurretratamendua egiten da, lodiak kenduta, hondarra eta koipea kentzen dira eta lehen mailako 6 dekantagailu daude.
  • Tratamendu biologikoa, martxan 1999tik. Aireztatzeko 4 putzu ditu, eta bigarren mailako 6 dekantagailu.

Lohien tratamendu linea

Biogasa ateratzen den 5 digestore anaerobioetan uraren lerroan sortutako lohiak tratatzea. Behin digerituta, deshidratatu egiten dira instalazioko bi zentrifugagailuetan.

Biogasaren aprobetxamendu linea

Lohien digestioan sortutako biogasa gasometroan eta esferan biltzen da. Ondoren sortu egiten da (elektrikoa eta kalorifikoa) kogenerazio motorren bidez.

Lohiak nekazaritzan birziklatzea

Digeritutako lohien %75 zuzenean baliatzen dira nekazaritzan. Hain zuzen, 2013an %86 baliatu ziren.

Lohien konpostajea

Digeritutako lohien gainerako %25a konpost bihurtzen da araztegiko instalazioan jasotzen diren hondakin berdeekin nahasita. 2012. urtea arte aire zabaleko larrainetan egin da konposta (windrow konpostajea). 2012an Arazuriko araztegiko lohien konpostatze planta berria eraiki da. Planta berri horretan, prozesua nabe itxi batean egingo da. Bertan 5 tunel daude eta haietan tratamenduaren lehen zatia egingo da. Gero, zolata aireztatua duen ontzeko nabean amaituko da prozesua. Planta martxan dago (abian jartzeko doitzeak eginda) eta 2013an HUAn sortutako lohien %14 konpostatu zituen.

Instalazioaren datuak

unitateak2010201120122013
Arazteko instalazioaren ezaugarriak
Sartzeko emaria l/s 1.194 997 1.037 1.318
Tratatutako emaria m3 37.638.217 31.441.392 32.770.293 41.369.996
Hartzen dituen biztanle baliokideak bizt. 757.382 776.190 755.163 740.232
Mankomunitatetik kanpoko lohi tratatuak m3 26.024 30.359 30.226 31.182
Kanpoko karga portzentajea % 8,3 10,4 10,6 9,9
Sortutako biogasa eta energia sortzea
Biogasa sortzea m3 6.444.660 6.010.010 5.928.680 5.675.385
Araztegian kontsumitutako energia kWh 24.843.188 24.123.820 24.123.820 24.132.716
Araztegian ekoitzitako energia kWh 21.855.652 20.108.497 22.318.969 23.840.505
Autosufizientzia energetikoa % 88,0 83,4 90.60 98,80
Sortutako hondakinak
Araztegiko arazte hondakinak t 1.720 1.381 1.533 1.420
Arrapalako hondakinak t 500 575 59 348
BIOSOLIDOAK KUDEATZEAunitateak2010201120122013
Biosolidoak sortzea
Sortutako biosolido kantitatea t 45.273 48.863 41.307 38.027
Biosolidoaren lehortasuna % 15,4 14,6 16.61 17,74
Landan aplikatzea t 34.644 37.914 31.354 32.832
Konposta egitea t 10.629 10.949 9.953 5.195
Lohi/biosolido konpostajea
Konpost bihurtutako hondakin berdeak t 9.094 8.765 9.386 9.894
Sortutako konposta m3 12.416 9.563 7.048 5.322
Merkaturatutako konpost zakuak unitatea 29.135 24.866 18.554 16.137
Sortutako hondakinak
Inauste errefusa t 181 132 102 105