Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Administrazio Kontseiluan Prebentzio Plan berria onartzeak berekin ekarri du egiazki integratuta dagoen laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketaren alde enpresak egindako apustua sendotzea, eta bertan bai buruek eta bai erakundeko kide guztiek ere argiago izatea arlo honetako eginkizunak. Gainera, eginkizun horiek zorroztasun osoz betetzeko premia indartzen da.

Integrazioaren adibide gisa, enpresan ezartzen ari den aktiboen kudeaketa sistema berrian (PRISMA), arriskuen eta prebentzio neurrien gaineko informazio nabarmen eta garrantzitsua sartzen ari da prebentziook mantentze laneko agindu bakoitzean.

Era berean, enpresa jardueren koordinazio prozedura bat egiten amaitu da, eta hori ezartzeen Sareen eta Azpiegituren Mantentze Tailerrean hasi dira. Horrek ere lagunduko du segurtasuna eta osasuna sartzen gure hornitzaileekin ditugun harremanetan.

Amaitzeko, nabarmendu behar da Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideak berritu direla eta Enplegatuaren Atarian tresna bat egokitu dela, enpresaren eta prebentzioaren arloko ordezkarien arteko komunikazioa errazteko.

Istripuak

2013an baja behar izan zuten 12 istripu gertatu ziren. Enpresaren historiako emaitzarik onena da.

Datu hori langile kopuruarekin alderatuta, 24,13ko intzidentzia indizea ateratzen da.

Izandako lesioen larritasunari dagokionez, arinak izan dira kasu guztietan. Larritasun indizea (galdutako orduak lan egindako 1.000 orduko)  0,25 izan da, enpresaren historikoan dagoen txikienetako bat, alegia.

Osasuna zaintzea

2013ko ekainean, gure langileen osasuna zaintzeko programaren lehiaketa ASEPEYO enpresari esleitu zitzaion. Enpresa irailean hasi zen zerbitzua ematen, Iruñean eta Agustindarren industrialdean dauden kontsultategi banaren laguntzarekin. 

Urteko osasun azterketara joan ziren langileen kopuruak altua izaten jarraitzen du (%86,27). Baja luzearen ondoko 3 azterketa egin ziren, 10 sartze berrikoak, eta langileek eskatutako 20 osasun kontsulta.

SCPSAren Prebentzio Zerbitzuak Norlaborri eskertu nahi dio lankidetzan aritu den urte guztietan erakutsi duen profesionaltasunarengatik eta jarrera onarengatik, eta etorkizunerako nahirik onenak adierazi nahi dizkio. Era berean, ASEPEYO prebentzio sozietateari ongietorria egin nahi dio, elkarlana oso aberasgarria izango delakoan.