Langileei buruzko informazioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2013ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitateak 452 langile zituen, hau da, langileen kopurua %0,44 jaitsi zen. Gure erakundeko langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.

LantokiaJardueraPertsona kopurua      
Urtea   2010 2011 2012 2013
Generoa   G E G E G E G E
Bulegoak       
Chinchilla Jeneralaren kalea, 7. Iruñea 
Imaz Anaien kalea, 1. Iruñea
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak 98 68 92 69 92 66 88 70
Bezeroen Arretarako Zerbitzua       
Navas de Tolosa kalea, 29. Iruñea Bezeroei arreta telefonikoa, aurrez aurrekoa eta idatzizkoa ematea 5 23 5 20 5 19 5 22
Edateko uren araztegiak (EUTE)       
Urtasun, Egillor eta Tiebas Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoitz-Nafarroako Ubideko ura tratatzea eta edateko ur bihurtzea 46 7 42 6 42 6 42 6
Sare eta instalazioen mantentze-lanen tailerra       
Agustindarren industrialdea. Iruñea Ura banatzeko instalazioen eta sarren mantentze-zerbitzuak. Biltegia 80 4 81 5 80 5 80 4
Hondakin Uren Araztegia (HUA)       
Arazuri Hondakin urak araztea 39 15 40 14 38 15 37 13
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (HHTZ)       
Gongora Hiri hondakinen tratamendua 64 20 59 19 61 19 59 19
Garbigunea       
Agustindarren industrialdea + La Morea merkataritza zentroa Etxeko hondakin bereziak biltzea 8 1 6 1 5 1 6 1
Partzialak, guztira   340 138 325 134 323 131 317 135
Guztira478459454452

Kontratatze finko eta mugagabearen politikaren alde egiten du enpresak, plan estrategikoen garapena eraginkorra izan dadin, pertsonek ematen duten ezagutza eta kudeaketarako gaitasuna barne hartuta, baina legeriaren arloko mugek ezinezkoa egin zuten 2013an aplikatzea. Urtearen bukaeran, langileen %90,48k kontratu finko eta mugagabea zuten. Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, erretiro partzialak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, hauei esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan eskaera handiak. Irizpide hori aintzat hartuta, langileen %9,51k aldi baterako kontratua zuen.

Plantillaren osaera, kontratu motaren arabera

Urtea2010201120122013
GeneroaGEGEGEGE
Langile finkoak 309 116 296 116 293 121 287 122
Aldi baterako langileak 31 22 29 18 30 10 30 13
Guztira340138325134323134317135

Langileen ezaugarriei dagokienez, batez besteko adina 48 urtekoa da, eta batez beste 17 urteko antzinatasuna dute. %70 gizonak dira, eta %30, emakumeak.

Plantillaren osaera, talde profesionalaren arabera

SCPSAk hitzarmen kolektiboan 4 talde profesional ditu ezarrita: espezialistak, profesionalak, teknikariak eta tituludunak edo antzekoak.

Urtea2013
GeneroaGE
Espezialistak 82 17
Profesionalak 130 67
Teknikariak 63 25
Tituludunak edo antzekoak 42 26
Guztira317135

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundeko pertsonen gehieneko gogobetetzea lortzea alderdi hauen ezagutzaren eta inplikazioaren bitartez.

Absentismoari buruzko informazioa

 2010201120122013
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea 5,75 6,12 4,50 4,91
Gaixotasunek eta istripuek eragindako portzentajea 3,7 4,53 3,43 3,49
Haurdunaldiek eta amatasunak eragindako portzentajea 1,07 1,09 0,65 0,90
Lan hitzarmeneko baimenek eragindako portzentajea 0,57 0,49 0,42 0,52
Maiztasuna: kasu kopurua, batez besteko langile kopurua kontuan hartuta 3,8 3,87 3,78 3,60
Iraupena: ordu kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta 23,85 25,17 19,14 21,72
Lanaldia 1.592 1.592 1.592 1.592

Aparteko orduei buruzko informazioa

 2010201120122013
Aparteko orduak, guztira 533,9 502,27 788,39 949,75
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta 0,34 0,31 0,50 0,60
Aparteko orduak, langileen batez bestekoa kontuan hartuta 1,17 1,08 1,74 2,08