Prestakuntza eta garapen profesionala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonek ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi du, enpresak bere egindako estrategiari eta erronkei erantzuteko.

20123ko Prestakuntza Planak 247 prestakuntza ekintza izan zituen, eta bere kostua 140.513,44 eurokoa izan zen. Prestakuntza ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, eta kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratzen dira. 2013ko Prestakuntza Planerako Hiruko Fundazioak 27.063,24 euroko diru laguntza eman zuen.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako ikastaroetan parte hartzen segitu genuen, baita Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatutako ikastaroetan ere.

2010-14/15 aldirako hitzarmena: prestakuntza programak

Prestakuntza programakHelburuaBaldintzak
Prestakuntza Premiak. I. Programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza zein proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan jardunaldian egiten dira
Promozioak Laguntzea. II. Programa Prestakuntza ekintzak, barne prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen
Interes Pertsonala. III. Programa Baliotasun profesionaleko ikastaroak, langilearen lanpostuari lotuta ez daudenak, baina ofizialki gaitzen dutenak aitortutako jarduera profesional bat egiteko Enpresak bere gain hartzen du gastu zuzenen %75, testu-liburuak barne; 600 euroko muga dago pertsona eta urte bakoitzeko. Antolakuntzaren jardueren zerrenda txikia bada, edo halakorik ez bada, %25 ordaintzen da
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat Gehienez 600 euro pertsona eta urte bakoitzeko, eta orduak itzultzen dira Enpresa Batzordearekin adostutako baremoaren arabera

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 14k baliatu zuten, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate ikasketak eta profesionalak; eta 3, ingelesa lantzen aritu ziren. Bestalde, 9 pertsonak jaso zituzten euskara ikasteko laguntzak.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

 2010201120122013
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 242 224 231 247
Bertaratze kopurua, guztira 1.098 1.414 1.273 1.080
Bertaratze ordu kopurua, guztira 11.027 10.760 12.670 9.131
Emandako lanorduak, guztira 10.937 9.871 11.544 8.005
Prestakuntza ekintzen kostu zuzena 142.539 153.595 140.690 140.513
Lanorduen kostua 243.082 236.473 313.095 219.888
Kostua, guztira (kostu zuzena+lanorduak)385.620390.068453.785360.402

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 2010201120122013
Prestakuntza orduak, langile eta urte bakoitzeko 22,97 22,80 27,66 20,02
Prestakuntzan aritutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean 78,85 93,86 83,90 73,94
Lanorduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 99,18 91,74 91,11 87,66
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata masaren gainean 2,21 2,44 2,90 2,23

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen baitan, gurean, 2013an, lanbide heziketako edo unibertsitateko 11 ikasle aritu ziren praktika profesionaletan.