Ingurumenaren aldeko neurriak

Ingurumenarekiko konpromisoa

Urtero bezala, jarduera arduraz eta eraginkor gauzatuta eta garatuta erakusten du erakundeak ingurumenarekiko hartuta duen konpromisoa. 2012ko alderdi adierazgarrienak hauek dira:

  • Arazurin konpostatzeko planta berria eraikitzea (tuneletan konpostatzeko). Planta modernoa da eta ingurumenerako kalterik eragiten ez duena.
  • Kogenerazioko motor zaharrak ordezkatzea Arazuriko araztegian. Motor eraginkorragoak jarri dira, bai alderdi teknikotik, eta bai ingurumenaren aldetik ere.
  • Zabortegietako ingurumen lehengoratzean parte hartzea.  3. mailako 2.507 m3 konpost aplikatu dira Galarko Espartzako REAM lurretan zabortegia lehengoratzeko, Faltzesko legar hobian eta Olloibarreko alderdi batean.
  • Olfatometria azterketa bat egitea, Arazuriko egungo konpostatze plantak usainetan duen eragina edo kalteak ebaluatzeko.
  • Ekoizpen zentroetan martxan dagoen ingurumen kudeaketarako sistemari jarraipena egitea. Hartara, erakundeari dagozkion ingurumen alderdi guztietan (igorpenak, hondakinak, kontsumoak...) legezko betebehar guztiak betetzen direla ziurtatzen da.

Energia berriztagarriak sortzea

Urtasunen, Eugin eta Egillorren sortutako energia hidroelektrikotik, eta Arazuriko araztegian lohiak tratatuta eta Gongorako zentroko zabortegian hartutako biogasetik abiatuta egiten da aprobetxamendu hau.

Aprobetxamendu hidraulikoa

Bi zentral hidroelektrikok, Eugik eta Egillorrek, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoren dagoen taulan, ekoizpen hidroelektrikoak 2010etik izan duen bilakaera erakusten da, GWh-tan:

 201020112012
Eugiko zentrala 4.283.291 21,1 3.272.355 15,8 4.501.197 21,7
Urtasungo zentrala 867.220 904.230 907.500
Egillorko zentrala 15.954.413 11.644.905 16.337.674

Hondakinen aprobetxamendua

Arazurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

 20102011 2012
Arazuriko araztegia 21.855.652 27,7 20.108,497 25,5 22.318.969 27,4
Gongora 5.822.263 5.391.830   5.036.676

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira:

Azaldutakoaren arabera, 2012an 49,1 GWh sortu ziren energia berriztagarrietatik abiatuta, %55,8 hondakinetatik (lohiak eta hondakin organikoak Gongoran) eta %44,2a jatorri hidroelektrikotik.

Ondoko taulan erakusten da energia berriztagarrien ekoizpenak izan duen bilakaera 2005etik SCPSAn.

 20052006200720082009201020112012
Zentral hidroelektrikoak 21,5 14,9 18,3 24,0 20,2 21,1 15,8 21,7
Hondakinak 22,5 22,1 23,7 26,0 26,0 27,7 25,5 27,4
GWh, guztira44,037,042,050,046,248,841,3 49,1

Jarraian, modu grafikoan erakusten da bilakaera hori:

 201020112012
Arazuriko araztegiaren autosufizientzia energetikoa %88,00 %83,40 %90,60
Gongorako zentroaren autosufizientzia energetikoa %337,90 %319,90 %292,00

Autosufizientzia energetikoa handitu da Arazuriko araztegian, kogenerazioko motor berriak martxan hasi direlako eta zaharrak baino eraginkorragoak direlako.

Prebentzioa hondakinen ekoizpenean: etxeko eta auzoko konpostajea

Hondakinak kudeatzeko hierarkian lehen maila prebentzioa da. Hondakin onena sortzen ez dena da. Hori dela-eta, Iruñerriko Mankomunitateak prebentzioa sustatzen du, ingurumenerako errespetuzkoak diren ohituren bidez herritarrak sentsibilizatuta.

Hiri hondakinetan %40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Hartara, mota horretako hondakinak sortzeari aurrea hartzean lan egiten ari da Mankomunitatea 2006. urteaz geroztik, etxeko konpostajerako kanpaina abian jarrita.

Une honetan, erakundea prebentzio ekintza hauek ari da gauzatzen:

  • Etxeko konpostajea: 2006. urteaz geroztik. Egun 1.600 familia baino gehiago ari dira parte hartzen.
  • Auzoko konpostajea: 2009. urtearen amaieraz geroztik. Egun 12 udalerri ari dira parte hartzen.
  • Lankidetza Elikagaien Bankuarekin: 2010. urteaz geroztik.

Etxeko eta auzoko konpostajearen bilakaera, 2006an hasi zenetik 2012ra:

 2006200720082009201020112012
Familia kopurua Etxekoa 217 249 285 269 217 209 172
Auzokoa* 190
gutxi gorabeherako datua

2012ko balantzea

  • 1.792 familiak beren hondakin organikoak birziklatzen dituzte etxeko eta auzoko konpostajearen bidez. Horrek esan nahi du, guztira, 6.450 pertsona baino gehiago ari direla parte hartzen hondakin organikoen prebentzioan praktika honen bidez.
  • 2012an etxeko eta auzoko konpostajearen bidez 1.426 tona hondakin organiko kudeatu ziren, hau da, 796 kilogramo familia eta urte bakoitzeko.
  • 2012an beste hiru udalerri hasi ziren auzoko konpostajea bultzatzen: Taxoare, Añorbe eta Sarriguren.

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Egun, 20 urte zigilatuta eman ondoren mantentze lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Izan ere, kudeaketa lan bakar batzuk egin behar dira, besterik ez: arekak garbitzea, euri urak baztertzeko, basotzeak ureztatzea eta bertako sastrakak kentzea, baimenean zehaztutako kontrolak egitea, urtaroaren arabera isurketa kontrolatzea (emariak eta analisiak) eta urmaela hustea udaren hasieran.

2012an ohiko kontrola egiteko 4 bisita egin ziren, kontrolatzeko prozeduran ezarrita dagoenaren arabera.

Gune hori egonkortuta, ia ez da kutsadurarik heltzen errekara (Arga ibaian isurtzen da) eta ibai ibilgura ez da ibaiko bizitzari eragiten ahal dion agente kutsatzailerik heltzen. Horri esker, isurtzeko baimena berritzea lortuko da. Baimena Ebroko Ur Konfederazioak ematen du, eta 2013. urtera arte egongo da indarrean.

Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea   

Arazuriko araztegian sortutako lohiak, behin digerituta eta deshidratatuta daudenean, nekazaritzarako erabiltzen dira. Horien %75 zuzenean aplikatzen dira, eta gainerako %25a, araztegira iristen diren lorezaintzako hondakin berdeekin nahasita, konpost bihurtuta.

2012ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:

  • 41.307 tona lohi digeritu sortu ziren
  • 31.354 tona lohi digeritu aplikatu ziren nekazaritzan (laboreetan, artoan, eguzki-loreetan eta mahastietan, nagusiki) 
  • 9.953 tona lohi digeritu erabili ziren konposta egiteko, 9.385 tona hondakin berderekin eta 518 tona egur birrindurekin nahasita
  • 7.048 m3 konpost merkaturatu genuen, nagusiki Komunitateko paisaia eta lorezaintza sektorerako. Txikizkako salmentaren bidez 18.554 zaku saldu genituen.

Lohiak aplikatzeko kudeaketa optimizatzea

Araztegiko lohiak ongi eta zuzen kudeatu eta aplikatzen direla bermatzea araua da erakundean. Hori dela-eta, 2012an barne hobekuntzarako proiektua jarri genuen abian, Gis-Trazabilitatea, eta horrek ekarri du nabarmen hobetzea nekazaritzako plangintza eta lohiaren aplikazioen kontrola.

Lohia aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea

Duela 20 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Arazuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.

Ibilbide luzeko azterketa horiek abiapuntu hartuta, berresten da araztegiko lohiek eragin minimoa dutela nekazaritzako lurzoruetako metal astunen edukietan.

2012an saio hauek egin genituen:

  • Araztegiko lohiak idorreko lurlanetan aplikatzea (laboreak) Arazuriko lursail esperimentalean 
  • Sail ureztatu estentsiboetan aplikatzea (artoa) Erriberrin

Arazuriko konpostaren balio agronomikoa 

Araztegiko lohiak hondakin berdeekin lortzen den produktua, Arazuriko konposta, ongarri moduan erabili dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa proiektu batean, Nafarroaren Erdialdeko mahasti batzuetan, Beiren.