Erakundeko pertsonei emandako laguntza eta ordainsariak

2006-2008/9 aldirako lan hitzarmenaren indarraldia amaitu eta gero, 2012an ere aritu ginen SCPSArako eta langileentzako lan hitzarmen berria negoziatzen. Hain zuzen, 2010-2014/15 aldirako lan hitzarmena 2012ko uztailaren 23an sinatu zen eta 2012ko azaroaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (224 zenbakiko NAO).

2012. urtean, eta oraindik ere negoziatzen ari ginenez lan hitzarmena, SCPSAko langileen ordainsariak 2009ko berberak izan ziren.

2012ko lanaldiak 215 izan ziren, eta, guztira, 1.592 ordu urteko.

Enpresak langileei eskaintzen dizkien neurri batzuk daude, arreta sozialerako neurriak, hain zuzen, lan hitzarmenean jasota dauden lizentziez eta baimenez gain:

Zerbitzu sozialak                                                               Deskribapena
Pentsio plana Sari zehaztua, urte sari aldakorren kopurua dakarrena, zenbait parametroren arabera kalkulatuak, eta erretiro, heriotza eta baliaezintasun kontingentziak estaltzen dituena.
Istripu asegurua Istripuen estaldura
Erretiro aurreratua 64 urte betetzen dituen langileari estaldura ematea, 65 urte betetzen dituenari ematen zaionean dituen eragin berberekin
Erretiro partziala Langilearen ordezte partziala, 60 urtetik aurrera
Gizarte aurreikuspeneko funtsa Diru laguntza izateko langileek egindako eskaerak aintzat hartzeko aurrekontua (aleko zenbatekoa langile bakoitzeko) 
Diru laguntzak
  • Soldataren osagarria, gaixotasun eta istripuagatiko, soldataren %100a osatu arte
  • Nomina aurrerakinak
  • Konpentsazioa, ur kontsumoarengatik
  • Laguntza aurrerapen pertsonalerako 
  • Soldataren osagarria, kontratu etenaldian lanerako ezintasuna ahitu delako 
  • Diru laguntzak prestakuntza hartzeko