Ingurumenaren aldeko neurriak

Ingurumen kudeaketako sistemaren jarraipena

2006. urtean, SCPSAko zentro desberdinetan ingurumena kudeatzeko sistema ezartzen hasi ziren. Hain zuzen ere, egiten diren jarduerek ingurumenean duten eragina ahalik eta gehiena murriztea zen sistema horren xedea.

Zentro bakoitzean jarraitutako eskema antzekoa izan da; hasierako diagnostiko baten arabera egin zen lehen, baina gero ekintza-plan espezifikoa egin da zentro bakoitzarentzat.

Gaur egun, ekoizpen-zentro guztiek duten kontrol-sistemari esker, ziurtatzen da legeak ingurumenaren arloen agindutako betebeharrak betetzen direla (igorpenak, hondakinak, kontsumoak, eta abar).

Energia berriztagarriak ekoiztea

Energia berriztagarriak ekoizteko ditugun iturrien errendimendua, ustiatze hidraulikoa (Urtasun, Egillor eta Eugi) eta hondakinetatik sortutako biogasa (Arazuriko Hondakin Uren Araztegia eta Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa) biltzen ditu atal honek.

Ura ustiatzea

Bi zentral hidroelektrikok, Eugik eta Egillorrek, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoko taulan, sortze hidroelektrikoak 2007tik izan duen bilakaera erakusten da:

 20072008200920102011
Euguiko ZH 4.022.976 18,3 5.154.959 24,0 4.131.651 20,2 4.283.291 21,1 3.272.355 15,8
Urtasungo ZH 953.000 1.049.400 917.230 867.220 904.230
Egillorko ZH 13.308.320 17.803.699 15.156.940 15.954.413 11.644.905

Egillorko zentralak sortutako energia hidroelektriko guztiaren %73,4 ekoiztu du. Azpimarratzekoa da energia hidroelektrikoaren sorreraren murrizketa, gehienbat plubiometria eskasa izan delako.

Hondakinak ustiatzea

Arazurin hondakin-urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

 20072008200920102011
EDAR Arazuri 19.763.999 23,7 21.260.268 26,0 20.763.656 26,0 21.855.652 27,7 20.108,497 25,5
Gongora 3.935.756 4.743.404 5.225.797 5.822.263 5.391.830 

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira:

Azaldutakoaren arabera, 2011n 41,3 GWh sortu dira energia berriztagarrietatik abiatuta, %61,7 hondakinetatik abiatuta (Gongorako lohiak eta hondakin organikoa), eta %38,3 jatorri hidraulikotik.

Ondorengo taulan erakusten da Iruñerriko Zerbitzuak SA enpresan egondako energia berriztagarrien bilakaera 2005etik.

 2005200620072008200920102011
Zentral hidroelektrikoak 21,5 14,9 18,3 24,0 20,2 21,1 15,8
Hondakinak 22,5 22,1 23,7 26,0 26,0 27,7 25,5
Guztira GWh44,037,042,050,046,248,841,3 

Jarraian modu grafikoan adierazten da bilakaera hori:

Ingurumena

Araztegiko lohiak eta lorezaintzako hondarrak birziklatzea Arazuriko hondakin uren araztegiko konpostaje plantan

Arazurin sortutako lohi kopurua 48.863 tona izan da 2011n. Horietatik, 10.949 tona konposta egitera bideratu dira, araztegian jasotako lorezaintzako 8.765 tona hondarrekin batera. Zuzenean nekazaritzan erabiltzeko 37.914 tonak nekazaritzako ongarri moduan banatu dira Iruñerritik kanpo dauden 2.250 hektareatan, nabarmenki nekazaritzakoak diren lurretan botatzeko (Tafalla, Izarbeibar, Miranda-Arga, Zangoza...).

Arazuriko Esperimentu Lursailean egindako saioak, Nafarroako Gobernuko sozietate publikoa den INTIASA (lehen ITGA) Nekazaritza Kudeaketarako Institutu Teknikoarekin batera egindakoak, oinarri hartuta egin dira nekazaritzari buruzko gomendioak. 20 urte joan dira saio horiek egiten hasi zirenetik, eta nekazaritzako lurretako metal astunei dagokienez,  berresten dute eragin minimoa dagoela. INTIASA enpresarekin batera, baita ere, ureztatze-labore bati buruzko ikerketa bat hasi zen, arto-soroetan. Aurreikusita dago ikerketak 2 urte irautea, eta helburua da ongarri organiko mota horien ekarpenak  nekazaritzan duen eragina baloratzea.

Gainera, azpimarratu behar da 2011n zehar barne-hobekuntzako prozesu bat abiarazi zela, GIS-Trazabilidad izenekoa; horren helburua da tresna berritzailea eta eraginkorra izatea araztegiko lohiak kudeatzeko.

Konposta egiteko, lorezaintzako hondarrak erabili dira, hondar hautatuak eta birrinduak. Compost-Arazuri produktuaren 9.563 m3 merkaturatu dira, Nafarroako paisaia eta lorezaintza alorretarako. Produktu horren zati bat berrelikatzeko merkaturatu da (hondar silizedunarekin nahasia) eta bai landatzeetarako substratu moduan ere (konposta+turba).

Nabarmendu behar da xeheka saldu den konposta, ontziratuta, araztegian bertan. Hain zuzen ere, 20 kilogramoko 24.866 zaku merkaturatu dira (2010ean baino %15 gutxiago). Hartara, esan liteke urteko goizero herritarrentzat irekia dagoen saltegi moduan funtzionatu duela zentro honek.

Hondakinen ekoizpenaren prebentzioa: etxeko konposta eta komunitatekoa

Etxeko konpostajearen kanpainak

2006an etxeko konposta egiten hasi zen Iruñerriko Mankomunitatean, Ingurumen Ministerioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

Gaur egun udaberriko kanpainak egiten dira urtero, eta horietan etxeko konposta egiteko prestakuntza eta materialak ematen zaizkie hiru betebehar hauek betetzen dituzte parte-hartzaileei: Mankomunitatearen esparruko izatea, lehen etxebizitza izatea eta, gutxienez, 50 m2-ko berdegunea izatea.

Kanpainaren hasieratik, 1400etik gora familiak egiten dute etxeko konposta. Honako taula honetan erakusten da parte-hartzaile kopuruaren bilakaera:

 200620072008200920102011GUZTIRA
Familia kopurua konposta egiten 217 249 285 269 217 209 1.446
Pertsona kopurua 781 897 1.026 968 781 723 5.176 

Nabarmendu behar da 2010ean Nafarroako konpost onenarentzako 1. saria antolatu zela, Hondakinak tratatzeko Partzuergoarekin lankidetzan Etxean konpost egiten zuen Nafarroako edozein pertsonak parte hartzen ahal zuen sari horretan; guztira 83 parte-hartzailek eman zuten izena. Arrakastatsua izan zenez, aurreikusten da deialdi berriak eginen direla etorkizunean.

Konpostaje komunitarioa

2009ko urrian konpost komunitarioa egiteko esperientzia pilotu abiatu zen Iruñerriko 6 kontzejutan (Badostain, Egues, Oteitza-Berriobeiti, Labiano, Subitza eta Olatz-Subitza). Esperientzia pilotu horren hasierako helburua da parte hartzen duten kontzejuen herritarren %30ek etxeko konposta edo konpost komunitarioa egitea.

Urtebete igaro da esperientzia pilotua egin zenetik eta lortutako emaitzak positiboki ebaluatu direnez, konpostaje komunitarioa sendotu egin da Iruñerrian. 2011n, hiru herri berri hasi ziren jarduera horretan: Arazuri, Etxauri eta Aizarotz.

Etxeko Konpostaren eta Konpost Komunitarioaren aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarea

2008an, etxeko konposta egiteko udaberriko kanpainarekin batera, eratu zen Atarrabiako pilategian Etxeko Konpostaren eta Konpost Komunitarioaren aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarea. Espainia osoko udalerrietako eta toki entitateetako ordezkariak joan ziren pilategira.
Iruñerriko Mankomunitatea sare horretako lehendakariordetzan aritzen da.

2010eko urrian, konpostaje komunitarioaren esperientzia pilotua bukatu eta Nafarroako konpost onenarentzako 1. saria eman zenean, etxeko konpostaje eta konpost komunitarioari buruzko lehen mintegia antolatu zen. Mintegi hori Iruñeko Kondestablearen jauregian egin zen.

Iruñerriko Mankomunitateak modu aktiboan parte hartzen du sare horretan, aldian behin egiten diren buletinen eta topaketen bidez.

Argiñarizko zabortegiaren zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Gaur egun, 20 urte zigilatuta eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Izan ere, kudeaketa lan bakar batzuk egin behar dira, besterik ez:  arekak garbitzea, euri-urak isolatzeko; baso-berritzeak ureztatzea eta bertako sastrakak kentzea, baita baimenean zehaztutako kontrolak ere; urtaroaren arabera isurketa kontrolatzea (emariak eta analisiak) eta urmaela hustea udaren hasieran.

Aldian behin egiten diren urtaroz urtaroko kontrolek adierazten dute lehengoratutako gune hau egonkortu egin dela.

2011. urtean, 4 kontrol bisita egin ziren. Dena den, laginak bakar batean hartu ziren, otsaileko bisitan (negua). Laginik ez ziren hartu urmaeletik ez zelako ur-emaririk ateratzen. Errekari dagokionez, ez zen laginik hartu urte osoan zehar lehor egon zelako (plubiometria eskasa).

Gune hori egonkortuta, ia ez da kutsadurarik heltzen errekara (Arga ibaian isurtzen da), eta ibai-ibilgura ez da ibaiko bizitzari eragiten ahal dion kutsatzailerik heltzen. Horri esker, isurtzeko baimena berritzea lortuko da. Baimena Ebroko Ur Konfederazioak ematen du, eta 2013. urtera arte egongo da indarrean.

Hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketa

Gure erakundean hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketa zentralizatua egiten da, indarrean dagoen legezko esparruarekin bat. Hondakinei buruzko adierazpen bat egiten da urtero, bai gure zentro eta bulegoetan sortutakoena, bai Garbiguneetan (E. Leclerc eta Eroski) eta Hiri Hondakinak Tratatzeko Gongorako Zentroan bildutakoena.

2011. urtean 150 tona hondakin sortu dira. Tona horiek, zer zentrotan sortu diren aintzat hartuta, honako modu honetan antolatzen dira:

 20072008200920102011
ETAP zentroak 3,1 1,2 2,9 0,2 0,01
EDAR ARAZURI 12,1 16,1 13,0 13,7 17,36
Tailerra - Agustindarren ind. 3,8 4,2 3,1 3,4 5,22
Garrioaren hiria 12,3 10,9 14,9 4,1 1,68
CTRU-Gongora 67,7 45,0 85,8 28,1 12,4
Garbigunea Eroski 55,7 52,0 59,4 56,1 57,0
Garbigunea E. Leclerc 36,4 42,5 51,5 53 56,85
Saratsa - - 0,3 0,2 0
Tonak guztira191172231159150

Ingurumea

Kudeatutako hondakinen %76 garbiguneetatik datoz, hau da, herritarrengandik.

2011n kudeatutako hondakinen tipologiari dagokionez, honako hau da horien banaketa:
 

2011ko datuaktonak%
Autoen olioak 35,07 23,4
Azido beruna bateriak 46,36 30,9
Disolbagarriak 4,52 3
Eraikuntzako mat. amiantorekin 5,22 3,5
Pinturak 28,29 18,9
Garbiketako produktuak 3,26 2,2
Beste hondakin batzuk 27,3 18,2
Guztira150100

Tratamendu zentroetako igorpenak

Apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuak, E-PRTR Erregelamenduaren igorpenen gaineko informazioa ematea arautzen duenak (EAO, 96 zk., 2007/04/21), ezartzen du beharrezkoa dela industria-konplexu jakin batzuek atmosferara, uretara eta lurzorura igortzen dutenaren gaineko datuak jakinaraztea urte oro. Araudia SCPSA-ko bi zentrotan aplikatzekoa da: Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegia.

Legediak agindu bezala, 2012ko lehen hiruhilekoan barna, 2011. urteari dagokion E-PRTR adierazpena egingo da, bai Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroarena bai Arazuriko Hondakin Uren Araztegiarena.

Igorpenei buruzko erregelamenduzko adierazpenaz gain (instalazioak E-PRTR izenekoaren webgunean erregistratu behar dira, aldez aurretik), igorpenen kalkulua azaltzen duen agiria Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentura bidaltzen da). Horrela, departamentuak aipatutako datuak egiaztatu ahalko ditu.