Euskaldeko hiri garraioa

36.452.339 bidaiari garraiatu ziren 2011n zehar. Zertxobait jaitsi zen kopurua iazko aldi berberaren aldean, %0,38, zehazki esanda.

Urtarrilaren 1ean, ondoko bi linea hauek bertan behera geratu ziren, Iruñerriko Hiri Garraioaren 2011-2012 Planean aurreikusi bezala: 21 linea (Bakearen plaza-Noaingo aireportua) eta 24 linea (Zizur Nagusia). Erabilera eskasa izan da arrazoia.   Gaueko zerbitzuan erreserba moduan dauden autobusen kopurua ere murriztu zen egun horretan.

2011n zehar, Mutiloako zerbitzu-barrutira eta Taxoareko Berroa industrialdera zihoan zerbitzu pilotua ibili da, 11 linea (Ezkaba-Sario eraikina) alde horretara luzatzearen bitartez. Zerbitzua 2010eko irailaren 6an abiatu zen.

Zerbitzu pilotua sustengatzen duen hitzarmenean gutxieneko atalase bat ezarri zen zerbitzuak jarrai zezan funtzionamenduan; ez da, ordea, gutxienekora iritsi, eta zerbitzua abenduaren 31n amaituko dela aurreikusita dago.

Beste alde batetik, autobusentzako erreia jarri da Eguesen, 250 metro ingurukoa, Sarrigurengo bizitegitik Ekialdeko ingurubidearen azpian dagoen biribilgunera doan irteera-tartean.

Inbertsioei dagokienez, uztailean, 12 metro luze duten 14 autobus estandar gehitu ziren, 2011-2012 Planean aurreikusi bezala.
Ekainean, Eskualdeko Hiri Garraioaren webgune berria estreinatu zen (www.Infotuc.es). Eskualdeko Hiri Garraioaren inguruko informazio osoa lor daiteke han, baita Iruñetik eta Iruñerritik egin beharreko joan-etorriak modu erraz eta azkarrean planifikatu eta sarearen egoera denbora errealean ezagutu ere. Ustiatzerako Laguntza eta Informazio Sistemara (SAEI) konektatuta dagoelako lortzen da hori. Sistemak aukera ematen du autobus bakoitzaren kokapenari eta autobusa hartzeko itxaron beharreko denborari buruzko informazioa lortzeko, berehala.  Jarduketa desberdinak egin dira 2011. urte osoan zehar aipatu sistemaren eraginkortasuna hobetze aldera.

Ordaintzeko moduari dagokionez, ondoko gaiak jorratu dira 2011n: akordio batera heldu da aurreko kontzesiodunarekin (Veolia), txartelak baliogabetzeko makinak hornitzen dituenarekin (GMV-Masisconvi) eta egungo kontzesiodunarekin (TCC) ekipamendua esleitzeko baldintzei buruz, Veoliari eman beharreko kalte-ordainari buruz eta hobetzeko dauden lanei buruz; bestetik hobekuntzak egin dira birkargatzeko sarean eta, bukatzeko, probak egiten jarraitu dugu bai ordaintzeko moduaren kudeaketarako sistema zentrala ezartzeko, bai geltokietan zein web bidez kargatu ahal izateko sistema abian jartzeko.

Aipatu beharra dago, 2011n zehar,  Eskualdeko Hiri Garraioko kotxetegiak kokatzeko aukerak aztertu direla. Azterketa horretatik, kokapen zehatza erabaki da, eta hitzarmena onetsi da Iruñeko Udalarekin, beharrezko lursaila lortzeko.

Informazio orokorra

20102011gehikuntza
Arreta esparrua 9.159,92 ha. 9.159,92 ha. %0,00
Arreta jaso duen biztanleria 328.540 biz. 332.818 biz. %1,30

Zerbitzuaren eskaintza

Garraio sarearen ezaugarriak20102011gehikuntza
Lineak (egunekoak/gauekoak) 23 / 10 22 / 10 %-8,33 / %0
Eguneko sarearen azalera (km) 235,47 226,87 %-3,6
Gaueko sarearen azalera (km) 129,36 129,98 %0,48
Eguneko zerbitzuaren ordu tartea 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordu tartea 22:30 - 00:30 (ig, al, ar, az, og) 22:30 - 00:30 (ig, al, ar, az, og) -
  22:30 - 04:30
(ostiralak)
22:30 - 04:30
(ostiralak)
-
   22:30 - 06:30
(larunbatak)
22:30 - 06:30
(larunbatak)
-
Flota20102011incremento
Autobus kop. 141 141 0
Estandarrak (12 m) 78 78 0
Artikulatuak (18 m) 60 60 0
Minibusak (9 m) 3 3 0
Biodieselak 141 141 0
Egokituak (zoru baxua) 136 141 %3,68
Batezbesteko adina (urteak) 6,7 urte 6,32 urte %-5,67
Azpiegitura20102011gehikuntza
Geraleku kopurua 503 508 %0,99
Markesina eta zutoina dituztenak 2 1 %-50,00
Markesina besterik ez dutenak 282 287 %1,77
Zutoina besterik ez dutenak 215 216 %0,47
Altzaririk gabe 4 4 0
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) 0
Zerbitzu maila20102011gehikuntza
Egindako km kop. 8.058.737 7.977.321 %-1,01
Eguneko zerbitzuan 7.764.307 7.680.566 %-1,08
Gaueko zerbitzuan 267.496 267.134 %-0,14
Ibilgailuen zerbitzu-orduak 614.766 608.086 %-1,09
Eguneko zerbitzuan 593.682 587.980 %-0,96
Gaueko zerbitzuan 19.081 17.869 %-6,35
Zerbitzu eskaera20102011gehikuntza
Autobusean igota 36.591.990 36.452.339 %-0,38
Eguneko zerbitzuan 35.891.516 35.738.799 %-0,44
Gaueko zerbitzuan 700.474 713.540 %2,76
Sarean egindako bidaiak 33.139.269 32.956.069 %-0,55

Txartelen banaketa, motaren arabera

Txartelen banaketa, Motaren arabera

Kudeaketa adierazleak20102011incremento
Per capita erabilpena (ig/bizt) 111,38 109,53 %-1,66
Autob. aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bid/bizt) 100,87 99,02 %-1,83
Egindako km-en kopurua, per capita 24,53 23,97 %-2,28
Autob. zerbitzu-orduak, per capita 1,87 1,83 %-2,36
Batez besteko lastertasun komertziala (km/h) 13,11 13,12 %0,08
Ibilaldiak betetzea %100,00 %100,00 0
Puntualtasun indizea %91,22 %93,17 %2,14