Taxi zerbitzua

Hauexek izan dira 2011n zehar egindako jarduketa nagusiak: tren-geltokian, Iruña-Noaingo aireportuan eta Iruñeko Teobaldos kalean dauden taxi-geralekuak hobetzea, baita geraleku bat jartzea Sarrigurrenen.

2011ko apirilaren 16an, taxi-gidari profesionalerako baimena lortzeko probak egin ziren (VI. deialdia izan zen), eta 81 pertsona onartu ziren probetara aurkezteko. Horietatik, 69 aurkeztu ziren, eta 52k gainditu zituzten probak.

2011n, taxiaren tarifa berriak onartu dira 2012. urterako; tarifak %3,14 igo dira, batez beste.

Zerbitzuaren inguruko inkestari dagokionez (zerbitzuaren eskaria eta asebetetze-maila neurtzen ziren), 7,3ko balorazioa lortu zen, hau da, iazkoa baino 3 puntu handiagoa.  Beste alde batetik, bezeroaren asebetetze-maila 7,2koa izan zen; 2010an, aldiz, 7,0koa izan zen.

Aipatu beharra dago, 2011n zehar, 12 baimen transmititu zirela, 45 ibilgailu berritu zirela eta soldatapeko taxi-gidari bat kontratatu zela.

Zerbitzuaren eskaintza

BAIMEN KOPURUA: 313

Ibilgailuak: 316 (313, titularrenak, eta 3, ordezkapen-ibilgailuak).

316 ibilgailu horietatik:

  • 243 estandarrak dira.
  • 26 eurotaxiak dira (egokitutakoak).
  • 7 9 plazatakoak dira.
  • 40 ibilgailu ekologikoak dira.