Hondakinak

Zabor gutxiago sortu da aldi horretan (-%4,32), 2008an hasi zen gainbeherako joerari eutsita.

Bilketa espezifikoak edo material bakar batekoak %9,96 murriztu dira, batez ere paper eta kartoiaren bilketa %16,41 jaitsi delako. 3.339 tona paper eta kartoi ez ziren edukiontzian utzi, edo neurri handi batean, horretatik atera zuten Mankomunitateak bildu baino lehen. Hartara, 2011n zehar, 16.654 tona paper berreskuratu ziren, iaz baino %16,28 gutxiago.

Aurtengo hondakinen osaketa aztertzeko analisiek erakusten dute papera izan dela gehien murriztu den osagarria. Halere, material horren berreskuratze-portzentajea %65,68an dago, gutxixeagoa aurreko urteekin alderatuz gero baina EBk finkatutako helburuaren gainetik (%60).

Sortutako hondakinen murrizketarekin bat, berreskuratutako materialen kopurua murriztu da (-%8,18) iaz berreskuratutako tonekin alderatuta; datu hori oso baldintzatuta dago, ordea, bolumen handiko gutxiago berreskuratu direlako (%16,93ko beherakada), baita paper eta kartoi gutxiago ere (%16,28ko beherakada). Datu horien barne daude lantegian berreskuratutakoa eta material bakarreko bilketetan berreskuratutako materialak. Beste elementu batzuk, tetrabrikak, plastikoa eta zura, esaterako, gehiago berreskuratu dira, hain zuzen ere, %5,39, %4,05 eta %4,43, hurrenez hurren.

2011ko otsailaren 11n, bilketa pneumatikoaren sistema  jarri zen abian Alde Zaharrean. Hondakinak biltzeko 35 gune daude, eta 118 buzoi daude haietan. Horri esker, edukiontziak kendu, eta toki gehiago dago jendearentzat kaleetan. Lurrazpiko bilketa-sareak 6,5 kilometroko luzera du, eta, batez ere, Iruñeko Alde Zaharreko zerbitzu-galeriatik doa. Aire-korronteen bidez eramaten ditu hondakinak Trinitarios aldean dagoen zentraleraino.

Urtarrilean, ontziak automatikoki bereizteko makina bat jarri zen Iruñeko Ziudadela kalean (uztailean, Antoniutti parkera eraman zen). 72,9 tona bildu ziren han 2011n zehar.

Plastiko eta metalezko ontziak sartu ahal izan zituzten Iruñerriko biztanleek makina horretan, eta, horren truke, puntuak jasotzen zituzten. Puntuak metatu, trukatu eta zinerako txartelak lortzen ziren (urritik aurrera, ordea, Eskualdeko Hiri Garraiorako txartelak kargatzen ziren) 2.969.753  ontzi bildu ziren 2011n zehar.

Ekoizpena

 2008200920102011
Sortutako hondakinen kopuru osoa 153.277 150.614 148.209 141.801
Kg/biztanle/urte 466 436,7 424,2 400,7

Osaketa

 2008200920102011
Papera-kartoia 32.009 %20,8 29.772 %19,8 28.525 %19,2 25.396 %17,9
Brikak 1.788 %1,2 1.832 %1,2 1.407 %0,9 1.682 %1,2
Plastikoa 9.423 %6,1 11.459 %7,6 10.297 %6,9 11.734 %8,3
Beira 14.983 %9,7 14.807 %9,8 13.103 %8,8 13.494 %9,5
Metalak 3.612 %2,3 3.777 %2,5 4.044 %2,7 3.921 %2,8
Zuntzak 3.162 %2,1 3.909 %2,6 4.673 %3,2 4.302 %3,0
Tamaina handiko objektuak 5.627 %3,7 5.204 %3,5 5.502 %3,7 4.072 %2,9
Egurra 3.431 %2,2 4.753 %3,2 6.354 %4,3 6.121 %4,3
Beste produktu batzuk 7.056 %4,6 7.182 %4,8 5.386 %3,6 5.093 %3,6
Paper zikina, haur-oihalak, eta abar.  8.591 %5,6 7.518 %5,0 5.124 %3,5 7.337 %5,2
Gai organikoak 64.287 %41,75 60.404 %40,10 63.794 %43,0 58.649 %41,4
Guztira153.968%100150.616%100148.209%100141.801%100

Sortutako hondakinak bilketa motaren arabera (T)

 2008200920102011
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 103.606 100.782 99.903 97.619
Ontzien edukiontzietan 8.221 8.289 7.920 7.823
Material bakarrekoen bilketak 42.142 41.545 40.386 36.359

Berreskuratutakoak, produktuaren arabera (T)

 2008200920102011
Berreskuratutako papera/kartoia guztira 22.063 21.162 19.893 16.654
Beira guztira 7.762 8.170 8.553 8.431
Plastikoa guztira 1.889 2.346 2.494 2.596
Brika guztira 473 624 658 693
Metalak guztira 999 1.040 1.002 1.018
Tamaina handiko objektuak 2.329 2.272 2.279 1.893
Inausketa 6.152 5.440 4.625 4.596
Egurra 1.666 2.569 3.089 3.226
Berreskuratutako produktuak guztira43.33343.62342.59339.106
Berreskuratutako kg/biz/urte 127,1 126,5 121,9 110,5
Berreskuratze indizea ontziak guztira (%) 51,1 50,9 55,8 51,5

Zabortegira bideratzea

 2008200920102011
Zabortegira bideratua (%)
(Zabortegira ez doan bildutako zabor osoaren %)
45,9 45,11 47,62 47,96