Iruñerriko Ibai Parkea

2011n, 5 urte bete dira Iruñerriko Mankomunitatea Iruñerriko ibai parkean mantentze-lanak egiten hasi zenetik.

Honako hauek izan dira 2011ko ekintza nagusiak:

  • Ekainaren 3an, San Andres errotaren instalazioak inauguratu ziren. Inbertsioa 1,3 milioi eurokoa izan zen. Instalazioak 25 kw-ko potentzia duen zentral hidroelektrikoa, erakusketa-gunea eta kafetegia ditu, azken hori parkeko erabiltzaileek balia dezaten. Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak dirulaguntza eman zuen (kostuaren %30).

Bestetik, obra hauek egin ziren:

  • Landare-pantailak jarri ziren Ollokilandan, Uharten.
  • PIlategiaren sarrera-ubidea egokitu zen, Atarrabian
  • Burlako ur-biltegiaren inguruko paisaia egokitu zen (III. Fasea)
  • Jarduketa batzuk egin ziren Irozko hondartzan, Esteribarren
  • Hobekuntza-lanak egin ziren Barañaingo Errondan
  • Arreko zubi zaharra lehengoratu zen (petrilak eta horma-txapelak), Ezkabarten.

Iruñerriko Mankomunitateak berak egindako obrez gain, hirugarrenek egindako obrak, ibai parkean eragina izan zutenak, ikuskatu behar izan zituen Iruñerriko Mankomunitateak:

  • Pasealekuaren bidegurutzea, Ollokin, Construcciones Iruña enpresak egindako hornidura-obrak direla-eta.
  • Hornidura-tutua jartzea Atondoako zaldainan (Obenasa enpresak egin zuen).

Ondoko ekitaldiak egin ziren iaz, parkeko jolas-eremu desberdinetan:

  • Rocio jaia Eultzako jolas-eremuan, Barañainen (maiatzaren 29an).
  • Nafarroako Ekuadorko Etxearen jaia Eultzako jolas-eremuan, Barañainen (ekainaren 4an).
  • Paz de Ziganda Ikastolaren jaia Irozko hondartzan, Esteribarren (ekainaren 17an).
  • URARTE arte- eta ingurumen-proiektua (Land Art) Uharten (ekainaren 19an)
  • Hilarión Eslava ikastetxeko ikasturte-amaierako jaia Burlatako Nogalera jolas-eremuan (ekainaren 21ean).
  • Ezkabarte Egunaren jaia Orikaingo hondartzan (ekainaren 26an).


Bukatzeko, aipatu behar da 4 pertsona aritu zirela, udaberrian, Gizartearentzat lan egiteko programaren barruan. Barne Ministerioko Espetxeetako Zerbitzuak bidali zituen, eta ibai parkearen pasealekua babesteko hesiak margotu zituzten.