Langileen hautaketa eta promozioa

Hautaketa eta promozio prozesuen bitartez langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea nahi dugu, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta halaber aukera berdintasuna eta kanpo zein barne arauen exijentziak.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiago eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehen. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen, edo betebeharrak betetzen dituen jenderik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2011. urtean 5 hautaketa prozesu egin dira, eta haietarik 1 barne-deialdia izan da, eta 4 kanpokoak. Prozesu hauen bidez, 328 hautagai aurkeztuta, denak hartu dira kontuan 7 lanpostu betetzeko.

Langileen hautaketa eta promozioaren adierazleak

 200920102011
Barne promozioko prozesuen %, hautaketa prozesu guztien gainean 53,85 69,23 20,00
Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean 66,67 66,67 0,00
Promozionatutako langileen %, langile multzoaren batez bestekoaren gainean 1,65 2,1 0,00