Laneko arriskuen prebentzioa

2011. urterako planifikazioan planteatutako helburuak lortu dira, honako arlo hauei guztiei dagokienez: arriskuak ebaluatzea, prebentziorako behaketak, segurtasun arloko koordinazioak kontratekin, larrialdiak, segurtasunerako ekipoak eta instalazioak mantentzea, araudiek agindutako ikuskapenak, prestakuntza eta informazioa.

Istripuak

2011n baja behar izan duten 24 istripu gertatu dira guztira. Horietako bi berriz gaixotzeak izan ziren, aurreko beste batzuen eraginez, eta beste bost “in itinere” gertatu ziren.

Datu hori langile kopuruarekin erkatuta, 42,44ko intzidentzia indizea ateratzen da, sektoreak Nafarroan duen batez bestekoa baino pixka bat txikiagoa.

Izandako lesioen larritasunari dagokionez, arinak izan dira kasu guztietan. Larritasun indizea (galdutako orduak lan egindako 1000 orduko)  0,32 izan da, enpresaren historikoan dagoen txikienetako bat, alegia. 

Osasuna zaintzea

Urteko osasun azterketara joan diren langileen kopuruak altua izaten jarraitzen du (%86,03), baita Enpresako Osasun Zerbitzutik (Norlabor) jasotako zerbitzu eta arretarekiko gogobetetze mailak ere.

Bestalde, baja luzearen ondoko 18 azterketa egin dira. Horietako 11 sartze berriak ziren, eta 41, berriz, langileek eskatutako osasun kontsultak.