Langileei buruzko informazioa

2011ko ekitaldia bukatutakoan, Iruñerriko Mankomunitatean 459 langile zeuden (*), hau da, langileen kopurua %3,97 jaitsi da. Gure erakundearen langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako.

Lan zentroaJardueraPertsona kopurua      
Urtea   2009 2010 2011
Generoa   G E G E G E
Bulegoak       
Chinchilla jenerala k. 7. Iruña.
Imaz anaiak kalea, 1. Iruña.
Zerbitzu zentralak eta instituzionalak 100 69 98 68 92 69
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua       
Navas de Tolosa k., 29. Iruña. Bezeroendako arreta telefonikoa, aurrez aurrekoa eta idatzizkoa. 5 20 5 23 5 20
Edateko Uren Araztegia (ETAP)       
Urtasun, Egillor eta Tiebas, Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoitz-Nafarroako ubideko ura tratatzea eta edateko ur bihurtzea 45 5 46 7 42 6
Sare zein instalazioen mantentze-lanen tailerra       
Agustinos industrialdea. Iruña Biltegiko ura banatzeko sare eta instalazioen mantentze-lanen zerbitzua 81 5 80 4 81 5
Hondakin-uren araztegia (EDAR)       
Arazuri Ur-hondakinak araztea 36 15 39 15 40 14
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (CTRU)       
Gongora Hiri-hondakinen tratamendua 71 23 64 20 59 19
Garbigunea       
Agustinos industrialdea eta Morea merkataritza zentroa Etxe-hondakin berezien bilketa 9 1 8 1 6 1
Partziala guztira   347 138 340 138 325 134
Guztira485478459

Enpresak finko eta mugagabe kontratatzeko politikari eusten dio bere plan estrategikoen garapen eraginkorrari begira, pertsonek dakarten kudeaketarako gaitasuna eta ezagutza baliatuz. Urtearen bukaeran, langileen %89,76k kontratu finko eta mugagabea zuen. Dena dela, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbait kasutan, aldi baterako jubilazioak eta aurreratuak ordezkatzeko. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, honako hauei, esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan eskaera handiak. Irizpide hori aintzat hartuta, langileen %10,24k aldi baterako kontratua du.

(*) 463 langile dira guztira, eta 4 kontratua bertan behera uzteko egoeran daude. 

Langileak, kontratazio motaren arabera

Urtea200920102011
GeneroaGEGEGE
Langile finkoak 311 114 309 116 296 116
Aldi baterako langileak 34 25 31 22 29 18
Guztira 345139 340138325 134

Langileen ezaugarriei dagokienez, batez besteko adina 47 urtekoa da, eta batez beste, 16 urteko antzinatasuna dute. %71 gizonak dira eta %29 emakumeak.

Langileak, lanbide kategoriaren arabera

Urtea200920102011
GeneroaGEGEGE
Zuzendariak 11 4 10 4 9 4
Goi mailako tituludunak 34 22 37 19 36 23
Teknikariak 96 9 76 26 71 24
Administrariak 8 70 10 69 8 64
Profesionalak 110 14 118 2 116 2
Espezialistak 88 19 89 18 85 17
Guztira347138340138325134

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundearen pertsonen gehieneko gogobetetzea alderdi hauen ezagutzaren zein inplikazioaren bitartez.

Absentismoari buruzko informazioa

 200920102011
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea 7,1 5,75 6,12
Gaixotasunek eta istripuek eragindako portzentajea 5,61 3,7 4,53
Haurdunaldiek eta amatasunak eragindako portzentajea 0,81 1,07 1,09
Lan hitzarmenaren baimenek eragindako portzentajea 0,51 0,57 0,49
Maiztasuna: kasu kopurua, batez besteko langile kopurua kontuan hartuta 3,59 3,8 3,87
Iraupena: ordu kopurua, kasu guztiak kontuan hartuta 31,53 23,85 25,17
Lanaldia 1.592 1.592 1.592

Aparteko orduei buruzko informazioa

 200920102011
Aparteko orduak guztira 921,65 533,9 502,27
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lanaldia kontuan hartuta 0,58 0,34 0,31
Aparteko orduak, langileen batez bestekoa kontuan hartuta 1,89 1,17 1,08