Prestakuntza eta garapen profesionala

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonen ezagutza, gaitasun eta trebetasunaren bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi ditu, enpresak bere egindako estrategiari zein erronkei erantzuteko.

2011ko Prestakuntza Planak 224 prestakuntza ekintza izan ditu, eta bere kostua 153.595 eurokoa izan da. Prestakuntza-ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratuz. 2011ko Prestakuntza Planerako Hiruko Fundazioak 38.166,50 euroko diru-laguntza eman du. 

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako ikastaroetan parte hartzen segitu dugu, baita Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatutako ikastaroetan ere.

2010-14/15 aldirako Hitzarmena: prestakuntza programak

prestakuntza programak

XedeaBaldintzak
Prestakuntza-Beharren I. programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza zein proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak dira Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten dira
Promozioei laguntzeko II. programa Prestakuntza ekintzak, barne prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan-jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen.
Interes pertsonalari buruzko III. programa Baliotasun profesionaleko ikastaroak, langilearen lanpostuari lotuta ez daudenak, baina ofizialki gaitzen dutenak aitortutako jarduera profesional bat egiteko. Enpresak bere gain hartzen du gastu zuzenen %75, testu-liburuak barne; 600 euroko muga dago pertsona eta urte bakoitzeko. Antolakuntzaren jardueren zerrenda txikia bada, edo halakorik ez bada, %25 ordaintzen da.
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat Gehienez 600 euro pertsona eta urte bakoitzeko, eta orduak itzultzen dira Enpresa Batzordearekin adostutako baremoaren arabera

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 11k baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate ikasketak, profesionalak; eta 27, ingelesa lantzen aritu dira. Bestalde, 14 pertsonak jaso dituzte euskara ikasteko laguntzak. Halaber, sareetako iturgintzari buruzko promozioei laguntzeko ikastaro bat ere egin dugu, eta horretan 17 pertsona aritu ziren.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

 200920102011
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 248 242 224
Bertaratze kopurua, guztira. 1.163 1.098 1.414
Bertaratze ordu kopurua, guztira. 11.480 11.027 10.760
Emandako lan orduak, guztira 11.390 10.937 9.871
Prestakuntza ekintzen kostu zuzena 123.735 142.539 153.595
Lan orduen kostua 283.033 243.082 236.473
Kostu osoa (kostu zuzena+lan orduak) 406.768 385.620 390.068

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 200920102011
Prestakuntza-orduak langile eta urte bakoitzeko 23,53 22,97 22,80
Prestakuntzan aritutako langileen %, langile kopuruaren batez bestekoaren gainean 78,03 78,85 93,86
Lan orduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 99,22 99,18 91,74
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata-masaren gainean 2,54 2,21 2,44

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen baitan, gurean, 2011n zehar, lanbide heziketako edo unibertsitateko 7 ikasle aritu dira praktika profesionaletan.