Langileen pertzepzioaren hautematea

Erakundearen ardura da langileen pertzepzioa ezagutzea, lan inguruan bat egiten duten arlo garrantzitsu guztiei buruzkoa. Horretarako tresna nagusia langileen gogobetetzea ezagutzeko egiten den inkesta da, 1995etik, bi urtez behin egiten dena.

Inkesta honek biltzen ditu langile guztien gogobetetze globalaren maila, hura banatzen den 15 arloen gaineko balorazioa eta haietako bakoitzari ematen dioten garrantzia. Informazioa behin hartuta, honen tratamendu estatistikoa eta analisia egiten da. Helburua pertsonen garapena zein kudeaketa arloko plan, erabaki eta politikak orientatzea da.

Galdetegia modu anonimo eta boluntarioan egiten da, paper edo onlineko formatuan, parte-hartzaileak nahi bezala. Azkeneko aldian, 2011. urtean, 172 pertsonak hartu zuten parte, hau da, langileen %38k.

Berritasun gisa, 2011ko galdetegiak lehenbiziko aldiz jorratu du genero berdintasunaren alderdia.

Parte-hartzearen eboluzioa langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan (portzentajea langile kopuru osoa kontuan hartuta)

200320052007200920102011
79 58 54 48 N/A 38

Inkesta segmentuetan zatitzen da departamentu, lan zentro, kolektibo profesional, antzinatasun eta kontratu mota ezberdinen arabera. Ikuspegi honek ahalbidetzen du emaitzen analisi hobea, bere interpretazioa errazten du eta hobekuntza planak fokalizatzeko aukera ematen du.

Bi galdera daude galdetegiaren aplikazioaren prozesua eta bere baliagarritasuna ebaluatzea ahalbidetzen dutenak. 2011ko edizioan, pertsonen %77k esaten du galdetegia egin eta aplikatu den moduak egia erantzunarazi diola eta %37k uste du hari erantzun izana baliagarria izan dela.

Azkeneko txostenak argitaratu eta zabaldu egin dira iragarki oholen eta langilearen atariaren bidez.

Indicadores de gestión y desarrollo de personas

Langile multzoaren osaera2008200920102011
Langile kopurua 484 485 (347+138) 478 (304+138) 459 (5+134)
Langileen batez besteko adina 44 44 (46-41) 47 (47-43) 46 (47-43)
Gizon-emakumeen portzentajea 71,28/28,72 71,55/28,45 71/29 71/29
Zuzendari kopurua 14 15 (11-4) 14 (10+4) 13 (9+4)
Gizon-emakumeen portzentajea zuzendari lanetan 78,57/21,42 73,33/33,33 71,4/28,6 70,81/29,19
Lorpenak eta motibazioa    
Betetako kudeaketa-helburuen portzentajea 90,10 80,8 77 71,50
Barne promozioko prozesuen portzentajea, hautaketa prozesu guztien gainean 42,86 53,85 69,23 20,00
Promozionatutako langileen portzentajea, hautatutako langile guztien gainean 58,33 66,67 66,67 0,00
Promozionatutako langileen portzentajea, batez besteko langile multzoaren gainean 1,4 1,65 2,1 0,00
Langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan parte hartutakoen portzentajea N/A 48 N/A 38
Absentismo portzentajea 8,00 7,11 5,75 6,12
Txandakatze portzentajea 2,48 0,82 1,45 3,82
Lanbide gaitasuna    
Prestakuntza ekintzen kopurua 247 248 242 224
Prestakuntza orduak langile eta urte bakoitzeko 19,9 23,53 22,97 22,80
Prestakuntzan aritutako langileen portzentajea, batez besteko langile kopuruaren gainean 77,43 78,03 80,00 93,86
Lan orduen portzentajea, prestakuntza ordu guztiaren gainean 99,48 99,22 99,18 91,74
Prestakuntzarako inbertsioaren portzentajea, soldata-masaren gainean 1,95 5,54 2,21 2,44
Segurtasuna eta lan osasuna    
Baja eragin duten istripuen kopurua 23 16 19 24
Eragin-adierazlea 43,36 32,80 39,24 42,44
Maiztasun-adierazlea 27,24 20,60 24,65 26,66
Larritasun-adierazlea 0,53 0,30 0,23 0,32
Pertsonendako arreta    
Jardunaldi malgua duten pertsonen portzentajea 54 53 50 54
Gizarte laguntzan egindako inbertsioaren portzentajea, soldata-masaren gainean 9,30 10,92 7,42 10,91
Pentsioen kostuaren portzentajea, soldata-masaren gainean 7,44 7,91 5,28 5,85
Langileen gogobetetzea    
Enpresa beste enpresa batzuen batez bestekoarekin alderatuta, honen gainetik baloratzen duten pertsonen portzentajea N/A 61 N/A 52
Gogobetetze globalaren portzentajea N/A 57 N/A 46