Iruñerriko Mankomunitatea
2010eko ekitaldiko txostena

Ingurumena

Ingurumenaren aldeko neurriak

Ingurumen kudeaketako sistema ezartzea

2006. urtean, SCPSAko zentro desberdinetan ingurumena kudeatzeko sistema ezartzen hasi zen. Hain zuzen ere, egiten diren jarduerek ingurumenean izandako eragina ahalik eta gehiena murriztea zen sistema horren xedea.

Hasteko, edateko uren araztegietan, hiruretan, ezarri zuten sistema, eta, 2007an, Arazuriko Hondakin Uren Araztegian. 2008an, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroko hasierako ebaluazioa egin zen. Agustindarren Lantegiko hasierako ebaluazioa 2009an bukatuko da.

SCPSA sozietatean ingurumena kudeatzeko sistema ezartzeak antzeko eskema bati jarraitzen dio zentro guztietan:

  1. Hasierako diagnostikoa egitea eta ingurumen adierazle adierazgarrienak zehaztea
  2. Ekintza plana / Lan-kronograma
  3. Beharrezkoak diren dokumentuak egitea
  4. Zuzentzeko neurriak ezartzea
  5. Sistema gainbegiratzea eta horren jarraipena egitea, eta langileei prestakuntza ematea
  6. Zentro bakoitzari dagokion urteko ingurumen txostena egitea


2010ean, adierazlerik nabarmenenen jarraipena egin da zentro bakoitzean.

Energia berriztagarriak ekoiztea

Energia berriztagarriak ekoizteko ditugun iturrien errendimendua, ustiatze hidraulikoa (Urtasun, Egillor eta Eugi) eta hondakinetatik sortutako biogasa (Arazuriko Hondakin Uren Araztegia eta Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa) biltzen ditu atal honek.

Ura ustiatzea 

Bi zentral hidroelektrikok, Eugik eta Egillorrek, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

Ondoko taulan, sortze hidroelektrikoaren bilakaerak 2005etik izan duen bilakaera erakusten da:

Datuak (GWh)
2005 2006 2007 2008 2009 2010
Eugiko ZH 4,2 21,5 2,4 14,9 4,0 18,3 5,2 24,0 4,1 20,2 4,321,1
Urtasungo ZH 1,1 0,95 0,95 1,5 0,92 0,87
Egillorko ZH
16,2 11,5 13,3 17,8 15,2 16,0

Egillorko zentralak sortutako energia hidroelektriko guztiaren %76 ekoiztu du.

Hondakinak ustiatzea
Arazurin hondakin-urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

Ekoiztutako energia GWh
2009 2010
Hondakin Uren Araztegia. Arazuri. 20,8 21,9
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa. Gongora
5,2 5,8
GUZTIRA
26,0 27,7

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira:

Azaldutakoaren arabera, 2010ean 48,8 Gwh sortu dira energia berriztagarrietatik abiatuta, %57 hondakinetatik abiatuta (Gongorako lohiak eta hondakin organikoa), eta %43 jatorri hidraulikotik.

Ondorengo taulan erakusten da Iruñerriko Zerbitzuak SA enpresan egondako energia berriztagarrien bilakaera 2005etik.

  20052006 2007 2008 2009 2010
Zentral hidroelektrikoak 21,514,9 18,3 24,0 20,2 21,1
Hondakinak 22,522,1 23,7 26,0 26,0 27,7
GUZTIRA Gwh
44,037,0 42,0 50,0 46,2 48,8

Jarraian, grafikoki erakusten da bilakaera hori:

Araztegiko lohiak eta lorezaintzako hondarrak birziklatzea arazuriko hondakin uren Araztegiko konpostaje plantan

Arazurin sortutako lohi kopurua 45.273 tona izan da 2010ean. Horietatik, 10.629 tona konposta egitera bideratu dira, araztegian jasotako lorezaintzako 9.094 tona hondarrekin batera. Zuzenean nekazaritzan erabiltzeko 36.644 tonak nekazaritzako ongarri moduan banatu dira Iruñerritik kanpo dauden 1.669 hektareatan, nabarmenki nekazaritzakoak diren lurretan botatzeko (Tafalla, Izarbeibar, Miranda-Arga, Zangoza...).

Arazuriko Esperimentu Lursailean egindako saioak eta Miranda-Argako zein Ledeako Udaletako lursail batean egindako aplikazioen jarraipenak oinarri hartuta egin dira nekazaritzari buruzko gomendioak. Horien emaitzak nekazarientzat antolatutako prestakuntza saio batean azaldu ziren. Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Institutu Teknikoak antolatu zuen saioa, eta Irunberriko Coop. Sierra Leyre-n egin zen. Maiatzaren 18an egin zen, eta eskualde eremu horietako 20 nekazari laguntzailek eta nekazaritza agentek parte hartu zuten.

Konposta egiteko, lorezaintzako hondarrak erabili dira, hondar hautatuak eta birrinduak. Compost-Arazuri produktuaren 12.416 m3 (7.450 tona) merkaturatu dira, Nafarroako paisaia eta lorezaintza alorretarako. Produktu horren zati bat berrelikatzeko merkaturatu da (hondar silizedunarekin nahasia) eta bai landatzeetarako substratu moduan ere (konposta+turba).

Nabarmendu behar da xeheka saldu den konposta, ontziratuta, araztegian bertan. Hain zuzen ere, 20 kilogramoko 29.135 zaku merkaturatu dira (2009an baino %10 gutxiago). Hartara, esan liteke urteko goiz guztietan herritarrentzat irekia dagoen saltegi moduan funtzionatu duela zentro honek.

Konpost salmentaren bilakaera Arazuriko Hondakin Uren Araztegian (m3):

Nekazaritza Institutu Teknikoaren (ITGA S.A.) eta Iruñerriko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu da, hiriko hondakin uren araztegiko lohiak nekazaritzako laboreetan aplikatzeko gida bat egiteko. Proiektuak Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren laguntza izan du, eta Lohien II. Plan Nazionalaren barnean dago. Lanean bi urte eman ondoren, Ministerioari eman zaio gidaren zirriborroa, berrikus dezan.

Era berean, nabarmendu behar da entitate horrek parte hartu duela 359/2010 Foru Agindua, uztailaren 26koa, sortzeko kontsultetan eta aldez aurreko eztabaidan. Izan ere, agindu horrek Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzan lohiak erabiltzea arautzen du.

Azkenik esan behar dugu ikerketa batean parte hartu dugula Labaqua S.A. enpresarekin “CENIT: Teknologia Garapenak Ur Autoiraunkorraren Hiriko Ziklorantz (SOSTAQUA)” proiektuan ingurumen eta osasun arriskua ebaluatzeko, Hondakin urak arazteko zentroko lohien kudeaketari dagokionez. Horretarako, Arazuriko instalazioko lohiaren laginak hartu  eta analizatu dira. Aurten jarraitu dute zenbait urte iraunen duen proiektu horretan (2007-2010) aurreikusitako lanek.

Hondakinen ekoizpenari aurre egitea: Etxeko konpostajea

> 2006. urtea

2006ko ekainean, etxeko konposta egiten hasi zen Iruñerriko Mankomunitatean, Ingurumen Ministerioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

Deialdia egin zen, ekainean, 8 hilabeteko esperientzia pilotua egiteko.  Ondorioz, 200 boluntariok eman zuten izena, eta horietako 80 udalerri hauetatik hautatu ziren: Zizur Nagusia, Noain-Elortzibar, Egues, Beriain eta Aranguren.

Interesa erakutsi zuten gainerako pertsonek Iruñerriko Mankomunitateak etxeko konposta egiteko antolatzen duen kanpainan sartu ziren, 2006ko udaberrian. Arrakasta handia izan zuenez, beste kanpaina bat egin zen, 2006ko udazkenean.
Horrela, 200 familiak (600 pertsona inguruk) parte hartu zuten etxeko konpostaren kanpainaren aurreneko urtean.

> 2007. urtea

2007ko udaberrian hasi zen urte horretako kanpaina, eta 231 familiak izena eman zuten. Aipatu kanpaina Iruñerriko Mankomunitateko Etxeko Konpostaren I. Jardunaldien barruan egin zen (Mendillorriko ur-biltegietan egin zen).

> 2008. urtea

2008ko udaberrian, Iruñerriko Mankomunitateko Etxeko Konpostaren II. Jardunaldiak egin ziren, Mendillorriko ur-biltegietan.  4 jardunaldian zehar, 273 etxeko konpost-ontzi banatu ziren.

Gainera, jardunaldiekin bat eginez, Etxean zein Komunitatean Konposta egitearen aldeko Tokiko Entitateen Estatuko Sarea eratu zen. Ekainaren 13an eratu zen sarea, Atarrabiako Pilategian. Espainia osoko udalerrietako eta toki entitateetako ordezkariak bertaratu ziren.

> 2009. urtea

Udaberrian hasi zen urte horretako kanpaina (Udaberria 09), eta 269 familiak eman zuten izena. Arangurengo Udalak berez egindako ekimenetan –etxeko konposta egiteari buruzkoak– parte hartzen duten Arangurengo bizilagun guztiak sartu dira etxeko konposta egiteko ekimenean parte hartu dutenen 2009ko erregistroetan.

Gainera, nabarmendu behar da konpost komunitarioa egiteko esperientzia pilotu abiatu dela Iruñerriko 6 kontzejutan (Badostain, Egues, Oteitza-Berriobeiti, Labiano, Subitza eta Olatz-Subitza). Esperientzia horren inaugurazio publikoa 2009ko urrian egin zen, eta 2010eko urrira arte luzatu da; orduan, izandako emaitzak baloratuko dira. Esperientzia pilotu horren hasierako helburua da parte hartzen duten kontzejuen herritarren %30ek etxeko konposta edo konpost komunitarioa egitea.

Nabarmendu behar da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bidez txosten oso bat egiten dela, eta hor islatzen dela Iruñerriko Mankomunitatetik garatutako etxeko konpostaren egoera. Hona hemen ikerketatik ateratako datu batzuk:

  • Etxeko konposta egiten den etxeetako batez besteko biztanle kopurua 3,6 pertsona dira (INE: 2,9)
  • Batez beste, 0,22 kg/egun/pertsona konpost egiten dira.
  • Urtean, etxeetako hiri hondakinen 300 t hondakin organiko kudeatzen dira etxeko konposta eginez.

> 2010. urtea

Urtero bezala, 2010eko udaberrian hasi zen urte horretako kanpaina, eta 217 familiak eman zuten izena. Iaz baino zertxobait jende gutxiagok eman zuen izena.

> Etxeko konpostaren balantzea Iruñerrian (2006-2010. urteak)

Konpost onerari saria

Nafarroako Foru Komunitatea osatzen duten mankomunitateetan konpost egitea aski zabaldurik dagoela kontuan hartuz, Konpost Onenari Saria antolatu zen, Hondakinak tratatzeko Partzuergoarekin lankidetzan.
Sarian 6 mankomunitatetako 83 pertsonak eman zuten izena:

Konpost Onenari Saria maiatzean zabaldu zen jendaurrean, Mendillorriko ur-biltegietan, etxeko konpostaren kanpainekin batera.

Ondoko kronogramari jarraikiz garatu zen saria.

2010. urtea
ekainauztailaabuztuairailaurria
Saria izena ematea
Laginak hartzea
  Laginak baloratzea
Sari banaketa
Laginak analitzatea

Konposta egiteko jardunaldi teknikoak

Etxeko eta Komunitateko Konposta egitearen aldeko Tokiko Entitateen Estatuko Sareko kidea denez, Iruñerriko Mankomunitateak zuzenean parte hartu zuen Etxeko eta Komunitateko Konposta Egiteari buruzko Mintegiaren antolaketan. Kondestablearen Jauregian izan zen ekitaldia, 2010eko urriaren 21 eta 22an. Mintegiaren helburu nagusia izan zen etxean eta komunitatean konposta egitea xede duten proiektuetako arduradunak eta langile teknikoak prestatzea, proiektu horiek abiatzeko, garatzeko eta jarraipena egiteko gaietan.

Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Hondakinak tratatzeko Partzuergoak antolatu zuten, eta Agencia de Residus de Catalunyak eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak diruz lagundu zuten.

Jende askok parte hartu zuen: 91 entzulek eta 18 hizlarik. Parte-hartzaile gehienen lana teknikoa zen, eta hamar probintzia desberdinetako udal eta enpresetakoak ziren.

Nazioko administrazioaren esparruari dagokionez, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko bi ordezkari egon ziren. Eskualdeko administrazioaren aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak eta Errioxako Autonomi Erkidegoak parte hartu zuten.

Era berean, eremu zabalagoko toki entitate batzuek parte hartu zuten, besteak beste: Iruñerri, Bortziri, Mairaga, Sakana, Nafarroako Erribera Garai, Zangoza eta Izarbeibarkoak (Nafarroakoak guztiak), baita Nafarroako Hondakinak tratatzeko Partzuergoak ere. Asturiasko Hondakinak Kudeatzeko Partzuergoa, Debagoieneko Mankomunitatea (Gipuzkoa), Consell Comarcal de l´Anoia (Bartzelona), Mancomunidad de Concellos do Morrazo (Pontevedra), eta Entitat Metropolitana de Serveis Hidàulics i Tractamente de Residus (Bartzelona).

Bestalde, ondoko udaletako politikariak eta/edo teknikariak egon ziren jardunaldietan: Leganés, Rivas Vaciamadrid eta Navalafuente (Madrilgoak guztiak), Cornellà de Llobregat (Bartzelona), Boadella i Les Escaules (Girona), Elburgo-Burgelu (Araba) eta Aranguren ibarra (Nafarroa).

Konpostaje komunitarioa

2010eko urrian, konpostaje komunitarioaren esperientzia pilotua bukatu zen. Izan ere, 2009ko urrian hasi zen esperientzia, Iruñerriko 6 kontzejutan.
Lortutako emaitzak Kondestablearen Jauregian antolatu zen jardunaldi teknikoan aurkeztu ziren.
Esperientzia pilotuaren urtebetea iraganik, konpostaje komunitarioa sendotu egin da hasierako 5 kontzejutan. Badostaingo eremua atera da, auzokide batzuk ados ez baitziren batez ere
Ondoko puntuetan agertzen dira esperientziaren ondorio nabarmenenak:

  • Etxean eta komunitatean konposta eginez hondakin organikoak sortzeari aurrea hartzea eta hondakinetan dauden gai organikoen onurak aprobetxatzea tresna eraginkorrak dira ingurumeneko hezkuntzan eta ingurumenarekin errespetu handiago duen garapena bultzatzeko jardueran.
  • Etxean eta komunitatean konposta egiteak ez du formula bakarra, ezartze eredu batzuk zehazten ahal dira, interesa duen biztanleriaren tipologiaren arabera.
  • Herri batean konpostaje komunitarioa ezartzeak ongi zehaztutako jarduera prozedura behar du.
  • Interesa duen populazio bakoitza berezia da, zehazki aztertu beharko da.

Argiñarizko zabortegia zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Gaur egun, 15 urte zigilatuta eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Izan ere, kudeaketa lan bakar batzuk egin behar dira, besterik ez:  arekak garbitzea, euri-urak isolatzeko; baso-berritzeak ureztatzea eta bertako sastrakak kentzea; lixibiatuak hustea udaldian metatzen diren biltze-putzutik.

Urtaroz urtaroko erregistroek adierazten dute lehengoratutako gune hau egonkortu dela. 2010. urtean zehar hainbat analisi egin ziren, eta horietan lortutako emaitzak erakusten dira ondoko taulan.

  Negua Udaberria Uda Udazkena

Erreka Baltsa Erreka Baltsa Erreka Baltsa Erreka Baltsa
Q (l/s) --- 0,69 --- 0,02 --- --- --- ---
SST (mg/l) <14 33 <14 18 --- --- --- ---
DQO (mg O2/l) <50 326 <50 164 --- --- --- ---
NT (mg N/l) 2,6 138 <2,1 94,4 --- --- --- ---
P (mg P/l) <1 <1 <1 <1 --- --- --- ---

2010. urtean, 4 kontrol bisita egin ziren. Urmaeletik hainbat lagin hartu ziren bi aldiz, eta beste bitan errekatik. Arga ibaiko errekaren kontrola udaberrian eta neguan baizik ez zen egin. Lortutako emaitzak bat datoz Uraren Herri Jabariaren Erregelamenduak ezarritako baldintzekin.

2005. urtetik egindako analisien datuak hartuta, ondoko koadroa egin da, eta karga kutsatzailearen gainbehera antzematen da hor.

Urmaelaren kontrola
2005 2006 2007 2008 2009 2010
Gehieneko emaria (l/s) 0,23 0,21 0,23 0,30 0,214 0,178
Esekidurazko solidoak (mg/l) 61 61 58 36 28 25
Oxigeno-eskari kimikoa (mg/l) 309 298 276 233 237 245

Gune hori egonkortuta, ia ez da kutsadurarik heltzen errekara (Arga ibaian isurtzen da), eta ibai-ibilgura ez da ibaiko bizitzari eragiten ahal dion kutsatzailerik heltzen.

Horri esker, Argara isurtzeko baimena berritzea lortu da, udaldiko lixibiatuak kontrolatzeko aurreko urteetako baldintza berdinetan (uztaila, abuztua eta iraila). Baimena Ebroko Ur Konfederazioak ematen du. Baimena 2013. urtera arte egongo da indarrean.

Tratamendu zentroetako igorpenak

Apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuak, E-PRTR Erregelamenduaren igorpenen gaineko informazioa ematea arautzen duenak (EAO, 96 zk., 2007/04/21), ezartzen du beharrezkoa dela industria-konplexu jakin batzuek atmosferara, uretara eta lurzorura igortzen dutenaren gaineko datuak jakinaraztea urte oro. Araudia SCPSA-ko bi zentrotan aplikatzekoa da: Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegia.

Legediak agindu bezala, 2011ko lehen hiruhilekoan barna, 2010. urteari dagokion E-PRTR adierazpena egingo da, bai Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroarena bai Arazuriko Hondakin Uren Araztegiarena.

Igorpenei buruzko erregelamenduzko adierazpenaz gain (instalazioak E-PRTR izenekoaren webgunean erregistratu behar dira, aldez aurretik), igorpenen kalkulua azaltzen duen agiria Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentura bidaltzen da). Horrela, departamentuak aipatutako datuak egiaztatu ahalko ditu.