Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Entitatea

Araubide ekonomikoa

Mankomunitatea osatzen duten udalerriek agintzen dizkioten zerbitzuak ahalik eta modu eraginkorrenean ematera bideratuta dago Mankomunitatearen jarduna. Ikuspegi ekonomikoa ez dago bideratuta etekinak lortzera, baizik eta baliabideak egoki kudeatzera, zerbitzuan kalitate gorena lortzeko helburua bermatu ahal izateko. Baliabideak arrazoizko moduan erabilita eta kostuak kontrolatuta, bezeroentzat egokiak diren tarifak ezarri ahal dira, kudeaketa ereduaren etorkizuneko bideragarritasuna ziurtatu ahal izateko.

Ekitaldi bakoitzean lortzen diren emaitza ekonomikoak berriro inbertitzen dira azpiegiturak eta baliabideak hobetzeko. Erkidetutako udalek eta kontzejuek egiten dituzten ekarpenek osatzen dute gizarte funtsa. Esku diru, immobilizazio, eta beste kontu sail zordun eta hartzekodun batzuen bidez egiten dute. 2009ko abenduaren 31n, ekitaldiko emaitzak kanpo, entitatearen fondo kopurua 52.636.493,86 eurokoa da.