Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Entitatea

Legezko egitura

Bai urez hornitzeko eta ura sanotzeko zerbitzua eta bai hondakinak kudeatzeko zerbitzuak kudeatzeko modutzat legez merkataritza sozietate baten bidez kudeatze zuzen gisa definitutakoa hartu zuen Mankomunitateak. Merkataritza sozietate horrek “Iruñerriko Zerbitzuak, Sozietate Anonimoa” izena du, eta horren kapitala osorik Mankomunitateari dagokio. Sozietate horren beraren bidez, Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzen du.

Hiri garraio kolektiboa zeharka kudeatzen da, kontzesio bidez, eta taxi zerbitzua, berriz, Mankomunitateak berak zuzenean antolatzen eta kudeatzen du.

Beraz, legez desberdinak diren bi erakunde dira. Mankomunitatearen funtzionamenduaren arau oinarriak (MCP) eta horren sozietatearenak (SCPSA) dagozkien estatutuetan bilduta daude, eta bien arteko harremanak MCP eta SCPSA erakundeen arteko harremanen araudiak arautzen ditu.