Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Entitatea

Lurralde esparrua

Zerbitzu bakoitza emateko esparrua honako modu honetan zehazten da:

  • Uraren Ziklo Integrala (40 udalerri). Nafarroako Gobernuak Nafarroa Hornitzeko Plan Zuzentzailean emandako lurralde mugapeak zehazten du zerbitzu hau emateko esparrua.
  • Hiri hondakinak (48 udalerri). Nafarroako Hiri Hondakinen Plan Zuzentzaileak zehazten du zerbitzu hau emateko esparrua.
  • Hiri garraioa (17 udalerri). Iruñerrian bidaiariak garraiatzeko zerbitzu erregularra arautzen duen foru legeak, 8/1998 Foru Legeak, ekainaren 1ekoak, zehazten du horren esparrua.  2007an zerbitzu horretan parte hartu duten udalerriak 17 izan diren.
  • Taxi zerbitzua (19 udalerri). Taxiei buruzko foru legeak, 9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, zehazten du horren esparrua. 2007an zerbitzu horretan parte hartu duten udalerriak 19 izan dira.
  • Ibai parkea. 2000. urtean NILSA eta Nafarroako Gobernuarekin partzuergoa osatu zuen 8 udalerrik osatzen dute esparrua. 2007an partzuergo hori deuseztatu egin da, eta Iruñerriko Mankomunitateak hartu du kudeatzeko ardura.
Lurralde esparrua