Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Ekonomia adierazleak

Sarrera

Ekonomia adierazleei eskainitako atalean nabarmendu behar da Iruñerriko Mankomunitateak emandako zerbitzuen gizarte eragina (hemen azaldutako azterketan berariaz adierazita gelditzen da). Hala eta guztiz ere, txosten honetan Urteko Kontuak eta Auditoria txostena ageri dira, eta horiek ematen dute emandako zerbitzuen eta Iruñerriko Mankomunitatearen eta horren sozietate kudeatzailearen ekonomia eta finantza egoeraren gaineko informazio osoa.

Iruñerriko Mankomunitatearen helburuak hori osatzen duten erakundeek agindutako zerbitzuak ematera bideratuta daude. Ahalik eta modurik eraginkorrenean eman behar ditu, baliabideak erabilita, ahalik eta gutxiena gastatuta, baina horien kalitate gorenari eutsita. Lan hori guztia ekonomia orekaren barnean egin behar da, epe luzerako bideragarritasuna ziurtatzeko moduan. Agindutako zerbitzuetan kalitate maila handia lortzeko eta zerbitzu publiko berrien kudeaketa onartzeko gaitasuna izateko bidea ematen du horrek. Txosten honetan ageri diren zenbait parametroren arabera neurtzen dira maila horiek. Izan ere, parametro horietan nabarmentzen da erakundeak ahalegina egin duela kalitatean eta bezeroak askietsita uztean, eta aipatutako helburuak lortuko dituzten inbertsioetara bideratzen dituela aukerak.

2009ko ekitaldian, emaitza negatiboa lortu da: 488 mila euro.