Giza taldea
Erakundearen pertsonei emandako laguntza eta ordainsariak
Soldata Hitzarmenarekin bat eguneratzen da, Nafarroako KPIaren bilakaeraren arabera. Gainera, ordainsari aldakorreko zenbait neurri ditugu, helburu zehatz batzuk betetzearen arabera.
2006-2008/9 Hitzarmenean indarrean jarraitzen dutenak honako hauek dira:
soldata igoerak | deskribapena | baldintzak |
---|---|---|
Planifikatutako Kudeaketaren Betetzea | %0,70 urteko Proportzional finkagarria | Planifikatutako kudeaketaren helburuen %75eko gutxieneko betetzea |
Absentismo Saria sartzeagatik | %0,30 urteko Lineal finkagarria | Aipatu saria sartzearen onartzea |
Hitzarmenaren indarraldia | %0,17 urteko Lineal ez-finkagarria | Hitzarmena 2009an luzatzen bada, portzentajea %0,50ekoa izanen da |
2009ko lan-jardunaldiak 216 izan ziren; guztira 1.592 ordu/urte.
Badira gizarte laguntzako hainbat neurri, enpresak langileei eskainitakoak, jardunaldi edo baimenen ingurukoez gainera.
gizarte prestazioak | deskribapena |
---|---|
Pentsio plana | Prestazio definitua, azken soldataren % 5 eta 10 artean dena, antzinakotasunaren arabera. |
Bizi eta istripu aseguruak | Langilearen heriotza, ezintasun eta baliaezintasun arriskuen estaldura. |
Erretiro aurreratua | 64 urte bete dituen langileari 65 urte betetzean izango lituzkeen estaldura bera ematea. |
Erretiro partziala | Langileari 60 urte dituenetik erretiro partziala hartzeko aukera ematea. |
Gizarte aurreikuspeneko fondoa | Langileek eskatutako laguntza ekonomikoak hornitzeko aurrekontua. |
Prestazio ekonomikoak | Soldataren osagarria gaixotasun eta istripuarengatik, soldataren %100era arte. Konpentsazioa ura kontsumitzeagatik. Lansariaren aurrerapenak. Soldataren osagarria lan-kontratua etetean lan-baliaezintasuna amaitzeagatik. Aurrerapen pertsonalari laguntzea. Diru-laguntzak prestakuntzarako. |
Langile birkokatuak |
Jardunean dauden langileak, euren baldintzetara egokia den lanpostuan aritzeko zailtasun fisikoak dituztenak. |