Iruñerriko Mankomunitatea
2009ko ekitaldiko txostena

Giza taldea

Langileen pertzepzioaren hautematea

Erakundearen ardura da langileen pertzepzioa ezagutzea, lan inguruan bat egiten duten arlo garrantzitsu guztiei buruzkoa. Horretarako tresna nagusia langileen gogobetetzea ezagutzeko egiten den inkesta da, 1995etik, bi urtez behin egiten dena.

Inkesta honek biltzen ditu langile guztien gogobetetze globalaren maila, hura banatzen den 16 arloen gaineko balorazioa eta haietako bakoitzari ematen dioten garrantzia. Informazioa behin hartuta, honen tratamendu estatistikoa eta analisia egiten da. Helburua pertsonen garapena zein kudeaketa arloko plan, erabaki eta politikak orientatzea da.

Galdetegia modu anonimo eta boluntarioan egiten da. Azkeneko aldian, 2009. urtean, 225 pertsonak hartu zuten parte, hau da, langileen %48k.

Parte-hartzearen eboluzioa langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan (portzentajea langile kopuru osoari erreparatuta)

1997 2001 2003 2005 2007 2008 2009
46 78 79 58 54 N/A 48

Inkesta segmentuetan zatitzen da departamentu, lan zentro, kolektibo profesional, antzinatasun eta kontratu mota ezberdinen arabera. Ikuspegi honek ahalbidetzen du emaitzen analisi hobea, bere interpretazioa errazten du eta hobekuntza planak fokalizatzeko aukera ematen du.

Bi galdera daude galdetegiaren aplikazioaren prozesua eta bere baliagarritasuna ebaluatzea ahalbidetzen dutenak. 2009an, pertsonen %74k esaten du galdetegia egin eta aplikatu den moduak egia erantzunarazi diola eta %38k uste du hari erantzun izana baliagarria dela.

Azkeneko txostenak argitaratu eta zabaldu egin dira iragarki oholen langilearen atariaren bidez.

Pertsonen kudeaketako eta garapeneko indizeak

Langile kopuruaren osaera 20062007 2008 2009
Langile kopurua 455 473 484 485(347+138)
Langileen batez besteko adina 44 44 44 44 (46-41)
Gizon-emakumeen portzentajea 73,40/26,59 73,15/26,85 71,28/28,72 71,55/28,45
Zuzendari kopurua 12 14 14 15 (11-4)
Gizon-emakumeen portzentajea zuzendari lanetan 76,92/23,00 78,57/21,42 78,57/21,42 73,33/33,33
Unibertsitate titulua behar duten lanpostu kopurua 13,90 13,11 14,02 13,19
Lorpenak eta motibazioa
   
Betetako kudeaketa-helburuen portzentajea 81,6 84,7 90,10 80,8
Barne promozioko prozesuen portzentajea, hautaketa prozesu guztiei erreparatuta 66,7 65,6 42,86 53,85
Promozionatutako langileen portzentajea, hautatutako langile guztiei erreparatuta 67,5 75 58,33 66,67
Promozionatutako langileen portzentajea, batez besteko langile kopuruari erreparatuta 5,5 7,13 1,4 1,65
Langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan parte hartutakoen portzentajea N/A 48 N/A 48
Absentismo portzentajea 6,42 6,67 8,00 7,11
Txandakatze portzentajea 0,31 3,89 2,48 0,82
Lanbide gaitasuna
   
Prestakuntza ekintzen kopurua 177 220 247 248
Prestakuntza orduak langile eta urte bakoitzeko 16,46 19,05 19,9 23,53
Prestakuntzan aritutako langileen portzentajea, batez besteko langile kopuruari erreparatuta 70,66 81,33 77,43 78,03
Lan orduen portzentajea, prestakuntza ordu guztiei erreparatuta 99,32 99,43 99,48 99,22
Prestakuntzarako inbertsioaren portzentajea, soldata-masari erreparatuta 1,73 1,87 1,95 5,54
Segurtasuna eta lan osasuna
   
Baja eragin duten istripuen kopurua 23 26 23 16
Eragin adierazlea 50,54 56,21 43,36 32,80
Maiztasun adierazlea 31,66 35,36 27,24 20,60
Larritasun adierazlea 8,73(0,44)* 0,97 0,53 0,30
Pertsonendako arreta
   
Jardunaldi malgua duten pertsonen portzentajea 53 54 54 53
Gizarte laguntzetan egindako inbertsioaren portzentajea, soldata-kostuari erreparatuta 6,89 5,93 9,30 10,92
Pentsioen kostuaren portzentajea, soldata-kostuari erreparatuta 5,87 4,86 7,44 7,91
Langileen gogobetetzea
   
Enpresa beste enpresa batzuen batez bestekoarekin alderatuta, honen gainetik baloratzen duten pertsonen portzentajea N/A 71 N/A 61
Gogobetetze globalaren portzentajea N/A 58 N/A 57