Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Ingurumena

Ingurumenaren aldeko ekintzak

Ingurumena kudeatzeko sistema ezartzea

2006. urtean, SCPSAko zentro desberdinetan ingurumena kudeatzeko sistema ezartzen hasi ziren. Hain zuzen ere, egiten diren jarduerek ingurumenean duten eragina ahalik eta gehiena murriztea zen sistema horren xedea.

Hasteko, edateko uren araztegietan, hiruretan, ezarri zuten sistema, eta, 2007an, Arazuriko Hondakin Uren Araztegian. 2008. urtean, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroko hasierako ebaluazioa egin zen. Agustindarren Lantegiko hasierako ebaluazioa 2009an amaituko da egiten.

SCPSA sozietatean ingurumena kudeatzeko sistema ezartzeak antzeko eskema bati jarraitzen dio zentro guztietan:

  1. Hasierako diagnostikoa egitea eta ingurumen adierazle adierazgarrienak zehaztea
  2. Ekintza plana / Lan-kronograma
  3. Beharrezkoak diren dokumentuak egitea
  4. Zuzentzeko neurriak ezartzea
  5. Sistema gainbegiratzea eta horren jarraipena egitea, eta langileei prestakuntza ematea
  6. Zentro bakoitzari dagokion urteko ingurumen txostena egitea

Energia berriztagarriak ekoiztea

Energia berriztagarriak ekoizteko ditugun iturrien errendimendua, ustiatze hidraulikoa (Urtasun, Egillor eta Eugi) eta hondakinetatik sortutako biogasa (Arazuriko Hondakin Uren Araztegia eta Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa) biltzen du atal honek.

Ura ustiatzea

Bi zentral hidroelektrikok, Eugik eta Egillorrek, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eregiten die lehen, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.

  Instalatutako potentzia: Kw Ekoizpen hidroelektrikoa: Gwh
Egillor* 3.850 17,8
Eugi 1.890 5,2
Urtasun 196 1,0
GUZTIRA 24
* Iberdrolarekin partekatutako zentral hidroelektrikoa

Bai Eugiko zentralean bai Egillorkoan 2008an ekoiztutakoa batezbestekoa baino gehiago da, jarraian dagoen grafikoak erakusten duen bezala. Urtasungoan sortutakoaren kopurua berdintsua da, turbinak eragin ondorengo ura bera baita ondoren araztegian tratatzen dena.

Energia hidroelektrikoa sortzeak izan duen bilakaera historikoa

Hondakinak ustiatzea

Arazurin hondakin-urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa.

Biogas horrek %50-60 arteko metano kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.

  Ekoiztutako energia Gwh
Hondakin Uren Araztegia. Arazuri 21,3
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa. Gongora 4,7
GUZTIRA 26,0

Hondakinak baliatuta energia elektrikoa sortzeak duen ehunekoetako banaketa

Energia berriztagarrien ekoizpena, guztira:

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako ondorio hau atera behar dugu: 2008an, 50 Gwh sortu dira energia berriztagarrietatik, %48k uretan dute jatorria eta gainerako %52ak hondakinetatik sortutako biogasean.

Beheko taulak energia ekoizpenaren gehikuntza (2007. urtearekiko) erakusten du: 8 Gwh, guztira.

  Berriztagarrien ekoizpenaren bilakaera (Gwh)
  Jatorria: BIOGASA Jatorria: HIDROELEKTRIKOA GUZTIRA
2007 24 18,3 42
2008 26 24 50

Araztegiko lohiak eta lorezaintzako hondarrak birziklatzea Arazuriko Hondakin Uren Araztegiko konpostatze plantan

Arazurin sortutako lohi kopurua 42.917 tona izan da. Horietatik 10.282 tona konposta egitera bideratu dira, araztegian jasotako lorezaintzako 10.621 tona hondarrekin batera. Zuzenean nekazaritzan erabiltzeko 32.636 tonak nekazaritzako ongarri moduan banatu dira Iruñerritik kanpo dauden 1.450 hektareatan, nabarmenki nekazaritzakoak diren lurretan botatzeko (Tafalla, Izarbeibar, Zangoza, Oibar, Irunberri...).

Arazuriko Esperimentu Lursailean egindako saioak eta Miranda Argako zein Ledeako Udaletako lursail batean egindako aplikazioen jarraipenak oinarri hartuta egin dira gomendio agronomikoak. Horien emaitzak nekazarientzat antolatutako prestakuntza saio batean azaldu dira. Prestakuntza saio hori Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Institutu Teknikoak antolatu du, Ledean. Abuztuaren 13an egin dute, eta 30 nekazari laguntzailek eta eskualde eremu horietako nekazaritza agentek parte hartu dute.

Konposta egiteko, lorezaintzako hondarrak erabili dira, hondar hautatuak eta birrinduak. Compost-Arazuri produktuaren 10.273 m3 (8.000 tona) merkaturatu dira, Nafarroako paisaia eta lorezaintza alorretarako. Produktu horren zati bat berrelikatzeko merkaturatu da (hondar silizedunarekin nahasia) eta bai landatzeetarako substratu moduan ere (konposta+turba).

Nabarmendu behar da xeheka saldu den konposta, ontziratuta, araztegian bertan. Hain zuzen ere, 20 kilogramoko 32.491 zaku merkaturatu dira. Hartara, esan liteke urteko goiz guztietan herritarrentzat irekia dagoen saltegi moduan funtzionatu duela zentro honek.

Azkenik, ondoko proiektuan parte hartu dugula aipatu behar da: “Hondakin organikoen balorizazioa (araztegiko lohietatik ateratako konposta), Nafarroan kutsatuta dauden lurzoruen  biokonponketaren azeleratzaile gisa”. Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak finantzatu du proiektua, eta garapen esperimentaleko proiektuen programa nazionalaren barruan dagoena, Zientzia Ikerkuntzarako, Garapenerako eta Teknologia Berrikuntzarako 2208-2009 Plan Nazionalaren esparruan. Ondokoekin ere aritu da lankidetzan: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Carlos III Osasun Institutua eta NAMAINSA (proiektuaren koordinazio lanak egin ditu).

Hondakinen ekoizpenaren prebentzioaren: konposta egitea etxean.

> 2006. urtea

2006ko ekainean, etxerako konposta egiten hasi zen Iruñerriko Mankomunitatean, Ingurumen Ministerioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.
Deialdia egin zen, ekainean, 8 hilabeteko esperientzia pilotua egiteko.  Emaitza 200 boluntario izan zen, eta horietako 80 udalerri hauetatik hautatu ziren: Zizur Naguaia, Noain-Elortzibar, Egues, Beriain eta Aranguren.

Interesa erakutsi zuten gainerakoek Iruñerriko Mankomunitateko etxeko konposta egiteko kanpainaren sartu ziren, 2006ko udaberrian, zehazki. Arrakasta handia izan zuenez, beste kanpaina berri zen abiatu zen, 2006ko udazkenean.

Horrela, 200 familiak (eta 600 pertsona inguruk) parte hartu zuten etxean konposta egiteko kanpainaren aurreneko urtean.

> 2007. urtea

Udaberrian, urte horretako kanpaina hasi zen, eta 231 familiak izena eman zuten. Aipatu kanpaina Iruñerriko Mankomunitateko Etxeko Konpostaren I. Jardunaldien barruan egin zen (Mendillorriko ur-biltegietan egin zen).

> 2008. urtea

2008ko udaberrian, Iruñerriko Mankomunitateko Etxeko Konpostaren II. Jardunaldiak egin ziren, Mendillorriko ur-biltegietan.  4 jardunaldian zehar, 273 etxeko konpost-ontzi banatu ziren.

Gainera, jardunaldiekin bat eginez, Etxean zein Komunitatean Konposta egitearen aldeko Tokiko Entitateen Estatuko Sarea eratu zen. Ekainaren 13an eratu zen sarea, Atarrabiako Pilategian. Espainia osoko udalerrietako eta toki entitateetako ordezkariak bertaratu ziren.

> Etxean egindako konpostaren balantzea Iruñerrian (2006. eta 2007. urteak)

  • Parte-hartzaile kopurua: 693 familia (2.000 pertsonatik gora).
  • Etxeko konpostajearen prozesuaren jarraimendua: Sor daitezkeen zalantzen aholkularitza telefonikoa egiten da, hala nola etxera egindako bisita bat, hala eskatzen bada.
  • Ia inork ez du atzera egiten (%2) eta, oro har, parte-hartzaileak oso kontent daude. Oso eraginkorra da “ahoz aho” barreiatutako informazioa.
  • Laguntza teknikoa: Banatutako gidaliburu teknikoez eta egindako laguntza pertsonalaz gain, Arazuriko araztegitik landare-hondakinak txikitzeko birringailuen mailegu zerbitzua sortu da, hala eskatzen dutenen boluntarioen zerbitzurako. Halaber, material egituratzailea emango zaie Arazurin, doan, prozesua hobetu nahi dutenei.

Argiñarizko zabortegiaren zigilatzea

Argiñarizko zabortegia 1997. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.

Gaur egun, 15 urte zigilatuta eman ondoren eta mantentze-lanak eginda bitartean, erabat lehengoratutako gunea dela esan daiteke. Izan ere, kudeaketa lan bakar batzuk dira beharrezkoak:  Arekak garbitzea, euri-urak isolatzeko; baso-berritzeak ureztatzea eta bertako sastrakak kentzea; lixibiatuak hustea udaldian metatzen diren biltze-putzutik.

Urtaroz urtaroko erregistroek adirazten dute lehengoratutako gune hau egonkortu dela. Izan ere, azken hiru urteetako urtaro guztietan hartutako laginek erakusten dute kutsadura-zama gutxitzen ari dela etengabe.

ZABORTEGIA 2005. urtea
(batezbestekoak)
2006. urtea
(batezbestekoak)
2007. urtea
(batezbestekoak)
2008. urtea
Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Aza. Abe.
Gehieneko emaria (l/s) 0,23 0,21 0,23 0 0,21 0,29 0 0 0 0,41
Esekidurazko solidoak (mg/l) 61 61 58 0 30 62 0 0 0 16
Oxigeno-eskari kimikoa (mg/l) 309 298 276 0 206 252 0 0 0 242
Oxigeno-eskari biologikoa (mg/l) 154 149 138 0 103 125 0 0 0 121
Amoniakoa 102 165 161 0 84 215 0 0 0 65
Arga ibaiaren erreka         lagina lagina        

2008. urtean, 7 kontrol bisita egin ziren. Horietako hiruetan soilik hartu ahal izan zen lagina putzutik. Emaitzak aurreko taulak jasotzen dira.

Arga ibaiaren errekaren kontrola ekainean eta uztailean soilik egin ahal izan zen. Lortutako emaitzak bat datoz Uraren Herri Jabariaren Erregelamenduak ezarritako betekizunekin.

Gune hori egonkortu delako, ia ez da kutsadurarik iristen errekara (erreka Arga ibaian isurtzen da), eta ibai-ibilgua ez da narriatzen.

Horri esker, Argara isurtzeko baimena berritzea lortu da, udaldiko lixibiatuak kontrolatzeko aurreko urteetako baldintza berdinetan (uztaila, abuztua eta iraila). Baimena Ebroko Ur Konfederazioak ematen du. 2013. urtera arte egongo da indarrean baimena.

Hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketa

Gure antolamenduaren arabera, eta dagoen lege esparruari jarraituta, hondakin toxikoak eta arriskutsuak modu zentralizatuan kudeatzen dira. Hondakinen urteko adierazpena egiten da, bai gure zentroek eta bulegoek sortzen dituztenena, eta bai garbiguneetan (Leclercen eta Eroskin) eta Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroan bildutakoena ere.

2008an 171 tona hondakin sortu dira, eta honako modu honetan banatu ahal dira:

  • Sortutako hondakinen %82 inguru (139,4 tona) Gongoran egiten den gaikako bilketatik eta garbiguneetan bildutakoetatik datoz (etxeko hondakinen bilketa). Hau da, zerbitzua ematen zaien herritarretatik datoz.
  • Garraioaren Hiriko hondakinak hiri hondakinak biltzeko kamioien bateriak dira.
  • Arazuriko Hondakin Uren Araztegiko hondakin gehienak biogasaren kogenerazio motorrek erabiltzen dituzten olioak dira.
  • Agustindarren Lantegian dauden hondakinak uralitazko hodi zahar prozesatuen materialak dira, adibidez, amiantoa. Material horiek toxiko eta arriskutsutzat jotzen dira.
  • Edateko uren araztegietan ez dituzte sortzen hondakin toxiko eta arriskutsu kopuru oso adierazgarriak.


Sortutako hondakinen jatorriari dagokionez, honako banaketa hau dugu:

  • Bateriak dira nagusi (%32, hau da, 55 tona inguru), eta gehienak gure ekoizpen prozesuetatik kanpokoak dira, hots, garbiguneetatik datoz.
  • Pilak %17 dira, hau da, 30 tona inguru. Gaikako bilketatik datoz, eta Gongorako zentroan pilatzen dira tratatzeko.
  • Erabilitako automozio-olioak %21 dira, hau da, 36 tona inguru, eta motoreetan biogasa baterako sorkuntzarako erabiltzetik datoz.

Igorpenak tratamendu zentroetan

Apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuak, E-PRTR Erregelamenduaren igorpenen gaineko informazioa ematea arautzen duenak (EAO, 96 zk., 2007/04/21), ezartzen du beharrezkoa dela industria-konplexu jakin batzuek atmosferara, uretara eta lurzorura igortzen dutenaren gaineko datuak jakinaraztea urte oro. Araudia SCPSA-ko bi zentrotan da aplikatzekoa: Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegia.

Legediak agindu bezala, 2009ko lehen hiruhilekoan zehar, 2008. urteari dagokion E-PRTR adierazpena egingo da, bai Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroarena bai Arazuriko Hondakin Uren Araztegiarena.
 
Igorpenei buruzko erregelamenduzko adierazpenaz gain (instalazioak E-PRTR izenekoaren webgunean erregistratu behar dira, aldez aurretik), igorpenen kalkulua azaltzen duen agiria bidaltzen zaio Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentura). Horrela, aipatu datuak egiaztatu ahalko ditu departamentuak.