Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

2008ko Kudeaketa txostena

Eskualdeko hiri garraioa

38.518.647 bidaiari garraiatu ziren 2008an. Zertxobait igo zen kopurua iazko aldi berberaren aldean, %0,13, zehazki esanda.

Zerbitzuan izan den berritasun nabarmenenari dagokionez, otsailaren 25ean ondoko lineak aldatu ziren: 3, 5, 4, 7, 11, 16, 17, 20, N4, eta N7. Halaber, linea berri batzuk sortu ziren: eguneko 22 (Yanguas y Miranda — Berriogoiti) eta 23 lineak (San Ignazio etorb. - Olloki), eta gaueko N10 linea (Nafarroako Gorteen k. - Sarriguren). Zerbitzuan izandako aldaketarik nabarmenena da Eskualdeko Hiri Garraioa 1999an hasi zenetik. Bestalde, azaroaren 3an, Sarriguren urbanizazioko 2. fasera zabaldu zen zerbitzua, eta urbanizazio horri zerbitzua ematen dion linearen maiztasuna bizkortu zen.

Inbertsioei dagokienez, uztaila eta abuztua artean 11 autobus berri jarri ziren, hots, aurten berritu behar zen flotaren zatiari zegozkionak. Halaber, urrian zerbitzutik kendu ziren 4 autobus zaharrenak. Beraz, 2008aren bukaeran Eskualdeko Hiri Garraioak 142 autobus zituen, flota erabilgarriari dagokionez, %88, eta batez beste 5,55 urte zituzten autobusek.

Zerbitzuaren hobetze teknologikoari dagokionez, ekainaren hasieran onartu zen Ustiatzerako Laguntza eta Informazio Sistema INDRA enpresari esleitzea, eta sistema ezartzen hasi da.

Kontakturik gabeko ordainketa sistemari dagokionez, Mankomunitateak etorkizunean zerbitzu askotariko txartel bat egiteko aukera baloratu ondoren, ordainketaren fidagarritasuna hobeki kontrolatzea ahalbidetzen duena, erabaki da administrazioak kontratatzea txartel anonimoak birkargatzeko eta emateko sare berria. 2008an egin dira kontratazio horiek.

informazio orokorra

  2007 2008 gehikuntza
Hartzen den eremua 8.952,05 Ha. 9.138,86 Ha. %2,08
Hartzen dituen biztanleak 309.607 bizt. 318.865 bizt. %2,99

eskaintzen den zerbitzua

Garraio sarearen ezaugarriak 2007 2008 gehikuntza
Lineak (egunekoak/gauekoak) 21 / 9 23 / 10 %9,52 / %11,11
Eguneko sarearen luzera 206,99 Km 220,99 Km %6,76
Gaueko sarearen luzera 119,72 Km 125,87 Km %5,14
Eguneko zerbitzuaren ordutegia 06:30 - 22:30 06:30 - 22:30 -
Gaueko zerbitzuaren ordutegia 22:30 - 00:30 (ig,al,ar,az,og) 22:30 - 00:30 (ig,al,ar,az,og) -
  22:30 - 04:30 (Ostiraletan) 22:30 - 04:30 (Ostiraletan) -
  22:30 - 06:30 (Larunbatetan) 22:30 - 06:30 (Larunbatetan) -
Flota 2007 2008 gehikuntza
Autobus kop. 135 142 %5,19
Estandarra (12 m.) 78 80 %2,56
Artikulatuak (18 m.) 54 59 %9,26
Minibusak (9 m) 3 3 0
Biodiesela 50 50 0
Egokituak (zoru baxukoak) 115 125 %8,69
Batez besteko adina 5,39 urte 5,78 urte %7,23
Azpiegiturak 2007 2008 gehikuntza
Geraleku kop. 438 486 %10,95
Markesina eta zutoina dituztenak 179 28 %-84,36
Markesina hutsa 45 236 %424,44
Zutoina hutsa 169 218 %28,99
Altzaririk gabe 49 4 %-91,84
Instalazioak 10.000 m2 (Ezkaba) 10.000 m2 (Ezkaba) 0
Zerbitzu maila 2007 2008 (1) gehikuntza
Ibilitako kilometroak 7.143.017 7.688.011 %7,74
Eguneko zerbitzuan
6.922.300 7.436.765 %7,53
Gaueko zerbitzuan
220.717 251.246 %14,57
Orduak-zerbitzuko ibilgailua 541.607 584.649 %8,04

Eguneko zerbitzuan

526.366 566.491 %7,71

Gaueko zerbitzuan

15.241 18.158 %19,30
(1) Datuak behin-behinekoak dira
Zerbitzu eskaera 2007 2008 gehikuntza
Bidaia sinpleak guztira 38.470.295 38.518.647 %0,12
Eguneko zerbitzuan
37.781.536 37.811.004 %0,07
Gaueko zerbitzuan
688.759 707.643 %2,74
Sareko bidaiak (2) 35.317.944 35.126.896 %-0,54
(1) 2006arekin alderatuta, ostiral, larunbat eta jaiegun bezpera gutxiago. N3 eta N4 lineetan ordutegia berregituratu da.
(2) Autobusez aldatzeak kontuan hartu gabe
Kudeatze adierazleak 2007 2008 gehikuntza
Bidaia sinpleak biztanleko 124,26 igotze/bizt. 120,80 igotze/bizt. %-2,78
Aldatzerik gabeko bidaiak 114,07 bidaia/bizt. 110,16 bidaia/bizt. %-3,42
Egindako kilometroak biztanleko 23,05 km/bizt. 24,11 km/bizt. %4,61
Ibilgailu-orduak biztanleko 1,75 h/bizt. 1,83 h/bizt. %4,90
Batez besteko lastertasun komertziala 13,19 km/h 13,15 Km/h %-0,28
Bidaldiak betetzea %100 %99,55 %-0,45
Puntualtasun indizea %86,84 %90,39 %4,08
Energia kontsumoa kilometroko 24,43 MJ/Km 24,25 MJ/Km %-0,73
Energia kontsumoa bidaiari bakoitzeko 4,53 MJ/bid. 4,84 MJ/bid. %6,84