Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

2008ko Kudeaketa txostena

Hiri-hondakinak

Aurreko urtearekin alderatuta, aurten %2,34 zabor gehiago sortu da. Gure eraginpeko eremuan biztanleria emendatu denez, azken urteetan izan den joera berresten du datu horrek. Dena den, aurreko ekitaldiko emendatzearen aldean, txikiagoa izan da, orduan %3,43 handitu baitzen.

Biztanle eta urte bakoitzeko sortutako hondakin kopurua ere handitu egin da. Izan ere, biztanle bakoitzak urteko 465,5 kilogramo sortu ditu 2007an, hau da, aurreko urtean baino %1,21 gehiago.

Paper biltzeak izan dituen emaitza onak nabarmendu behar dira. Hain zuzen ere, 31.847 tona bildu dira, hau da, 64,9 kg biztanle eta urte bakoitzeko.

Herritarrek garbigune mugikorrak zenbateraino erabili zituzten nabarmentzeko modukoa da. Izan ere, 2007an, 30.857 herritarrek jo zuten horietara, eta 57.204 uzte egin zituzten. Hartara, 2006an izan zirenekin alderatuta, %130 handitu zen bisitarien kopurua. Nahiz eta emendatze hori nagusia izan den garbigune mugikor guztietan, nabarmendu behar da 2007ko urtarrilean hirugarren zerbitzua jarri dela abian, astelehena eta larunbata bitartean, arratsaldeetan ibilbidea egiteko.

ekoizpena

  2005 2006 2007 2008
Sortutako hondakin kopurua guztira 144.644 149.607 153.109 153.277
kg/biztanle/urte 453,8 459,9 465,5 466

osagaiak

  2006 2007 2008
Papera-kartoia 30.430 %20,34 31.879 %20,80 32.009 %20,79
Brikak 1.631 %1,09 1.685 %1,10 1.788 %1,16
Plastikoa 9.186 %6,14 .060 %6,56 9.422 %6,12
Beira 14.422 %9,64 14.519 %9,47 14.983 %9,73
Metalak 3.774 %2,52 3.725 %2,43 3.612 %2,35
Ehun-gaiak 2.634 %1,76 3.245 %2,12 3.162 %2,05
Tamaina handiko objektuak 5.657 %3,78 6.344 %4,14 5.627 %3,65
Beste produktu batzuk 13.923 %9,31 13.283 %8,67 19.079 %12,39
Materia organikoa 67.951 %45,42 68.535 %44,71 64.287 %41,75
Guztira 149.607 %100,00 153.277 %100,00 153.968 %100,00

sortutako hondakinak bilketa moten arabera (t)

  2006 2007 2008
Gai organikoen eta gainerakoen edukiontzietan 104.907 105.685 103.606
Ontzien edukiontzietan 9.856 8.034 8.221
Gai bakarreko bilketak 34.844 39.558 42.142

produktuka berreskuratzea (t)

  2005 2006 2007 2008
Berreskuratutako papera-kartoia guztira 16.094 19.594 21.738 22.063
Beira guztira 5.227 6.266 7.034 7.762
Plastikoa guztira 904 1.082 1.273 1.889
Brikak guztira 142 266 363 473
Metalak guztira 1.625 962 939 999
Tamaina handiko objektuak 2.968 3.353 2.407 2.329
Inaustea 4.304 4.824 5.558 6.152
Berreskuratutako produktuak guztira 31.264 36.347 40.196 43.334
Berreskuratutako kg/biztanle/urte 98,1 111,7 123,6 128,1
Berreskuratze indizea. Ontziak guztira % 40,5 43,2 46,1 51,1

zabortegitik desbideratzea

  2005 2006 2007 2008
Zabortegitik desbideratzea (%)
(bildutako zabor guztiaren ehunekoa, zabortegira ez doana)
39,0 41,8 42,5 45,9