Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

2008ko Kudeaketa txostena

Iruñerriko Ibai Parkea

2007a izan da Ibai Parkearen kudeaketa Mankomunitatearen ardurapean den lehenbiziko urtea. Kudeaketa zertan den jakiteko eta kudeatzen ikasteko urtea izan da, orain arte Iruñerriko Ibai Parkearen Partzuergoak egiten baitzuen.

Kudeaketa horrek hartzen duen eremua 22 kilometrokoa da, eta Ultzama, Arga eta Elortz ibaien uberkak hartzen ditu. Hona hemen herrietan nola banatzen den luzera:

    Burlata    2.008 m
    Uharte    4.891 m
    Barañain    2.312 m
    Eguesibar    165 m
    Esteribar    3.262 m
    Ezkabarte  6.186 m
    Atarrabia    1.234 m      
    Zizur Nagusia    2.033 m

Jolaserako 20 eremu daude ibilbide osoan. Hiri altzariak dituzte, eta, hartara, erripa gune horiez gozatzeko aukera ematen dute.

Kudeatzeko alorrak honako hauek dira:

  • Berdeguneek, altzariek eta kale-argiek behar duten mantentze lana.
  • Atarrabiako Pilategian dagoen Ibai Parkeko Ingurumen Informazio eta Heziketarako Zentroan herritarrei arreta egitea.
  • Iruñerriko ibaiei buruzko heziketa jarduerak egitea.
  • Ibaiekin lotutako ondarea kontserbatzeko (Erdi Aroko zubiak) eta kultura zabaltzeko jarduerak egitea.
  • Uholdeen eta haize gogorren ondorioz egin beharreko lan bereziak egitea.

Urteko alderdirik aipagarrienen artean honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Uholdeei aurrea hartzeko, ibaiertzak (tapoiak) eta ibaiaren ibilbidea garbitzea, martxoan (6a eta 8a artean, eta 18a eta 21a artean) eta apirilean (1ean eta 2an) izan ziren uholdeen ondorioz.
  • Herri baratzeetan eta Zizur Nagusiko Ardoi zubian lanak egitea.
  • Irotzen eta Ollokin (Esteribar) landareek sortutako tapoiak kentzea.
  • Zubietatik legarra ateratzea: Burlatako Zubi Zaharra, Atarrabiako San Andres zubia eta Zizur Nagusiko Trenbide zubia.
  • Jolaserako eremuak hobetzea: Nogaleran kioskoa jartzea (Burlata) eta Orikaingo hondartzan eremua sortzea (Ezkabarte).


Ekainaren 9an Ibai Parkeko jaia egin zen parkeko zenbait tokitan (Barañain, Burlata, Atarrabia eta Uharte), eta, gainera, beste zenbait ekitaldi-ospakizun egiten lagundu zaie udalerriei eta elkarteei (Ezkabarte Ibarreko Eguna, Rocio Ama Birjinaren Omenezko Jaia Barañainen...).

Parkeko gastuak, pilategian egindako inbertsioak barne (igogailua eta beste lan txiki batzuk), inguruko udalek, Nafarroako Gobernuak (Toki Administrazioa) eta Iruñerriko Mankomunitateak finantzatu dituzte.
Heldu den urteko erronken artean, Iruñerriko Mankomunitateak honako hauek ditu:

  • San Andres errota zaharberritzeko aurreproiektua idaztea (Atarrabia).
  • Ibai Parkea handitzeko Udalez gaindiko Eraginaren Proiektu Sektoriala bideratzea Nafarroako Gobernuaren aurrean, parkea eskualdeko beste udalerri batzuetara zabaltzeko, beraiek hala nahi badute.
Iruñerriko Ibai Parkea