Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Giza taldea

Langileen hautaketa eta promozioa

Hautaketa eta promozio prozesuen bitartez langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea nahi dugu, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta halaber aukera berdintasuna eta kanpo zein barne arauen exijentziak.

Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiago eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, normalean betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei eskaintzen baitzaizkie lehen. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen, edo betebeharrak betetzen dituen jenderik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.

2008. urtean 14 hautaketa prozesu egin dira, eta haietarik 6 barne deialdiak izan dira eta 8 kanpokoak. Prozesu hauen bidez, 594 hautagai aurkeztuta, denak hartu dira kontuan 12 lanpostu betetzeko.

langileen hautaketa eta promozioaren adierazleak

  2007 2008
% barne promozioko prozesuak, hautaketa prozesu guztiei erreparatuta 65,6 42,86
% promozionatutako langileak, hautatutako langile guztiei erreparatuta 75,0 58,33
% promozionatutako langileak, langile kopuruaren batez bestekoari erreparatuta 7,1 1,4