Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Giza taldea

Laneko arriskuen prebentzioa

2008an kontratatutako enpresekiko koordinazioari dagokionez, haiek eginiko lanei 91 behaketa prebentibo egin zaizkie eta bere arduradunekin 25 bilera egin dira, beharrezko informazio elkartrukatzerako eta komunean jartzeko arlo prebentiboan jorratu beharreko jarraibideak.

Halaber, 175 behaketa prebentibo egin dira Iruñerriko Zerbitzuak Sozietate Anonimoaren (SCPSA) zentro zein lanetan. Ekintza hauek ahalbidetzen dute hautematea eta zuzentzea lanean edo instalazioetan izan daitezkeen aritze ez-seguruak edo egoera arriskutsuak, hala nola langileei informatzea beren segurtasunari lotutako zenbait kontuz, beren parte-hartzea sustatzeko; horregatik Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketako funtsezko oinarrietako bat dira Iruñerriko Zerbitzuak Sozietate Anonimoan (SCPSA).

Osasuna zaintzeari dagokionez, urteko osasun azterketara joatearen maila handia mantentzen da (%84,15).

Bestalde, esan daiteke segurtasunari zein lan osasunari lotutako adierazleak aurreko urteetakoen antzekoak direla, aurreikusitako helburuak betez.

2008. urtean, 33 plegu analizatu eta baloratu dira.