Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Giza taldea

Langileei buruzko informazioa

2008ko bukaeran, Iruñerriko Mankomunitatea/Iruñerriko Zerbitzuak Sozietate Anonimoaren (MCP/SCPSA) langileak 484 pertsona ziren. Hau da, langileen kopurua %2,27 hazi da. Gure erakundearen langileak 11 lan zentrotan aritzen dira lanean, Iruñerriko Mankomunitatea/Iruñerriko Zerbitzuak Sozietate Anonimoak (MCP/SCPSA) ematen dituen zerbitzuek beren instalazioak eremu geografiko jakin batzuetan kokatzea eskatzen dutelako

lan zentroa jarduera pertsona kopurua
urtea   2007 2008
sexua   G E G E
Bulegoak      
Chinchilla jenerala kalea 7. Iruña
Imaz anaiak k., 1 Iruña
Zerbitzu zentralak zein instituzionalak 97 65 99 69
Bezeroari Laguntzeko Zerbitzua      
Navas de Tolosa k., 29. Iruña Bezeroendako arreta telefonikoa, aurrez aurrekoa eta idatzizkoa 5 16 5 19
Edateko Uren Araztegia (ETAP)      
Urtasun, Egillor eta Tiebas Eugiko urtegiko, Artetako iturburuko eta Itoitz-Nafarroako ubideko uraren tratamendua eta edateko bihurtzea 46 6 45 6
Sare zein instalazioen mantentze-lanen tailerra      
Agustinos industrialdea. Iruña Biltegiko ura banatzeko sare zein instalazioen mantentze-lanen zerbitzua 81 5 80 6
Hondakin-uren araztegia (EDAR)      
Arazuri Ur-hondakinen araztea 36 13 37 16
Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa (CTRU)      
Gongora Hiri-hondakinen tratamendua 71 21 70 22
Garbigunea      
Agustinos industrialdea + Morea merkataritza zentroa Etxe-hondakin berezien bilketa 10 1 9 1
Partzialak guztira   346 127 345 139
Guztira   473 484

Enpresak finko eta mugagabe kontratatzeko politikari eusten dio bere plan estrategikoen garapen eraginkorrari begira, pertsonek dakarten kudeaketarako gaitasuna eta ezagutza baliatuz. Urtearen bukaeran, langileen %87,81ek kontratu finko eta mugagabea zuen. Halere, aldi baterako kontratazioa beharrezkoa da zenbaitetan erretiratze partzialak edo aurreratuak ordezkatzeko, eta hau langile guztien %5,17 da. Gainerako aldi baterako kontratazioak unean uneko beharrei erantzuteko egiten dira, honako hauei, esaterako: absentismoa, proiektu zenbaiten garapena edo lan eskaera handiak.

langile kopuruaren osaera, kontratu-moldeari begira

urtea 2006 2007 2008
sexua G E G E G E
Langile finkoak 304 106 314 108 311 114
Aldi baterako langileak 30 15 32 19 34 25
Guztira 334 121 346 127 345 139

Langile kopuruaren ezaugarriei dagokienez, batez besteko adina 44 urtekoa da, eta batez beste, 14 urte daramate gurean. %71,28 gizonak dira eta %28,72 emakumeak. Langileen %13,11k unibertsitate titulua dauka eta bere prestakuntza mailari dagokion lanpostuan aritzen da lanean.

langile kopuruaren osaera, maila profesionalari dagokionez

urtea 2006 2007 2008
sexua G E G E G E
Zuzendariak 9 3 11 3 11 3
Goi tituludunak 31 17 32 17 33 21
Teknikariak 90 9 94 9 82 16
Administrariak 9 63 8 68 9 66
Profesionalak 102 12 104 12 114 14
Espezialistak 93 17 97 18 96 19
Guztira 334 121 346 127 345 139

Langileen kudeaketa administratiboak bermatzen du enpresaren eta langileen arteko harremanak egokitzea legezko eta ohiko araudiari, besteak beste, gai hauetan: kontratazioa, eskubideen eta betebeharren arteko oreka, lanaren banaketa edo honen ordaina... Legearekin bat datorren kudeaketaren aldeko gehieneko begiruneaz gain, beste xede bat daukagu: erakundearen pertsonen gehieneko gogobetetzea alderdi hauen ezagutzaren zein inplikazioaren bitartez.

absentismoari buruzko informazioa

  2007 2008
Hitzartutako lanaldi guztiaren gaineko portzentajea %6,67
Eritasunek zein istripuek eragindako portzentajea %4,96 %5,42
Haurdunaldiek zein amatasunak eragindako portzentajea %0,89 %1,80
Hitzarmenaren baimenek eragindako portzentajea %0,57 %0,54
Maiztasuna: kasu kopurua batez besteko langile kopuruari erreparatuta %3,53 %4,08
Iraupena: ordu kopurua, kasu guztiei erreparatuta %27,65 %31,20
Lan jardunaldia 1.592 1.592

aparteko orduei buruzko informazioa

  2007 2008
Aparteko orduak guztira 1.512,22 957,35
Aparteko orduen portzentajea, hitzartutako lan jardunaldiari erreparatuta 0,95 0,60
Aparteko orduak, langileen batez bestekoari erreparatuta 3,27 1,98