Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Giza taldea

Prestakuntza eta garapen profesionala

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonen ezagutza, gaitasun eta trebetasunaren bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi ditu, enpresak bere egindako estrategiari zein erronkei erantzuteko.

2008ko Prestakuntza Planak 247 prestakuntza ekintza izan ditu, eta bere kostua 124.223 eurokoa izan da. Prestakuntza ekintzak enpresako departamentu eta zentro guztietan egin dira, kolektibo profesional ezberdinen beharrei erantzuten dizkieten edukiak jorratuz. Tripartita Fundazioak 2008ko Prestakuntza Planerako eman digun diru-laguntza 28.576 eurokoa izan da.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutako ikastaroetan parte hartzen segitu dugu, gehienbat ofimatika-prestakuntzarako, hala nola Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak sustatutako ikastaroetan.

2006-08/09 aldirako hitzarmena: prestakuntza programak

prestakuntza programak xedea baldintzak
Prestakuntza beharren I. programa Langilea berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza zein proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten dira
Prestakuntza laguntzeko II. programa Promozioetara aurkeztu daitezkeen langileei gaitasuna emateko prestakuntza ekintzak, barne prestakuntzan lor daitezkeen mailetan. Enpresak irakasleak, lokalak eta materiala ordaintzen ditu. Lan-jardunalditik kanpo egiten dira eta denboraren truke ez dago ordainik
Interes pertsonaleko III. programa Erabilgarritasun profesionalaren ikastaroak, langilearen lanpostuarekin erlazio gabekoak, baina jarduera profesional batean aritzeko gaitasun ofiziala eskaintzeko modukoak. Enpresak gastu zuzenen %75 ordaintzen ditu, testu liburuak barne, 600 euro/pertsona/urte gehieneko muga delarik. Erakundearen jarduerekiko erlaziorik ez badago, edo txikia bada, %25 ordaintzen da
Euskararen sustapena Euskara ikastearen sustapena, bere kultura balio bereziarengatik eta indarrean dagoen legediarekin bat Gehieneko muga 600 euro/pertsona/urte da eta ordain gisa orduak ematen dira, Enpresa Batzordearekin adostutako baremoaren arabera.

Interes pertsonaleko programa gure 8 langilek baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate ikasketak, profesionalak eta ingeles hizkuntza. Bestalde, 8 pertsonak jaso dituzte euskara ikasteko laguntzak.

datu nagusiak langileen prestakuntzan

  2007 2008
Prestakuntza ekintzen kopuru osoa 220 247
Bertaratze kopurua, guztira. 906 1.056
Bertaratze ordu kopurua, guztira. 8.812 9.634
Emandako lan orduak, guztira 8.762 9.584
Prestakuntza ekintzen kostu zuzena 128.566 123.550
Lan orduen kostua 165.320 208.016
Kostu osoa (kostu zuzena+lan orduak) 293.886 331.566

langileen prestakuntzaren adierazleak

  2007 2008
Prestakuntza orduak langile eta urte bakoitzeko 19,05 19,90
% prestakuntzan aritutako langileak, langile kopuruaren batez bestekoari erreparatuta 81,33 77,43
% lan orduak, bertaratutako ordu guztiei erreparatuta 99,43 99,48
% prestakuntzarako inbertsioa, soldata-masari erreparatuta 1,87 1,95

Azkenik, praktika profesionalak sustatzeko Nafarroako hezkuntza instituzioekin adostutako hitzarmenen baitan, gurean lanbide heziketako 5 ikasle aritu dira praktika profesionaletan.