Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Giza taldea

Langileen pertzepzioaren hautematea

Erakundearen ardura da langileen pertzepzioa ezagutzea, lan inguruan bat egiten duten arlo garrantzitsu guztiei buruzkoa. Horretarako tresna nagusia langileen gogobetetzea ezagutzeko egiten den inkesta da, 1995etik, bi urtez behin egiten dena.

Inkesta honek biltzen ditu langile guztien gogobetetze globalaren maila, hura banatzen den 16 arloen gaineko balorazioa eta haietako bakoitzari ematen dioten garrantzia. Informazioa behin hartuta, honen tratamendu estatistikoa eta analisia egiten da. Helburua pertsonen garapena zein kudeaketa arloko plan, erabaki eta politikak orientatzea da.

Galdetegia modu anonimo eta boluntarioan egiten da. Azkeneko aldian, 2007. urtean, 216 pertsonak hartu zuten parte, hau da, langileen %48k.

Parte-hartzearen eboluzioa langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan (portzentajea langile kopuru osoari erreparatuta)

1997 2001 2003 2005 2007 2008
46 78 79 58 54 //E

Inkesta segmentuetan zatitzen da departamentu, lan zentro, kolektibo profesional, antzinatasun eta kontratu mota ezberdinen arabera. Ikuspegi honek ahalbidetzen du emaitzen analisi hobea, bere interpretazioa errazten du eta hobekuntza planak fokalizatzeko aukera ematen du.

Bi galdera daude galdetegiaren aplikazioaren prozesua eta bere baliagarritasuna ebaluatzea ahalbidetzen dutenak. 2007an, pertsonen %86k esaten du galdetegia egin eta aplikatu den moduak egia erantzunarazi diola eta %49k uste du hari erantzun izana baliagarria dela.

Azkeneko txostenak argitaratu eta zabaldu egin dira iragarki oholen langilearen atariaren bidez.

pertsonen kudeaketa eta garapenaren adierazleak

Langile kopuruaren osaera 2007 2008
Langile kopurua 473 484
Langileen batez besteko adina 44 44
Gizon-emakumeen portzentajea 73,15/26,85 71,28/28,72
Zuzendari kopurua 14 14
Gizon-emakumeen portzentajea zuzendari lanetan 78,57/21,42 78,57/21,42
Unibertsitate titulua behar duten lanpostu kopurua 13,11 14,02
Lorpenak eta motibazioa    
Betetako kudeaketa-helburuen portzentajea 84,7 90,10
Barne promozioko prozesuen portzentajea, hautaketa prozesu guztiei erreparatuta 65,6 42,86
Promozionatutako langileen portzentajea, hautatutako langile guztiei erreparatuta 75 58,33
Promozionatutako langileen portzentajea, batez besteko langile kopuruari erreparatuta 7,13 1,4
Langileen gogobetetzea ezagutzeko inkestan parte hartutakoen portzentajea 48 //E
Absentismo portzentajea 6,67 8,00
Txandakatze portzentajea 3,89 2,48
Lanbide gaitasuna    
Prestakuntza ekintzen kopurua 220 247
Prestakuntza orduak langile eta urte bakoitzeko 19,05 19,9
Prestakuntzan aritutako langileen portzentajea, batez besteko langile kopuruari erreparatuta 81,33 77,43
Lan orduen portzentajea, prestakuntza ordu guztiei erreparatuta 99,43 99,48
Prestakuntzarako inbertsioaren portzentajea, soldata-masari erreparatuta 1,87 1,95
Segurtasuna eta lan osasuna    
Baja eragin duten istripuen kopurua 26 23
Eragin adierazlea 56,21 43,36
Maiztasun adierazlea 35,36 27,24
Larritasun adierazlea 0,97 0,53
Pertsonendako arreta    
Jardunaldi malgua duten pertsonen portzentajea % 54 54
Gizarte laguntzan egindako inbertsioaren portzentajea, soldata-masari erreparatuta 5,93 9,30
Pentsioen kostuaren portzentajea, soldata-masari erreparatuta 4,86 7,44
Langileen gogobetetzea    
Enpresa beste enpresa batzuen batez bestekoarekin alderatuta, honen gainetik baloratzen duten pertsonen portzentajea 71 //E
Gogobetetze globalaren portzentajea 58 //E
*Hildako bat dela kausa