Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Gizarte ingurunea

Gure instalazioen eginkizun soziala

2008ko otsailean, hau da, Mendillorriko ur-biltegietako pasealekua jendearentzako berriro ireki eta urtebete igaro ondoren, Uren Etxea inauguratu da. Informaziorako eta Ingurumen Heziketarako Zentroa da. Hartara, beste zentro bat du Mankomunitateak gauzatzen duen sentikortasun eskaintzak, Iruñerriaren ur-hornikuntzari buruzko azalpenezko edukiak biltzen dituena.

Uren Etxeak, gure instalazio guztiek bezalaxe, ikus-entzunezko baliabideak eta erakusketa bidezkoak ditu, informazioa eman eta sentikortzea hedatze aldera.

Inauguratu zenetik, 7.150 pertsonak bisitatu dute Uren Etxea (antolatutako taldeei ez dagozkienen artean betiere). Jendearentzako irekiera ordutegian zehar bertan dauden monitore espezializatuek egin zieten arreta.

Uren Etxeak eta Atarrabiako Pilategiak espazio osagarriak dituzte, gainera, erakusketa ibiltariak egin ahal izateko. Izan ere, 2008an, 13 erakusketa jarri ziren Atarrabiako Pilategian, eta 7, Mendillorriko Uren Etxean.

Bi zentroek, baita Artetako iturburuak ere, jendearentzako irekiera ordutegia dute asteburuetan zein jaiegunetan, eta bertako monitore espezializatuek bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Hauek guztiek jo zuten informazio zentroetara (antolatutako taldeei ez dagozkienen artean betiere):

  2008
Artetako iturburua 3.520
Atarrabiako Pilategia. 7.035
Mendillorriko Uren Etxea 6.667