Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Gizarte ingurunea

Ingurumen heziketa

Eskola programa

Eskola heziketako programak laster beteko ditu hogeita bost urte. Geroztik hona, etengabe hazi da, eta ia 30.000 ikaslek parte hartzen dute programan egun.

Eskola programa Iruñerriko ikastetxeetan ezagutarazteko, aurrez aurreko 140 bisita egin ziren. Haietan, buletina aurkeztu eta berrikuntzak azaldu ziren. Horrez gain, 340 bidalketa pertsonalizatu egin ziren, heziketa programaren edukia biltzen zutenak.

Gainera, 45 bilera egin ziren, aholkularitza tekniko eta didaktikoa eman zutenak hainbat jarduera egin aurretik.

Jarraian, eskola programako parte-hartzaileen eboluzio historikoaren grafikoak zehazten dira.

Lurralde esparrua

Eskolakoak ez diren taldeen bisitak instalazioetara

Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Heziketako programa eskolakoak ez diren beste kolektibo zenbaitengana ere zuzentzen da urtero antolatzen diren bisitaldien bidez –prentsan iragarriz ezagutarazten dira hauek–.

2007-2008 ikasturtean, kolektibo horretako 3.144 pertsonak parte hartu zuten. Artetako iturburuaren zentroak jaso zituen bisitari gehien: 967, iaz baino %10 gehiago, zehazki.

Bisitarien artean modu sistematikoan egiten da balorazio inkesta bat, honako arlo hauen alderdi ezberdinen inguruan: bisita, instalazioak, prozesuak eta garapen iraunkorrari egindako ekarpena.  Jarraian, ikerketa horien emaitza nabarmenenak zehazten dira.