Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Gizarte ingurunea

Instalazioetan hautemandako kalitatea

Garbiketa zein instalazioetakoen ordenari dagokienez, emaitza oso ona da, eta egonkor dago azken urteotako ibilbide historikoari erreparatuz gero. 2008an, aurreko neurtzeetan bezalaxe, kasik ez da erantzun kritikorik instalazioetako garbitasun zein ordenari dagokienez, berdin uraren ziklo integralekoetan zein hondakinen tratamendukoetan.

Zaratak dira ontziak birziklatzeko instalazioan, Gongoran, izaten den afekzio nabarmena, baina gainerako instalazioetan ez da zaratarik nabaritzen.  Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora egiten den bisitaren zati handi bat aipatutako birziklapen instalazioaren barruan egiten da, eta materialak aukeratzeko prozesu desberdinetan sortzen diren zaraten maila altua da bertan. Gongorako inkesta egin zutenen %7k jo zuen hala-moduzko edo onargaitz samar zaraten maila. Eta ia ez dago balorazio kritikorik gainerako instalazioetan.

Usainen maila soilik Arazuriko Hondakin Uren Araztegian eta Gongorako Hiri Hondakinen Tratamendurako Zentroan baloratzen da. Arazurin, usainen maila oso onargarria edo onargarria da instalazio hau bisitatzen dutenen %30en ustez, eta Gongoran usainen maila onargarri jotzen du %93k.

Gure instalazioetako ingurumen kalitatearen balorazioan aldagai zenbait neurtzen dira, eta hauen emaitzak jarraian analizatuko ditugu.

Kanpoko paisaiarekiko integrazioa eta instalazioen barneko ingurunearen zaintzea oso onargarria da. 2008an, bi alderdi hauek 8,5 eta 8,6ko balorazioa lortzen dute, hurrenez hurren, sekuentzia historikoari erreparatuz gero, erregistratutako mailarik handiena.

Arrazoiak instalazioen diseinuarekin zein proiekzioarekin zuzenean erlazionatuta daude. Izan ere, kontuan hartzen dira lorategiak edo geroko mantentze-lana, bai bertako langileei nola horretarako propio kontratatutako enpresei dagokienez.

Instalazio bakoitzean lortzen ari diren tratamenduari buruzko emaitzak ere oso balorazio positiboak jasotzen ari dira, eta 2008an erregistratutako balioak azken bi neurketetan erregistratutakoak baino hobeak dira.

Baliabide naturalak aprobetxatzeko ekarpenak eta lurzoruaren zein uren kutsadura saihesteko ekarpenak iraun egiten dutela denboran (8,7 eta 8,6, hurrenez hurren) erakusten da sekuentzia historikoan zehar.

Instalazioen eta tratamendurako prozesuen kalitatearen inguruko pertzepzioa neurtzen duen azken adierazlea da Eskualdeko bizi-kalitatea hobetzearen ingurukoa. Alderdi honetan 8,9ko puntuazioa lortu da (gehienekoa 10ekoa izanik), eta denboran zehar irauten duen joera agertzen du.

Gure instalazioetara egiten diren bisitaldien helburuetako bat Mankomunitatearekiko konfiantza areagotzea da, hala nola ematen dituen zerbitzuen kudeaketarekikoa. Sekuentzia historikoan, instalazioetara egindako bisiten ondoren, uraren eta/edo hondakinen kudeaketan konfiantza handitu dutenen pertsonen proportzioa bi herenera iritsi da. Hauei beren konfiantza mantentzen dutenak gehituz gero, erantzun positiboak %95 dira. Antzeko emaitzak lortzen dira Iruñerriko Mankomunitateari buruzko iritziari dagokionez, bisitaldiaren ondoren, beren iritzia mantendu edo hobetu dutenen pertsonen portzentajea %95ekoa baita. Bi kasuetan hagitz txikia da beren konfiantza gutxitu edo iritzia okerragotu dutenen portzentajea.

Orobat, gure bisitaldi-politikaren emaitza onak baieztatzen dira. Politika honen xedea da ingurumenaren aldeko jokamoldeak motibatu eta sustatzea. 2008an, instalazioak bisitatu dituzten pertsonen %90ek uste izan du bisitaldiak uraren arrazoizko erabilera izatera bultzatzen duela (uraren tratamendurako instalazioetara egindako bisitak); edo hondakinen bereizketa eta gaikako bilketa egitera (hiri hondakinen tratamendurako zentrora egindakoak).