Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
Memoria 2008

Urteko kontuak

2008ko ekitaldiari buruzko txostena

1. Aurrekari historikoak, izaera, xedea eta jarduerak

A) Iruñerriko Mankomunitatea (aurrerantzean Mankomunitatea edo Sozietate Menderatzailea), 1982ko uztailaren 2an eratu zen. Iruñerriko Ur Mankomunitatea hartu zuen izena, Nafarroako Udal Administrazioaren Araubidearen babesean (V. Kapitulua, 55. artikulua, d) atala). Plangintza Orokorreko Mankomunitate gisa eratu zen, kooperazio eginkizunean Nafarroako Foru Diputazioak parte harturik. 1986ko abenduaren 24an egungo izena hartu zuen. Estatutuetan eta bere edukietan aldaketa garrantzitsuak egin ziren. Horretarako, lege eta kudeaketa esparru bat sortu zuen, toki entitateei egin nahi dituzten udalez gaindiko zerbitzuak ematea ahalbidetzen duena. 1991n estatutuak aldatu ziren berriz. Aldaketaren xede nagusia izan zen Nafarroako Toki Administrazioaren gaineko Foru Legera egokitzea.
Ondokoa da bere helbidea: Chinchilla jeneralaren k., 7, Iruña. Ondoko IFK du: G-31 120702.

B)    Ondokoak dira Sozietate Menderatzailearen xedeak, bere Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan araututakoarekin bat:

1. Edateko urez hornitzea, estolderia, eta hondakin urak sanotzea eta araztea; baita energia lortzea, aprobetxatzea eta saltzea ere.

2. Hiri-hondakin solidoak biltzea, tratatzea eta aprobetxatzea.

3. Bidaiarien garraio publikoa Iruñerrian.

Halaber, Sozietate Menderatzailearen xedea hauxe da: neurria egokia eta beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostenaren bidez, unean-unean titulartasuna egokiturik dituen gaietako ekonomia jarduerak egitea.

Bere jarduera esparrua da Mankomunitatean sartutako udalena. Udalak dira, beren ondasun eta baliabideen bitartez, Mankomunitateak hartzen dituen betebehar eta zorren bermatzaileak, zuzenbideko bere biztanleen kopuruaren proportzio zuzenean, Sozietate Menderatzailearen ondasunak betebeharrak estaltzeko nahikoak ez badira.

1989tik aurrera, sare nagusiko hondakin uren saneamendua araututa dago, 4. h).3. oharrak zehazten duenarekin bat.
Taxiaren gaineko 9/2005 Foru Legearen, uztailaren 6koaren, Xedapen Gehigarri Bakarrak xedatzen du Mankomunitatea entitate eskuduna dela antolatze eta kudeatze bateratuan, Iruñerriko Taxi Zerbitzua Batera Emateko Eremuan.

Horrez gainera, bere Estatutuen 6. artikuluak xedatzen du Sozietate Menderatzaileak udalaren eskumenak gauzatu ahalko dituela ondoko gaietan, aldez aurretik horien titulartasuna harturik:

  1. Hirigintza antolakuntza, kudeaketa, jarduketa, eta araudia; etxebizitzak sustatzea eta kudeatzea; parkeak eta lorategiak, hiri errepide publikoak zolatzea, eta bideak eta landa-bideak zaintzea.
  2. Ondare historiko artistikoa.
  3. Ingurumena babestea.
  4. Hornidurak, hiltegiak, feriak, azokak, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea.
  5. Hilerriak eta hileta zerbitzuak
  6. Kaleak garbitzea.
  7. Kultur eta kirol jarduerak edo instalazioak, aisialdirako jarduerak, turismoa.

Bere helburuak aitzinatzeko, Sozietate Menderatzailea Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. izena duen Mendeko Sozietatearekin aritzen da (aurrerantzean I.Z.S.A. edo Mendeko Sozietatea). 1983ko urtarrilaren 4an eratu zen, eta ondoko izen soziala du: Iruñerriko Urak, S.A. (I.U.S.A.). Halaber, egungo izena hartu zuen Batzar Nagusi Orokorrak hala ebatzi baitzuen, 1992ko ekainaren 26an egin zen saioan. Sozietate Menderatzaileak I.U.S.A.-ren kapital sozialaren %100 du (ikus 3. oharra).

C)    1998ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen "Iruñerriko Mankomunitatea / Iruñerriko Zerbitzuak S.A., Harremanetarako Araudia", 1997ko urriaren 23an Mankomunitatearen Batzarrak behin betiko onespena eman ondoren. Araudi berri horrekin bat, Sozietate Menderatuak hartu zuen emandako zerbitzuen kudeaketa zuzena eta, horren ondorioz, emandako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin izan beharreko harreman juridikoaren titulartasuna. Halaber, horren barnean sartzen da aipatutako zerbitzuak emateagatik eta kobratzeagatik jasotzen diren diru sarreren titulartasuna. Horren ondorioz, harreman eta kudeaketa eredu berri horrekin, Mankomunitatearen Batzarrak, 1997ko abenduaren 18an bilduta, ebatzi zuen Mendeko Sozietateari atxikitzea -1998ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez- bere kudeaketaren xede diren zerbitzuei lotutako ondare osoa, 25 urtez gutxienez. Hori guztia gauzatzeko eginen den ekarpena izanen da aipatutako ondarea eratzen duten ondasun, eskubide, eta betebehar guztiek osatutakoa.

Halaber, araudi berak ebatzi zuen indarrean sartzetik aurrera Mendeko Sozietateari dagokiola inbertsio berriak egitea, egin beharreko zerbitzuak emateko beharko direnak, baita 1998ko urtarrilaren 1ean eraikitzen ari zirenak bukatzeko ere. Toki entitatea denez Mankomunitatea diru laguntzen titularra da, indarrean dauden lege eta administrazio ebazpenekin bat. Hainbat erakundek emandako diru laguntza horiek inbertsioen zati handi bat finantzatzen laguntzen dute. Azpimarratzekoak dira Toki Azpiegituren Planen bitartez jasoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak sustatuak eta kudeatuak. Diru laguntzak beren xederako ezarriak izan daitezen —horien helburua inbertsioak gauzatzea da— Mankomunitateak Mendeko Sozietateari bideratzen dizkio aipatutako zenbatekoak. 2000ko abenduaren 31tik aurrera, eta atzera-eraginezko izaerarekin 1998 eta 1999 urteetara, kontraprestazio gisa egiten du aktibo horien gainean Mankomunitateak izan behar dituen itzulketa eskubideengatik. Xede horretarako, Mendeko Sozietateak behar diren fakturak jaulki eta jasotzen ditu (ikus. 3. oharra). Eragiketa hauen diseinu formala egiten da Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako jarraibideekin bat. Horren helburu praktikoa da inbertsioak egiteagatik jasandako Balio Erantsiaren gaineko Zerga osoa berreskuratzeko aukera ematea. Horrela, zuzentzen dira —ezarri behar den araudia betetzeari kalterik egin gabe— emandako zerbitzuen ekonomia kudeaketan bestela gerta litezkeen disfuntzio nabarmenak, Iruñerriko esparruari bereziki eraginen lioketenak.

2.- Urteko kontuak aurkezteko oinarriak

a)    Irudi zehatza

2008ko abenduaren 31n bukatu den urteko ekitaldiko urteko kontuak prestatu dira Sozietate Menderatzailearen eta Mendeko Sozietatearen kontabilitate erregistroak oinarri harturik. Kontu hauek ondokoekin bat aurkezten dira: Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretua, Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duena; abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak xedatutako irizpideak, urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak onartzen dituena; eta kontabilitateari buruz legez eta nahitaez bete behar diren xedapenak. Beraz, ondokoen irudi zehatza islatzen dute alderdi esanguratsu guztietan: ondarea eta finantza egoera bateratua, eta horren eragiketen emaitza bateratuak; ondare garbi bateratuan izandako aldaketak eta eskudiru-fluxu bateratuak, dagokien ekitaldian izandakoak. Gainera, hainbat birsailkapen hartzen dituzte, behar bezala aurkezteko.

Sozietate Menderatzailearen administratzaileen irudiko, 2008ko ekitaldiko kontu bateratuak onartuko ditu Sozietatearen Batzarrak, aldaketa nabarmenik egin gabe.

b)    Kontabilitate oinarriak

Urteko kontu hauek egiteko aplikatu diren kontabilitate oinarriak eta arauak laburtuta daude txosten honen 4. oharrean. Ondareari, finantza egoerari eta emaitzei eragiten dieten nahitaezko kontabilitate oinarriak aplikatu dira urteko kontuak egiteko.

c)    Informazioaren gaineko erantzukizuna eta egindako kalkuluak.

Sozietate Menderatzaileko administratzaileak dira urteko kontu hauek jasotzen duten informazioaren erantzuleak.
Erantsitako urteko kontu hauetan kalkuluak erabili dira noizean behin, bertan erregistratutako aktibo, pasibo, diru sarrera, gastu eta konpromiso batzuk kuantifikatzeko Funtsean, ondokoei buruzko kalkuluak dira: aktibo material eta ukiezinen balio-bizitza (4.a eta 4.b oharrak), eta Gongorako zabortegia eraisteko hornidurak (4.j oharra) eta biometanizazio obrak eraistekoak (4.j oharra).

Kalkulu horiek aztertutako gertakizunei buruzko urteko kontuak formulatzeko datan zegoen informaziorik onenaren arabera egin baziren ere, baliteke kontu horiek aldatzera behartuko gaituzten gertakizunak etorkizunean gertatzea (gorakoa edo beherakoa). Modu prospektiboan eginen litzateke hori, eta kalkuluaren aldaketaren ondorioak aitortuko lirateke etorkizuneko galera eta irabazien behar diren kontuetan.

d)    Informazioa konparatzea eta Kontabilitate Plan Orokorrerako trantsiziotik etorritako alderdiak 

2008ko abenduaren 31n bukatutako ekitaldiari dagozkion urteko kontu bateratuak azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onetsitako Kontabilitate Plan Orokorrarekin bat egindako lehenak dira. Bestalde, abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuak onetsitako Kontabilitate Plan Orokorrean jasotako oinarriekin bat aurkeztutako urteko azken kontuak izan ziren 2007ko abenduaren 31n bukatu zen urteko ekitaldiari zegozkionak. Beraz, Kontabilitate Plan Orokor berrian jasotako oinarriak aplikatzeko trantsizio data honako hau da: 2008ko urtarrilaren 1a.

Arautegiak ondoko alderdiak dakartza, 2007ko abenduaren 31n bukatutako ekitaldiko urteko kontu bateratuak formulatzean indarrean zegoenaren aldean:

  • Urteko kontuak osatzen dituzten ondoko alderdiak aurkezteko moduan aldaketa batzuk: kontabilitate politikak, finantza egoerak eta balorazio irizpideak.
  • Urteko kontuetan bi finantza egoera berri sartzea: ondare garbian izandako aldaketen egoera eta eskudiru-fluxuen egoera
  • Urteko kontuen txostenean emandako informazioen kantitatea nabarmen igo da. Ondorio horietarako, Taldeak irekiera balantzea egin du 2008ko urtarrilaren 1ean, 1514/2007 Errege Dekretuak xedatutako arau berriekin bat, hori dela eta:
  • Aitortu behar diren aktibo eta pasibo guztiak erregistratu ditu.
  • Aitortu ezin diren aktibo eta pasibo guztiei eman die baja.
  • Ondare elementuak birsailkatu ditu, Kontabilitate Plan Orokorrean sartutako definizioekin eta irizpideekin bat.
  • Erabaki du irekiera balantzean sartu behar diren ondare elementu guztiak baloratzea, uztailaren 4ko 16/2007 Legea indarrean sartu aurretik indarrean zeuden oinarri eta arauekin bat —kontabilitate gaietan merkataritza legedia aldatzeko eta egokitzeko legea da, nazioartean harmonizatzekoa, Europar Batasuneko araudia oinarri duena—, bere zentzuzko balioan baloratzen diren finantza tresnak izan ezik.

Bestalde, Merkataritza Kodearen 35.6 artikuluan xedatutako betebeharraren ondorioetarako, eta uniformetasun printzipioa eta konparagarritasun betebeharra ezartzetik etorritako ondorioetarako, 2008ko abenduaren 31n bukatutako urteko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak hasierako kontu gisa hartzen dira. Hori dela eta, ez da nahitaez zifra konparatiborik islatu behar.

Aurrekoari kalterik egin gabe, jarraian aurkezten da 1514/2007 Errege Dekretuaren, azaroaren 16koaren, xedapen gehigarri bakarrak eta laugarren xedapen iragankorrak nahitaez eskatzen duen informazioa. Ondokoei dagozkie:

  •  Balantze bateratua eta galera eta irabazien kontu bateratua, 2007ko ekitaldiari dagozkionak, 2008ko ekainaren 26an Mankomunitatearen Batzar Orokorrak onartuak. Aipatutako kontabilitate egoerak egin ziren 1643/1990 Errege Dekretuan —Kontabilitate Plan Orokorra (90)—, abenduaren 20koan, xedatutako arauekin bat (egin klik irudian PDF artxiboa ikusi ahal izateko):
  • Ondoan agertzen da bi alderdi hauen arteko adostea: alde batetik, 2008ko urtarrilaren 1eko ondare garbia (Kontabilitate Plan Orokorrerako trantsizio data da), Kontabilitate Plan Orokorrarekin (KPO) bat egina, eta, bestalde, data berean zegoen ondare garbia, 1514/2007 Errege Dekretuan xedatutako kontabilitate arau berriekin bat egina:
  Euroak
2008ko urtarrilaren 1eko ondare garbia, KPO (90)-aren arabera(*) 56.268.811,03
Kontabilitate Plan Orokorrerako trantsizioarengatik izandako inpaktuak  
Borondatezko erreserbak  
Merkataritza Ganberaren kuotan izandako kontabilitate okerra
-765,13
Zerga ondorioa
2,30
Kontabilitate okerra aitortu gabeko sarrerarengatik
159.526,60
Zerga ondorioa
-478,58
KPOB, erreserbak  
Errebertsio fondoa ezabatzea
315.324,50
Zerga ondorioa
-94.597,35
Ingurumeneko horniduraren errebertsioa
3.870.381,51
Zerga ondorioa
-11.611,14
Hornidura Gongorako zabortegia eraisteagatik
-7.739.102,22
Zerga ondorioa
23.217,31
Biometanizazioa eraisteko hornidurak eragindako zerga ondorioa
1.535,17
Galera eta irabazi aktuarialek sortutako erreserbak eta beste doitze batzuk  
Pentsio planaren defizita aitortzea
-1.509.000,00
Zerga ondorioa
4.527,00
Jasotako diru laguntzak, dohaintzak eta ondareak  
Kapitalaren diru laguntzak
84.341.165,56
Hainbat ekitalditan banatu beharreko beste diru sarrera batzuk
3.211.709,12
Zerga ondorioa
-262.658,62
2008ko urtarrilaren 1eko ondare garbia, KPOB (90)-aren arabera (*) 138.577.987,06
(*) 2007ko abenduko 31ko urteko kontuetatik aterata. Data horretan aplikatzen ziren kontabilitate oinarri eta arauekin bat prestatu ziren.

Kontabilitate Plan Orokor Berrirako trantsizioak hainbat inpaktu eragin zituen, eta hona hemen horien arrazoia:

Borondatezko erreserbak

Kontabilitate Plan Orokor Berriko erregistro eta balorazioari buruzko 22. arauarekin bat, aurreko ekitaldiei dagozkien okerrak gertatzen direnean, atzeraeraginezko moduan konponduko dira, eta horren ondorioa kalkulatuko da informazioa duen ekitaldirik zaharrenetik aurrera.  Borondatezko erreserben aurkako doitzea aurreko ekitaldietako kontabilitate bi okerri eta horien zerga ondorioei dagokie.

KPOB, erreserbak

Kontabilitate Plan Orokor Berrian hainbat aldaketa xedatu dira, eta horien artean dago errebertsio fondoaren desagertzea. Horregatik, baja eman zaio (315.324,50 euro) erreserbetara abonua eginez.

Ibilgetu materialari dagokion erregistro eta balorazioko 2. arauarekin bat, ondoko berritasuna dago Kontabilitate Plan Orokor Berrian: xedatu da bere hasierako balorazioaren barnean egonen dela aipatutako ibilgetuak duen kokalekuaren errehabilitazio kostuen egungo balioa, baldin eta betebehar horiek hornidurak erregistratzea sorrarazten badute, horiei ezartzen ahal zaien arauan xedatutakoarekin bat. Gongorako zabortegia itxi ondoko zigilatze eta mantentze lanei dagokienez, aldaketa bat egin da kontabilitateko kalkuluan: ibilgetuan sartu da egungo bere balio osoarengatik, eta  behar den hornidura aitortu da zenbateko berean. Amortizazioaren bidez egozten zaie emaitzei, eta erreserbetara kargatzen da 2008ko urtarrilaren 1ean amortizaturik egon behar zuen zati proportzionala (7.739.102,22 euro).

Gainera, doitze horiek ekartzen dute dagokien zerga ondorioa erreserbetan aitortzea.

Erreserbak galera eta irabazi aktuarialengatik, eta beste egokitze batzuk

Kontabilitate Plan Orokor Berriko erregistro eta balorazioko 16. arauarekin bat, hitzartutako enplegu-ondoko sarien egungo balioaren kalkuluan dagoen aldaketa, edo, behar denean, lotutako aktiboarena, ekitaldiko itxiera datan, galera eta irabazi aktuarialek sortua, gertatzen den ekitaldian egotziko da, ondare garbian zuzenki, eta erreserba moduan aitortuko dira. Galera eta irabazi aktuarialak direla eta, erreserbetan 1.504.473,00 euro kargatzea 2008ko urtarrilaren 1ean defizita aitortzeari dagokio.

Diru laguntzak eta beste sarrera batzuk, ekitaldi batzuetan banatu beharrekoak

Kontabilitate Plan Orokor Berrian xedatutako aldaketen artean, egoera balantzea aurkezteari dagokionez, diru laguntzen eta "Ekitaldi batzuetan banatu beharreko sarrerak" izeneko atalean erregistratu diren gainerako laguntzen saldoa epigrafe bereizi gisa sailkatzen da Taldearen ondare garbiaren barnean. Hasierako ondarearen aurka egindako doitzea dagokio emaitzetara traspasatu gabe dagoen 2007ko abenduaren 31ko saldoari, saldoaren zerga ondorioa kenduta (12. oharra)

3.- Bateratzeko oinarriak

Sozietate Menderatzailearen urteko kontuak eta Mendeko Sozietatearenak bateratu dira integrazio orokorraren metodoaren bidez, ondoren agertzen diren funtsezko oinarriekin bat:

   • Mendeko Sozietatean izandako parte-hartzea ezabatu da aipatutako parte-hartzeari egozten ahal zaion berezko fondoen zati proportzionalaren bidez.
   • Ondokoak kendu dira: 2008ko abenduaren 31ko saldoak eta bi sozietate bateratuen artean aipatu datan bukatutako ekitaldian egin diren transakzio esanguratsuak.
   • Halaber, ondoko bi saldoak kendu dira: 1988ko urtarrilaren 1ean egindako atxikidurari dagozkion saldoak, eta diru laguntzen zenbatekoaren transferentziari —2000ko abenduaren 31n egina— dagozkionak

4.- Erregistro eta balorazio arauak

Honako hauek izan dira 2008ko abenduaren 31n bukatutako urteko ekitaldirako bere urteko kontuak egitean Taldeak erabili dituen erregistro eta balorazio arau nagusiak, Kontabilitate Plan Orokor Berrian xedatutakoekin bat:

a)    Ibilgetu ukiezina

Administrazio emakidak, Sozietate Menderatzailean sartzerakoan toki entitateek egindako ekarpenetatik etorriak, integrazio egintzan onartutako balioan aurkezten dira.  Geroko emakidak, Sozietate Menderatzaileak zuzenki lortuak, erosketa prezioan baloratzen dira, edo, bestela, behar den emakida eskuratzeko egindako gastuen zenbateko osoarengatik.

Horiek guztiek amortizazio prozesu lineal bati jarraitzen diote, emakida bakoitzarendako hasiera batean zehaztutako emakida-bizitzaren arabera, 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako emakidak izan ezik. Horiei 20 urteko gehieneko muga ezartzen zaie. Balorazioa murriztu ahalko lukete narriadurengatik izandako galerek, horrelakoak gertatuko balira.

Emakida-bizitzaren urteak eta atxikitako administrazio emakidei ezarri zaien eta amortizazio epea honako hauek dira:

  Hasierako emakida-bizitza Amortizazio epea
Artetako iturburua 30 29
Eugiko urtegia 40 28
Arakil ibaia 10 10
Imaz anaien kaleko aparkalekuko plazak 50 20
Eugiko aprobetxamendu hidroelektrikoa 70 20
Urtasungo aprobetxamendu hidroelektrikoa 70 20

Urei buruzko 29/1985 Legearen, abuztuaren 2koaren, babesean formalizatu da emakida-bizitzak bukatzeko epe berria. Aipatutako arauarekin bat, 2061eko urtarrilaren 1ean finkatu da horien bukaera, aurreko koadroan zehazten diren emakida guztietarako, Imaz anaiak kaleko aparkalekuei dagokiena izan ezik, lege horren esparruan sartzen ez baita. Emakida-bizitzak luzatzeak ez dio inolako aldaketarik ekarri eragindako emakiden balorazioari, ezta xedatutako amortizazio epeei ere.

Ibilgetu ukiezinaren gainerakoa aitortzen da, hasiera batez, erosteko duen kostuarengatik, eta, geroago, bere kostuan baloratzen da, dagokion amortizazio metatuak (bere balio-bizitzaren arabera kalkulatua) eta narriatzeagatik gertatzen ahal zaizkion galerek murriztua.   Aplikazio informatikoen amortizazioa linealki egiten da lau urteko aldian, aplikazio bakoitza ustiatzen hasten den unetik kontatzen hasita.

Mugarik gabeko balio-bizitza duten aktibo ukiezinak ez dira amortizatzen, baina narriadura testa egiten zaie urtean behin gutxienez.

Taldeak kontabilitatean aitortzen du narriatzeagatik aktibo horien balio erregistratuan gertatzen ahal den edozein galera, eta kontrapartida gisa "Narriadura eta emaitza ibilgetua besterentzeagatik" epigrafea erabiltzen da, galera eta irabazien kontukoa.

Narriadura dela eta, ekitaldi honetan ez da aktibo ukiezin horietatik etorritako galera garbirik aitortu.

b)    Ibilgetu materiala eta inbertsioak higiezinetan

Ibilgetu materialean sartzen diren elementuak erosketa prezioan edo ekoizpen kostuan baloratzen dira, beste inori erositako elementuak edo eraikuntza propioari dagozkion elementuak diren kontuan harturik. Bertan, materialen eta eskulanaren kostua gehi zeharkako gastuen koefiziente bat zenbatzen dira.

"Inbertsioak higiezinetan" epigrafeak higiezinei dagozkien aktibo ez-arruntak jasotzen ditu. Errenta, gainbalioak, edo biak lortzeko jabetzak dira horiek. Horiek erregistratzeko eta baloratzeko erabiltzen dira ibilgetu materialerako erabiltzen diren irizpide berberak.
Higiezinetan egiten diren inbertsio horien balorazioa eta ibilgetu materiala murrizten dituzte dagozkien amortizazio metatuak eta narriatzeagatik izan dituzten galerek. Elementu bakoitza erosteagatik ordaindutako prezioa ez ezik, kostuak hartuko lituzke aktiboa erosteari edo ekoizteari zuzenki egotzi ahalko litzaizkiekeen finantza gastuak ere, eraiki bitartean sortuak, baldin eta erabiltzeko moduan egoteko urtebetetik gorako aldia beharko balute. Ekitaldian ez da kontzeptu horrengatik zenbatekorik ere aktibatu.

Produktibitatea, gaitasuna edo eraginkortasuna handitzea edo ondasunen balio-bizitza luzatzea ekartzen duten zabaltze, modernizatze, edo hobetze kostuak kapitalizatzen dira dagozkien ondasunek balio handiagoa izanen balute bezala.

Ekitaldian izandako kontserbatze eta mantentze gastuak galera eta irabazien kontura kargatzen dira, gertatzen diren unean.

Ibilgetu materialaren amortizazioak egiten dira metodo linealari jarraiki. Aktiboen kostua ken beren hondar-balioa banatzen da kalkulatzen den balio-bizitzaren urteetan, ondoko xehetasunen arabera:

  Kalkulatutako balio-bizitzaren urteak
Eraikinak 20-25
Instalazio konplexuak 20
Makineria 7
Beste instalazio batzuk, tresneria, eta altzariak 7
Beste ibilgetu batzuk 4-5

Ibilgetuari eransten zaizkion elementuen amortizazioa hasten da erregistratzen funtzionatzen hasten diren datatik aurrera.

Taldeko administratzaileen ustez, aktiboen kontabilitate-balioa ez da horien balio berreskuragarria baino handiagoa. Aktibo bat besterendu edo erretiratu ondoren izaten den irabazia edo galera horrela kalkulatzen da: salmentaren zenbatekoa ken liburuetan aktiboak duen zenbatekoa. Galera eta irabazien kontuan aitortzen da hori.

c)    Finantzakoak ez diren aktiboen balioa narriatzeagatik izandako galerak

Narriaduragatik gertatzen ahal diren galeretarako probak ezartzen zaizkie aktiboei, baldin eta gertakariren bat edo egoeran izandako aldaketaren bat direla eta, kontabilitate-balioa ezin dela berreskuratu antzematen bada. Narriaduragatik izandako galera aitortzen da aktiboaren zenbateko berreskuragarriaren gaineko kontabilitate-balioaren soberakinagatik. Zenbateko berreskuragarria da ondoko bi hauetatik handiena: aktiboaren zentzuzko balioa ken salmenta-kostuak edo erabiltze-balioa.

Aurreko ekitaldietan aktibo batean aitortutako galerak, narriatzeak sortuak, itzultzen dira beren zenbateko berreskuragarriaren gaineko kalkuluetan aldaketa bat gertatzen bada, eta, horretarako, aktiboaren balioa gehitzen da galera aitortu izan ez balitz liburuetan aktiboak izan zukeen mugarekin.

Aktiboen balioan izandako narriadurarengatik ez da zenbatekorik ere erregistratu ekitaldian.

d)    Finantza tresnak

Aldi baterako erositako epe laburrerako moneta-aktiboak erosketaren benetako kostuan erregistratzen dira, edo, FIAMMen kasuan, beren likidazio balioan. Finantzabideari dagokionez, aipatutako kostuaren eta itzulketaren balioaren arteko aldea epetan banatzen da, indarrean dauden aldian zehar.

e)    Izakinak

Erosketa prezioaren arabera kontabilizatzen dira. Inbentarioan balioztatzen dira batez besteko prezio ponderatuan, beren merkatu-balioa baino txikiagoa baita.

Izakin zaharkituak edo mugimendu motelekoak murriztu dira beren errealizazio-baliora.

f)    Zordun komertzialak eta kobratu beharreko beste kontu batzuk

Balantzean aitortzen diren unean balioztatzen dira beren merkatu-balioan, eta kostu amortizatuan balioztatzen dira geroago, benetako interes tasa erabiliz.

Hala eta guztiz ere, merkataritza eragiketengatik izaten diren kredituak —urtebete baino gutxiagoko epemuga dutenak, eta kontratuzko interes tasarik ez dutenak— beren balio nominalean balioztatzen dira, bai hasieran aitortzen diren unean, bai geroago, baldin eta fluxuak ez eguneratzeak dakarren ondorioa esanguratsua ez bada.

Irizpide gisa, kaudimen-gabezietarako hornidurak jartzen dira, antzinatasun zehatz bat duten saldoak estaltzeko, edo hainbat gorabeherarengatik kobratzea zail samarra izanen dela aurreikusten diren saldoak estaltzeko.

g)    Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk

Balantzean aitortzen diren unean balioztatzen dira beren merkatu-balioan, eta kostu amortizatuan balioztatzen dira geroago, benetako interes tasa erabiliz.

Hala eta guztiz ere, merkataritza eragiketengatik izaten diren zorrak —urtebete baino gutxiagoko epemuga dutenak, eta kontratuzko interes tasarik ez dutenak— beren balio nominalean balioztatzen dira, bai hasieran aitortzen diren unean, bai geroago, baldin eta fluxuak ez eguneratzeak dakarren ondorioa esanguratsua ez bada.

h)    Diru laguntzak

Jasotako diru laguntzak eta ekitaldi batzuetan banatu beharreko beste diru sarrera batzuk kontabilizatzeko, ondoko irizpideak erabiltzen dira:

  1. Kapitalaren diru laguntzak balioztatzen dira ematen diren unean, emandako zenbatekoan, eta emaitzei egozten zaizkie, aipatutako diru laguntzek finantzatutako aktiboek denboraldian izan duten balio-galeraren proportzioan.
  2. Ustiatzeko eta funtzionamendurako diru laguntzak. Emaitzetan abonatzen dira, diru laguntzak eman ondoren, xedatutako baldintzak bete direla jotzen den unean, horregatik kobratuko direla zentzuzko zalantzarik ez baita. Emaitzei egozten zaizkie, eta aldi bakoitzean, kontabilitateari dagokionez, ziurtatzen da diru laguntzatik etorritako sarreren eta diruz lagundutako gastuen arteko korrelazio egokia.
  3. Hondakin uren saneamendua kudeatzeagatik jasotako diru laguntzak. Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduaren gaineko 10/1998 Foru Legeak, abenduaren 29koak, xedatzen du saneamendu kanona ura hornitzen duten entitateek jasoko dutela. Behar den epean, entitate hauek emanen diote kanona Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) enpresa publikoari, Saneamendu Plana kudeatzeko sortua baita. Horrekin bat, 1997ko abenduaren 31 arte Mankomunitateak, eta data horretatik aurrera, Sozietateak, saneamendu kanon gisa bildutako kopuruak eman dizkiote NILSAri, bi aldi horietan entitate hornitzailea baita. Kopuru horiek 1989ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako fakturazioari dagozkio. Mankomunitateak NILSArekin hitzarmen bat sinatu zuen 2005eko abenduaren 21ean, eta, 2005eko urtarrilaren 1ean efektua izanik, 1989ko urriaren 19ko hitzarmena ordezkatu zuen, 2004ko abenduaren 31 arte indarrean egon zena. Hitzarmen hori dela eta, Sozietate Menderatzaileak, Mendeko Sozietatearen bidez, bere lur eremuan (ikus 1. oharra) ematen jarraitzen du Hondakin Uren Saneamenduaren (sare nagusiko saneamendua) kudeaketa eta ustiapenari lotutako zerbitzuak. Hiruhilean behin diru laguntza bat jasotzen du NILSAtik (ikus 18.c oharra). Horren zenbatekoak sare nagusiko saneamendua ustiatzeak eragindako kostuak konpentsatzen ditu. Halaber, kostuak zehazten dituzte benetan izandako zuzeneko kostuek gehi aipatutako hitzarmenean zeharkako kostu gisa aurrez finkatzen den kopuru batek.

Ustiapen kostuei dagokien diru laguntzaren zenbatekoa —kontzeptu berarengatik sortutako gastuen zenbateko bera da— emaitzetan abonatzen da sortzen den unean.

i)    Saldoak sailkatzea arrunten eta ez-arrunten arabera

Erantsitako egoeraren balantzean, ondoko bietan sailkatzen dira saldoak: ez-arruntak eta arruntak.  Arruntetan sartzen dira ustiatzeko ohiko zikloan barna saltzea, kontsumitzea, ordaintzea edo egitea espero diren saldoak. Sailkapen horri ez dagozkion gainerakoak ez-arruntak dira.

j)    Eraisteko hornidurak

Eraisteko hornidurak ekitaldiaren itxiera datan baloratzen dira egiten den kalkulurik onenaren egungo balioan, unean-unean eskura dagoen informazioarekin bat, eta hornidura eguneratzeagatik izaten diren doitzeak finantza gastu gisa erregistratzen dira, sortzen diren ahala.

"HHTZko hustuketa gelak eraisteko hornidurak" izeneko atalak jasotzen du Gongorako zabortegia itxi ondoko zigilatze eta mantentze lanak egiteko kostuen egungo balioaren kalkulua. Hornidura hori kalkulatzeko, egungo ingurunean aplikatu beharreko ingurumen mugak eta betebeharrak sartu dira.

"Biometanizazio obrak eraisteko hornidura" biometanizazio plantan gelditutako obrak eraisteak duen egungo balioari dagokio.

k)    Pentsioetarako eta antzeko betebeharretarako hornidurak

Mendeko Sozietateak prestazio definituko pentsio plan bat finkatu du bere langileekin, erretiro eta arrisku prestazioak estaltzen dituena, baita alarguntza eta zurztasun prestazioei dagozkienak ere. Gizarte Segurantzaren eta soldataren araberako arrisku prestazioak, baita erretiro prestazioak ere, aktiboa zelarik langileak jaso zuen azken soldataren portzentaje bat dira, aldez aurretik finkatua, langileak enpresan duen antzinatasunaren arabera. Erretiro konpromisoarengatik egindako ekarpena dagokie Mendeko Sozietatean bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten enpresako langileei. Arrisku prestazioek langile guztiak estaltzen dituzte, kontratatuta egoteagatik. Autoseguru prima baten bidez antolatuta daude, Pentsio Planari ordaindua eta fondoak kudeatua.

Pentsioetarako konpromisoak kanpora ateratzeko nahitaezkotasunari dagokion indarreko araudiarekin bat, 1999ko ekitaldian Mendeko Sozietateak pentsioetan hartutako konpromisoak formalizatu zituen, arestian aipatuak, ondokoen bidez: pentsio plan bat eta kanpoko pentsio fondo indibidual baten harpidetza. Ildo horretatik, hamar urteko epea du behar diren ekarpenak ordaintzeko. 2000an Berrorekatze Plana egin zen, eta 2000ko ekainaren 30ean fondora traspasatu ziren langile guztien "iragandako eskubideei" zegozkien kopuruak. Data horretatik aurrera, pentsio fondoak ("Mendillorriko Ur Biltegia") hartu zuen onuradun guztiei prestazioak ordaintzeko ardura. Halaber, 2001ean berrorekatzeko beste plan bat egin zen, indarreko legedira egokitzeko xedez.

2008ko ekitaldia ixtean aktuario independente batek egindako kalkulu aktuarialak egin dira Planaren Oinarri Teknikoak erabiliz, ondoko hipotesiak kontuan harturik: %4ko interesa, EVKM/F90, GRM/F95, eta SS 90 taulak. Era berean, %1,5eko KPIa eta soldaten %2ko errebalorizazioa kontuan hartu dira.

Ezintasun iraunkorra aitortuta ez dagoen kasuetarako, eta  ezintasuna aldi baterakoa bada, soldata osatzeko konpromisoa jasota dago Mendeko Sozietatearen hitzarmen kolektiboaren 76. artikuluan.

l)    Mozkinen gaineko zerga

Sozietate Menderatzaileak ez du Sozietateen gaineko Zergarik ordaindu behar. Hori dela eta, Mendeko Sozietatea da aipatutako zergaren gaineko urteko aitorpena aurkezten duen bakarra.

Ekitaldiko mozkinen gaineko zergaren gastua horrela kalkulatzen da: ekitaldiko zerga oinarriaren gaineko karga tasa aplikatzetik ateratzen den zerga arruntari, eta zergen aldetik onartzen ahal diren kenkariak aplikatu ondoren, gehitzen zaio zerga geroratuengatik aktibo eta pasiboetan dagoen aldaketa.

Zerga geroratuengatik izaten diren aktiboek eta pasiboek ondokoak hartzen dituzte barne: denbora desberdintasunak —aktibo eta pasiboek liburuetan duten zenbatekoen eta beren zerga balioaren arteko desberdintasunak direla eta, ordaindu beharrekoak edo berreskuragarriak izanen direla aurreikusten diren zenbatekoak—, konpentsatu gabe dauden zerga oinarri negatiboak eta, zergei dagokienez, aplikatu ez diren zerga kenkariengatik dauden kredituak. Aipatu zenbatekoak erregistratzeko, behar den denbora desberdintasunari edo kredituari aplikatzen zaio zenbateko horiek berreskuratzeko edo likidatzeko espero den karga tasa.

Bestalde, zerga geroratuengatik izaten diren aktiboak, denbora desberdintasunekin identifikatuak, soilik aitortzen dira etorkizunean entitateak horiek kobratu ahal izateko zerga irabazi nahikorik izaten ahal dituen kasuan.

Kontabilitatea ixten den bakoitzean, erregistratutako zerga geroratuak berrikusten dira (aktiboak zein pasiboak), indarrean dirautela egiaztatzeko, eta behar diren zuzenketak egiten zaizkie horiei, egindako analisien emaitzekin bat.

Inbertsioengatik izaten den kenkariari dagokion zerga-onurak murrizten du ekitaldi bakoitzeko Sozietateen gaineko Zergaren zenbatekoa.

m)    Euroa ez den beste moneta batean egindako eragiketak

Taldeak ez du eragiketarik egin edo saldorik izan euroa ez den beste moneta batean.

n)    Kaleratzeagatik egindako kalte-ordainak

Indarrean dagoen lan araudiari jarraiki, Taldeak kalte-ordainak ordaindu behar dizkie nahitaez hainbat baldintzatan lan harremanak eteten dizkien langileei. Ez da ohiz kanpoko kanporatzerik aurreikusten. Beraz, kontzeptu honengatik ez da hornidurarik egin erantsita dauden urteko kontuetan.

o)    Diru sarrerak eta gastuak

Diru sarrerak eta gastuak egozten dira sortzapen irizpidearen arabera, hau da, horiek islatzen duten ondasun eta zerbitzuen korronte erreala sortzen denean, kontuan hartu gabe noiz gertatzen den diru sarrera eta gastuetatik etorritako moneta edo finantza korrontea. 

Diru sarrerak kalkulatzen dira kobratu den edo kobratzeko dagoen kontraprestazioaren zentzuzko balioan, eta ondokoak islatzen dituzte: jardueraren ohiko esparruan emandako ondasun eta zerbitzuengatik kobratu behar diren zenbatekoak ken deskontuak, BEZa eta salmentei lotutako beste zerga batzuk.

Zerbitzuak emateari lotutako diru sarrera arruntak aitortzeko, balantzearen datan prestazioa noraino egin den hartzen da kontuan, baldin eta transakzioaren emaitza fidagarritasunez kalkulatzen ahal bada.

Gastuak galera eta irabazien kontuan aitortzen dira aktibo baten murrizketari (edo pasibo baten gehitze bati) lotutako etorkizuneko ekonomia mozkinak gutxitzen direnean, hori modu fidagarrian neurtzen ahal bada. Horrek dakar aldi berean egiten direla gastu baten erregistroa eta pasiboa gehitzearen edo aktiboa murriztearen erregistroa.
Gastu bat berehala aitortzen da ordainketa batek etorkizunean mozkin ekonomikorik sortzen ez duenean, edo aktibo gisa erregistratzeko behar diren baldintzak betetzen ez dituenean. Halaber, gastu bat aitortzen da pasibo bat gertatzen denean eta inolako aktiborik erregistratzen ez denean.

Ondoko irizpideak erabiltzen dira Taldeak gauzatzen dituen zerbitzu nagusien emaitzak zehazteko:

Ura saldu eta araztu:

Oro har, kontagailuen irakurketaren irizpidea erabiltzen da kontzeptu honengatik jasotako diru sarrerak zehazteko oinarri gisa. 25 milimetrotik gorako diametroa duten kontagailuak hilero fakturatzen dira, eta, gainerakoak, lauhilabetetik behin, bezeroen populazioa taldeka banakatuz.

Diru sarreren erregistroan sortzapen irizpidea erabiltzen da. Hortaz, ekitaldi bakoitza ixten denean diru sarreren hornidura bat aurreikusten da. Horniduraren kalkulua egiteko, ondoko eragiketa hartzen da oinarri: egunero kontsumitzen diren ur metro kuboen kopurua bider metro kuboaren batez besteko prezioa. Halaber, kontuan hartzen da azken fakturaziotik iragandako egunen kopurua, ondoko epigrafean erregistratua: "Bezeroak, salmentak eta zerbitzuak emateagatik" (ikus 9. oharra).

Hiri-hondakinak kudeatzea:

Hiri-hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua emateak sortzen dituen diru sarrerak horrela zehazten dira: alde batetik, hondakin ekoizle handienentzat edukiontzien kopurua oinarri harturik, eta, bestalde, gainerakoentzat, ondasun higiezinen katastro balioen batura, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren zerga erregistroan araututakoarekin bat.

p)    Errentamenduak

Errentamendu operatiboko eragiketetan, errentatzailearenak dira errentan hartutako ondasunaren jabetza, eta, berez, ondasunaren gaineko arrisku eta abantaila guztiak.

Errentamendutik eratorritako gastuak linealki kargatzen dira galera eta irabazien kontuan, kontratuaren balio-bizitzaren arabera.

q)    Ingurumen izaera duten ondare elementuak

Ingurumen gastu gisa hartzen dira aipatutako jarduerak egiteagatik sortutako zenbatekoak, Taldearen jarduerak ingurumenari eragindako kaltea arintzekoak, baita horren ingurumen konpromisoetatik eratorriak ere. Gertatzen bada, beren zenbatekoa sartzen da galera eta irabazien kontuko epigrafe honetan: "Beste ustiapen gastu batzuk".

Taldearen jardueran iraunkorki erabiliak izan daitezen, horren ondarean sartzen diren elementuak —baldin eta beren xede nagusia ingurumen inpaktua gutxitzea eta ingurumena babestea eta hobetzea bada— egoera balantzeko "Ibilgetu material" gisa erregistratzen dira, beren erosketa prezioan edo ekoizpen kostuan, egokia den bezala.  Horien amortizazioa egiten da kostu balioen gainean, metodo linealari jarraiki kalkulatutako balio-bizitzaren aldietan barna (4.b) oharrean zehazten dira).

5.- Ibilgetu materiala

Ibilgetu materialaren eta bere amortizazio metatuen kontuetan 2008ko ekitaldian izandako xehetasuna eta mugimendua ondoko koadroan jasota daude:

  Saldoa,
2008/01/01ean
Gehitzeak Ateratzeak Traspasoak Saldoa,
2008/12/31n
BALIO GORDINA          
Lurrak eta eraikinak 75.692.362,50 - - - 75.692.362,50
Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu batzuk 210.974.923,97 4.902.237,45 263.317,46 2.491.575,82 218.105.419,78
Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak 6.291.771,36 5.835.770,04   -2.491.575,82 9.635.965,58
BALIO GORDINA GUZTIRA 292.959.057,83 10.738.007,49 263.317,46 - 303.433.747,86
AMORT. METATUA          
Eraikinen amortizazioa 34.857.315,53 2.980.285,83     37.837.601,36
Instalazio teknikoen amortizazioa eta beste ibilgetu batzuk 121.293.062,90 11.180.642,34 263.317,46   132.210.387,78
AMORT. METATUA GUZTIRA 156.150.378,43 14.160.928,17 263.317,46   170.047.989,14
           
BALIO GARBIA 136.808.679,40 -3.422.920,68     133.385.758,72

"Bidean dagoen ibilgetu" ia osoa instalazio konplexu espezializatuei dagokie. 2008ko abenduaren 31n saldo hau osatzen duten kontzeptu nagusiak honako hauek dira:

  Euroak
Biometanizaziotik aprobetxatzen ahal den aktiboa 3.067.963,13
Txulapain hornitzea (4. fasea) 936.808,27
Zizur Nagusiko kolektorea 892.459,33
Barañaingo sareak 544.972,49
Alde Zaharreko sareak, 3. fasea 412.105,03
Zildozko sareak 374.502,31
Beraskoain hornitzea 348.246,60
Undio hornitzea 323.756,03
Agustindarren industrialdeko tailerra handitzea eraberritzea 294.539,05
Bidean dauden beste obra batzuk, zenbateko gutxiagokoak 2.440.613,34
Bidean dauden obrak guztira 9.635.965,58

Bestalde, honako hauek dira 2008ko ekitaldian izan diren gehitzerik esanguratsuenak:

  Euroak
Tratatze-birziklatze zentroko makineria (inst. teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) 1.219.880,00
Zaborra biltzeko ibilgailuak (inst. teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) 1.001.950,04
Zizur Nagusiko SM 255929 kolektorea (bidean dagoen ibilgetua) 892.459,33
Zaborren edukiontziak (inst. teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) 803.380,59
Barañaingo sareak, RM 282230 (bidean dagoen ibilgetua) 526.746,42
Jabetzan dauden kontagailuak (inst. teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) 429.525,06
Zildozko sareak, RM 282217 (bidean dagoen ibilgetua) 362.554,70
Ospitaleko hodiak, RM 282228 (bidean dagoen ibilgetua) 333.452,60
Undio hornitzea AM 273134 (bidean dagoen ibilgetua) 297.177,61
Beste obra batzuk, zenbateko txikiagokoak 4.870.881,14
Gehitzeak guztira 10.738.007,49

Taldearen politika da aseguru polizak formalizatzea bere ibilgetu materialen elementuek izaten ahal dituzten arriskuak estaltzeko. Aipatutako arriskuen estalduran ez dago defizitik.

2008ko abenduaren 31n erabat amortizatu diren elementuen eta erabiltzen ari direnen batura, guztira, 65.725.230,74 eurokoa da.

6.- Inbertsioak higiezinetan

2008ko ekitaldian, higiezinen inbertsioen eta dagozkien amortizazioen kontuetan izandako xehetasuna eta mugimendua honako hauek izan dira:

  Euroak
Saldoa, 2007ko abenduaren 31n 275.983,63
Kalte-ordainak, birzatitzeak direla eta 39.533,45
Saldoa, 2008ko abenduaren 31n 315.517,08

7.- Ibilgetu ukiezina

2008ko ekitaldian, ibilgetu ukiezinaren eta dagozkion amortizazioen kontuetan izandako xehetasuna eta mugimendua honako hauek izan dira:

  Saldoa,
2008/01/01ean
Gehitzeak Traspasoak Saldoa,
2008/12/31n
BALIO GORDINA        
Emakidak 3.819.279,43 - - 3.819.279,43
Aplikazio informatikoak 1.090.082,48 239.494,95 314.866,65 1.644.444,08
Bidean dauden aplikazio informatikoak 479.199,37 66.577,24 -314.866,65 230.909,96
BALIO GORDINA GUZTIRA 5.388.561,28 306.072,19 - 5.694.633,47
AMORT. METATUA        
Emakiden amort. 3.191.192,94 194.205,69 - 3.385.398,63
Aplikazio informatikoen amortizazioa 1.034.432,68 161.658,92   1.196.091,60
AMORT. METATUA GUZTIRA 4.225.625,62 355.864,61   4.581.490,23
         
BALIO GARBIA 1.162.935,66 -49.792,42   1.113.143,24

"Aplikazio informatikoak" eta "Bidean dauden aplikazio informatikoak" izeneko gehitzeetan 2008ko ekitaldian erregistratu diren mugimenduak aplikazio informatikoak garatzeari dagozkio. Ibilgetu inmateriala osatzen duten gainerako epigrafeak beste aplikazio informatiko batzuei eta hainbat emakidari dagozkie.

2008ko abenduaren 31n erabat amortizatu diren elementuen eta erabiltzen ari direnen batura, guztira, 1.006.330,98 eurokoa da.

8.- Izakinak

Honako izakin hauek zeuden 2008ko abenduaren 31n:

  Euroak
Kontagailuak 58.738,12
Hodiak 111.562,14
Balbulak 213.022,00
Obrako beste material batzuk 731.249,78
GUZTIRA 1.114.572,04

Ekitaldiko kontsumoen xehetasuna 18 b)) oharrean dago.

Taldearen politika da aseguru polizak formalizatzea bere izakinek izaten ahal dituzten arriskuak estaltzeko.

9.- Zordunak

Ondoko zordunak zeuden 2008ko abenduaren 31n:

  Euroak
Bezeroak, salmentak egiteagatik edo zerbitzuak emateagatik. 13.998.763,46
Bezeroak, Taldeko enpresak eta enpresa elkartuak 84.034,05
Langileak 3.436,93
Administrazio publikoekin dauden beste kreditu batzuk 3.189.000,66
GUZTIRA 17.275.235,10

"Bezeroak, salmentak egiteagatik eta zerbitzuak emateagatik" atalak 1.442.230,12 euroko zenbatekoa du barne, oraindik jaulki ez diren fakturengatik izandako diru sarrerei dagokiena. Ur kontsumoengatik izandako diru sarrerak dira gehienbat, 4.o) oharrean azaldutakoarekin bat.

Epigrafe berean ere agertzen da ekitaldiko kaudimen-gabeziendako hornidura, sei hilabetetik gorako antzinatasuna duten abonatu-bezeroen zorra kontuan hartzen duena. Hona hemen horren mugimendua:

  Euroak
Saldoa, 2007ko abenduaren 31n 848.363,53
Ekitaldiko hornidurak 238.950,45
Ekitaldiko berreskuratzeak -97.823,39
Saldoak kitatzea -225.052,60
Saldoa, 2008ko abenduaren 31n 764.437,99

Ondokoak dira administrazio publikoekin izandako saldo zordunak:

  Euroak
Nafarroako Gobernua, diru laguntzengatik zorduna (12.a oharra) 316.360,52
FEDER, diru laguntzengatik zorduna (12.a oharra) 1.872.208,08
Ogasun publikoa, BEZarengatik zorduna (ikus 1.C oharra) 559.632,57
NILSA, diru laguntzengatik zorduna (12.a oharra) 133.581,97
Udalak, ekarpenengatik zordunak (12.a oharra) 307.217,52
GUZTIRA 3.189.000,66

10.- Finantza inbertsioak epe laburrera

Ondokoa da kontu horren banakatzea, 2008ko abenduaren 31n:

  Euroak
Epe finkorako ezarpenek sorrarazitako interesa 37.879,00
Eratutako fidantzak 29.222,67
GUZTIRA 67.101,67

11.- Taldearen fondoak

Ondokoa da epigrafe honen banakatzea, 2008ko abenduaren 31n:

  Euroak
Gizarte fondoa 53.348.202,65
Erabilera orokorrari emandako ondarea -8.817.989,98
Erreserba sozietate bateratuetan 5.703.963,01
Irabazia / (Galera) 628.049,87
GUZTIRA 50.862.225,55

a)    Gizarte fondoa

Honako hauek osatzen dute gizarte fondoa: udal, kontzeju, eta beste entitate batzuek egindako ekarpenek —eskudiruzko entregetan gauzatuak—, ondasun ibilgetuen ekarpenek eta beste kontu-sail zordun eta hartzekodun batzuek, eta aurreko ekitaldietan Mankomunitateak eta Mendeko Sozietateak izandako emaitzek.

2008ko ekitaldian, kontu horren saldoa 438.924,15 eurotan gehitu da, 2007an lortu zen mozkinaren banaketaren ondorioz:

b)    Erabilera orokorrari emandako ondarea

Erabilera orokorrari emandako ondare gisa hartu da Ibai Parkeari lotutako aktiboak ematearen zati bat (zenbatekoa: 8.817.989,98 euro)

c)    Erreserbak sozietate bateratuetan

2008ko abenduaren 31n, erreserba hauen saldo osoa Mendeko Sozietateak, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.-k, emandakoei dagokie.

12.- Jasotako diru laguntzak, dohaintzak eta ondareak

a)    Kapitalaren diru laguntzak

Ondokoa izan da epigrafe honetako saldoen eboluzioa 2008an:

  Saldoa,
2008/01/01ean
Gehitzeak Ateratzeak Saldoa,
2008/12/31n
ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN DIRU LAGUNTZAK        
NAFARROAKO GOBERNUAREN DIRU LAGUNTZA        
Horniduretarako obrak
66.572.392,77 766.879,41 - 67.339.272,18
Saneamendurako obrak
13.764.121,50 - - 13.764.121,50
Sare lokaletarako obrak
15.821.814,13 2.178.493,64 - 18.000.307,77
Hiri-hondakinak
19.502.029,35 219.563,64 - 19.721.592,99
Chinchilla jeneralaren kaleko eraikina
678.064,88 - - 678.064,88
Artetako etxea
103.232,26 - - 103.232,26
Ibai parkea
- 92.934,73 - 92.934,73
NILSAREN DIRU LAGUNTZA        
Saneamendua
42.705.170,61 555.082,81 - 43.260.253,42
ESTATUAREN DIRU LAGUNTZA        
Eugiko minizentrala
312.261,85 - - 312.261,85
Urtasungo minizentrala
92.339,50 - - 92.339,50
DIRU LAGUNTZAREN ZERGA ONDORIOA -66.764,36 - 10.180,10 -56.584,26
DIRU LAGUNTZAK GUZTIRA 159.484.662,49 3.812.954,23 10.180,10 163.307.796,82
EMAITZARA TRANSFERITUTAKO DIRU LAGUNTZAK GUZTIRA -75.210.261,29 -8.628.017,06   -83.838.278,35
GARBIA GUZTIRA 84.274.401,20 -4.815.062,83 10.180,10 79.469.518,47

2008ko abenduaren 31n, kobratzeko zeuden diru laguntza hauen 2.373.982,87 euro. "Administrazio publikoak" epigrafean erregistraturik daude, aipatutako datan egoera balantze bateratuaren aktiboari dagokion horretan (ikus. 9. oharra)

b)    Hainbat ekitalditan banatu beharreko beste diru sarrera batzuk

Honako hauek izan dira 2008ko ekitaldiko xehetasunak eta mugimenduak:

  Saldoa,
2008/01/01ean
Gehitzeak Saldoa,
2008/12/31n
Banatu beharreko beste diru sarrera batzuk 2.563.519,54 75.513,60 - 2.639.033,14
NILSA, banatu beharreko beste diru sarrera batzuk 3.424.362,20 - - 3.424.362,20
Banatu behar. beste diru sar. Batzuk, Ipertegiko kolektorea. 1.021.048,89 - - 1.021.048,89
Avanza, banatu beharreko beste diru sarrera batzuk - 349.402,20 - 349.402,20
Banatu beharreko beste diru sarrera batzuk. Zerga ondorioa -195.894,26 -11.518,22 16.041,17 -191.371,31
BANATU BEHARREKO BESTE DIRU LAGUNTZA BATZUK GUZTIRA 6.813.036,37 413.397,58 16.041,17 7.242.475,12
BANATU BEHARREKO BESTE DIRU SARRERA BATZUK, EMAITZARA TRANSFERITUAK -3.797.222,36 -124.865,04 - -3.922.087,40
GARBIA GUZTIRA 3.015.814,01 288.532,54 16.041,17 3.320.387,72

 

13.- Hornidurak epe luzera

Honako hau izan da 2008an epigrafe honetan izandako mugimendua:

  Saldoa,
2008/01/01ean
Actualización financiera Espero zen mozkina Galera aktuarialak aitortzea Saldoa,
2008/12/31n
Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik (4.k eta 11. oharrak) 1.509.000,00 629.479,89 -582.533,56 1.056.765,67 2.612.712,00
Hornidura, biometanizazioaren obrak eraisteagatik 511.722,65 10.234,45     521.957,10
Hornidura, HHTZko hustuketa gelak eraisteagatik (22. oharra) 16.910.526,00 338.210,53     17.248.736,53
GARBIA GUZTIRA 18.931.248,650 977.924,87 -582.533,56 1.056.765,67 20.383.405,63

"Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik" atalean erregistratutako mugimenduek ondokoak jasotzen dituzte: hornidura eguneratzeari dagozkion finantza gastuak (629.479,89 euro), pentsio planari lotutako aktiboetatik espero zen errendimendua (-582.533,56 euro) eta galera aktuarialak aitortzea (1.056.765,67 euro).

2008ko ekitaldian, "Hornidura, HHTZko hustuketa gelak eraisteagatik" eta "Hornidura, biometanizazioaren obrak eraisteagatik" izeneko ataletan erregistratutako mugimendua kalkulu horien finantza eguneratzeari dagokio.

 

14.- Zorrak epe laburrera

2008ko abenduaren 31n, ondoko xehetasunak dituzte:

  Euroak
Ibilgetuen hornitzaileak epe laburrera 3.217.529,88
Biometanizazioa, Nafarroako Gobernuaren diru laguntza deuseztatzea 1.742.373,97
Biometanizazioa, Bruselako diru laguntza deuseztatzea 1.533.119,00
Jasotako fidantzak eta gordailuak epe laburrera 346.097,87
Masias 195.048,54
Carpasa 72.224,14
Beste batzuk 22.890,61
GUZTIRA 7.129.284,01

Abenduaren 31n, "Kreditu entitateekin izandako zorrak" ataleko saldoa zero da, 2008ko ekitaldian 89.816,40 euro amortizatu baitira, Zientzia eta Teknologia Ministerioak emandako aurrerakinari dagozkionak, "Bezeroak Kudeatzeko Sistemak" proiektuaren barnean. Ministerio horrek emandako Ikerketa Teknikoa Sustatzeko Programaren (PROFIT) barnean dago aurrerakina. Aurrerakin itzulgarria zen, interesik gabea. Bere azken mugaeguna 2008an zen.

15.- Hornitzaileak

2008ko egoera balantzeko "Hornitzaileak" epigrafea osatzen duten kontu-sail nagusiak honako hauek dira:

  Euroak
Eugiko urtegiaren kanonerako aurreikuspena 360.000,00
Canal de Navarra, S.A. 241.014,56
Egillorko zentrala, Iberdrolak eskatutako kanonaren aurreikuspena 228.770,47
Cobos tailerrak 170.772,00
Fomento Construcciones y Contratas, S.A. 167.854,49
Beste batzuk 1.088.014,82
GUZTIRA 2.256.426,34

Zor hauek guztiek urtebetetik beherako mugaeguna dute,  eta bakar bat ere ez dago berme erreal baten mendean.

16.- Ordaindu beharreko beste kontu batzuk

a)    Hainbat hartzekodun:

Ondoko xehetasunak dituzte 2008ko abenduaren 31n:

  Euroak
Fomento Construcciones y Contratas, S.A. 4.297.591,68
NILSA 2.678.352,73
Iberdrola Energías Renovables, S.A. 580.501,20
La Montañesa 504.738,16
Obras Especiales Navarra, S.A. 442.086,94
Traperos de Emaús fundazioa 374.777,90
LKS Ingeniería, S.COOP. 181.415,83
Global Servicios Culturales, S.L. 136.300,00
Jacar Montajes S.L. 114.147,86
Servicios Artaza S.L. 111.377,64
Desperdicios Papel Norte, S.L. 97.833,79
Metalúrgica Marina, S.A. 90.858,74
Obysur, S.L. 89.860,78
Arte Verde Navarra, S.L. 71.064,27
Beste batzuk 1.981.958,69
GUZTIRA 11.752.866,21

b)    Administrazio publikoak:

2008ko abenduaren 31n, ondoko kontu-sailek osatzen dute administrazio publikoen saldo hartzekoduna:

  Euroak
Gizarte Segurantzarengatik 431.500,13
Jasanarazitako BEZarengatik 378.127,49
GUZTIRA 809.627,62

Zor arruntei dagozkie zenbateko hauek.

17.- Zerga egoera – emaitza Sozietateen gaineko Zergaren zerga oinarriarekin berdinkatzea

Mendeko Sozietateak Sozietateen gaineko Zerga aitorpena aurkezten du urtero. Mozkinek —zergen gaineko legediarekin bat zehazturik— zerga oinarriaren gaineko %30eko karga dute. Emaitzako kuotatik hainbat kenkari eta hobari egiten ahal dira.

Hainbat eragiketarendako, zergen gaineko legediak onartzen duen tratamendu desberdina dela eta, kontabilitatearen emaitza eta zerga oinarri fiskala desberdinak dira. Jarraian, ondoko bi alderdi hauen arteko berdinkatzea agertzen da: 2008ko ekitaldiko kontabilitatearen emaitza eta, urteko kontuak onartutakoan, Mendeko Sozietateak aitortzea aurreikusi duen zerga oinarri fiskala.

  Euroak
Ekitaldiko kontabilitatearen emaitza, zergak baino lehen 2.467.676,24
Desberdintasun iraunkorrak 578.676,41
Emaitza doitua 3.046.352,65
Denbora desberdintasunak 5.844.977,22
Likidazio oinarria 8.891.329,87
Kuota osoa %30ean 2.667.398,96
%99ko hobaria zerbitzu publikoen kuotaren gainean 2.367.388,47
Desberdintasuna 300.010,49
Kenkaria inbertsioengatik -105.003,67
Kenkaria enplegua sortzeagatik -7.982,50
Ordaindu beharreko kuota likidoa 187.024,32
Atxikipenak eta kontura egindako ordainketak -53.436,65
Ogasun Publ. zorduna Soz. gaineko Zergarengatik 133.587,67

Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen 24/1996 Foru Legean, abenduaren 30ekoan, xedatutakoarekin bat, Sozietateak %99ko hobaria du udalaren eskumeneko zerbitzu publikoetatik etorritako errentei dagokien kuota osotik.

Honako hau da 2008ko kuota likidoaren eta Sozietateen gaineko Zergarengatik izandako gastuaren arteko berdinkatzea:

  Euroak
Kuota likidoa 187.024,32
Zerga geroratua -98.456,11
Merkataritza Ganberaren kuota 2.130,12
Sozietateen gaineko Zergaren gastua guztira 90.698,33

Ondokoa da denbora aldeen xehetasunak gastuak eta diru sarrerak aitortzean, kontabilitate eta zerga ondorioetarako. Xehetasun hauetan ere agertzen da dagokion zerga ondorio metatua, aurreratua edo geroratua, behin kontuan harturik denbora desberdintasunen zerga ondorioaren gaineko %99ko hobaria. Denbora desberdintasun hauek sortu dira zerbitzu publiko eta minizentral elektrikoetatik etorritako errenten ondorioz. Hona hemen:

  Euroak
Aktiboak zerga geroratuarengatik 105.092,02
Pasiboak zergei lotutako denbora desberdintasunengatik 247.955,57

Indarrean dagoen legediari jarraikiz, zergak ezin dira behin betiko likidatutzat hartu, harik eta aurkeztutako aitorpenak agintari fiskalek ikuskatu arte, edo lau urteko preskripzio epea iragan arte. 2008ko abenduaren 31n, Mendeko Sozietateak irekita ditu 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera (2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, Sozietateen gaineko Zergarendako) ezarri ahal zaizkion zerga nagusi guztiak, agintari fiskalek ikuska ditzaten.  Ikuskapena eginez gero, Mendeko Sozietateko administratzaileen irudiko ez da pasibo garrantzitsu gehiagorik agertuko.

Aurkeztutako Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenekin eta 2008an aurkeztuko den horrekin bat, Mendeko Sozietateak aplikatzen ahal diren kenkariak ditu inbertsioengatik eta pentsio planarengatik, ondoko xehetasunaren arabera:

Jatorri urtea Inbertsioak (€) Pentsio plana (€) Ondoko urtea arte aplikagarriak
1999 1.316.410,40 - 2009
2000 403.901,35   2010
2001 237.599,69   2011
2002 319.318,15 56.579,75 2012
2003 473.048,30 68.384,67 2013
2004 825.494,45 59.021,49 2014
2005 425.782,41 53.577,04 2015
2006 3.770.853,05 52.720,14 2016
2007 334.648,87 51.079,79 2017
2008 (kalkulatua) 739.381,42 50.484,31 2018
GUZTIRA 8.846.438,08391.847,19  

Mendeko Sozietateak, zerbitzu publikoen kuotaren gaineko %99ko hobaria izateagatik zerga erregimen berezia duela kontuan harturik, erabaki du aipatutako zerga kredituak ez aktibatzea, beren konpentsazio aldian ziur aplikatuko diren zehazterik ez baitago.

Mendeko Sozietateak konpromisoa du inbertsioengatik izandako zerga arintzeari lotzen zaizkion aktibo finkoak bost urtez mantentzeko.

18.- Diru sarrerak eta gastuak

a) "Negozio-kopuruaren zenbateko garbia" epigrafeak, 2008ko ekitaldiko galera eta irabazien kontu bateratukoak, ondoko xehetasunak eskaintzen ditu:

  Euroak
Hornidura zerbitzuak 16.570.132,82
Saneamendu zerbitzuak 5.422.283,89
Kontratazio eta lotune eskubideak 1.370.382,17
Kontagailuen alokairua -144,34
Zaborrak biltzeko zerbitzuen fakturazioa 21.200.415,39
Beste inori materialak eta zerbitzuak saltzea 19.435,57
Konpontze lanak eta instalazio berriak partikularrei 1.374.387,35
Zabortegiak ustiatzetik eta material berreskuragarrietatik etorritako diru sarrerak 4.609.149,59
Lohietatik etorritako diru sarrerak 255.376,28
Aprobetxamendu elektrikoa 2.761.431,38
Edalontziak saltzetik etorritako diru sarrerak 27.409,24
Ibai Parkea kudeatzea 57.680,38
Taxien tasak 15.715,00
Beste tasa batzuk 132,45
GUZTIRA 53.683.787,17

b) 2008ko ekitaldiko "Ur kontsumoa" eta "Merkataritza izakinen kontsumoa eta beste hornidura batzuk" epigrafeetan ondoko kontzeptuak jasotzen dira:

  Euroak
Ur kontsumoa  
Ebroko Ur Konfederazioari erositako ura
298.135,27
Nafarroako Ubideari erositako ura
915.101,44
Merkataritza izakinen kontsumoa eta beste hornidura batzuk  
Merkataritza izakinak erostea
5.004,78
Erreaktibo kimikoak erostea
669.102,48
Obretarako materialak erostea
118.746,37
Ekoizpen prozesurako energia erostea
1.137.829,11
Beste hornidura batzuk erostea
313.508,24
Rappelak erosketengatik
-4.904,83
Izakinen aldaketa
67.655,43
GUZTIRA 3.520.178,29

c) Ondoko kontu-sailek osatzen dute 2008ko ekitaldiko "Ustiatzetik etorritako beste diru sarrera batzuk" (4.h.3 oharra) epigrafea:

  Euroak
Eskualdeko Hiri Garraiorako ekarpenak 5.684.081,59
Ibai Parkearen ekarpenak 603.392,59
NILSAren transferentzia, sare nagusiko saneamendua ustiatu eta kudeatzeagatik 7.644.098,48
Beste diru sarrera batzuk 820.790,47
Beste diru laguntza batzuk 57.415,01
GUZTIRA 14.809.778,14

d) "Langileen ordainsariak" atalaren 2008ko kontuak honela banakatu dira:

  Euroak
Langileen lansariak 15.145.633,89
Langileen antzinatasuna 601.252,70
Aparteko orduak 34.632,09
Plusak /td> 704.012,77
Monitoreendako ordainsaria 2.896,04
Langileen garraioa 5.654,42
Lansariak, soldatak eta antzekoak, guztira 16.494.081,91
Lan-kontratuko langileen Gizarte Segurantza 4.924.284,26
Administrazio organoetarako ordainsariak (19. oharra) 116.059,29
Beste gizarte gastu batzuk 276.288,91
Gizarte kargak guztira 5.316.632,46
Pentsio fondorako hornidura 1.196.338,18
Hornidurak guztira 1.196.338,18

e)    Hona hemen enplegatuen kopurua 2008ko ekitaldiaren bukaeran, mailaka banatuta. Urteko batezbestekoaren antzekoa da:

Lan maila Langile kopurua Emakumezkoak Gizonezkoak SCPSA IM
Bulegaria 76 67 9 76  
Zuzendari kudeatzailea 1 1   1  
Obra arduradun nagusia 1   1 1  
Espezialista 112 18 94 112  
Burutza Kabinetea 2 2     2
Arduradunorde gaitua 7   7 7  
Bulego teknikoko ingeniari teknikoa 3   3 3  
Kontu-hartzailea 1   1   1
Kontabilitateko burua 1   1 1  
Saileko burua 1   1 1  
Talde-burua 1   1 1  
Plantako burua 1   1 1  
Instalazio berrietako eta mantentze zerbitzuko burua 1   1 1  
Ofizial profesionala 114 3 111 114  
Mankomunitateburua 1   1   1
Kimikaria 1   1 1  
Bulegoko buruordea 2 1 1 2  
E.M.-ko teknikariaren antzekoa 20 6 14 20  
Teknikaria 61 11 50 61  
Teknikari espezialista 42 17 25 42  
Goi-mailako tituluduna 1. mailakoa edo antzekoa 8 1 7 6 2
Goi-mailako tituluduna, 2. mailakoa edo antzekoa 34 17 17 32 2
GUZTIRA 491 144 347 483 8

f) 2008ko ekitaldiko "Beste ustiapen gastu batzuk" epigrafean, ondoko kontzeptuak jaso dira:

  Euroak
Kanpoko zerbitzuak:  
Ikerketa eta garapenerako gastuak
36.488,83
Errentamenduak eta kanonak
517.298,21
Konpontze, kontserbatze, eta birjartze lanak
5.613.690,68
Profesional independenteek emandako zerbitzuak
768.408,35
Garraioak
623.946,76
Aseguru primak
594.304,27
Banku zerbitzuak eta antzekoak
94.968,17
Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak
2.007.956,83
Hornidurak
497.398,17
Beste zerbitzu batzuk
2.457.676,41
Hornidurak galtzea, narriatzea eta aldatzea, merkataritza eragiketak direla eta (9. oharra)  
Ekitaldiko hornidurak
238.950,45
Ekitaldiko berreskuratzeak
-97.823,39
Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk:  
Garraio publikoaren transferentziak
6.844.446,90
Ibai Parkearen kostuak
82.225,27
Iberdrolaren kanona
867.621,58
90.200,48
GUZTIRA 21.237.757,97

"Errentamenduak eta kanonak" epigrafeak 309.261,69 euro jasotzen ditu, ondokoak alokatzeari dagozkionak: bulegoetarako hiru egoitza, aparkalekuak, ibilgailuak, informatikako elementuak eta eskorga bat.

2008ko abenduaren 31n Mendeko Sozietateak errentatzaileekin kontratatu ditu errentamendu operatiboari dagozkion gutxieneko kuotak, jarraian ageri direnak, indarrean dauden egungo kontratuekin bat. Ez dira kontuan hartu gastu arrunten eragina, KPIarengatik etorkizunean izanen diren gehitzeak ez eta kontratu bidez hitzartutako errenten etorkizuneko eguneratzeak:

  Euroak
Etorkizuneko gutxieneko ordainketen zenbatekoa, deuseztatu ezin diren errentamendu operatiboak direla eta  
Urtebetera arte
166.767,32
Urtebete eta bost urte bitartean
105.537,06

g) 2008ko ekitaldiko "Ibilgetu ez-finantzarioaren diru laguntzak egoztea eta beste batzuk" atalean sartutako epigrafeek ondoko xehetasunak dituzte:

  Euroak
Diru laguntzak, erabiltzeko utzitako ibilgetuarengatik (12.a) oharra) 8.628.018,06
Beste diru sarrera batzuk, hainbat ekitalditan banatu beharrekoak (12.b) oharra) 112.404,04
GUZTIRA 8.740.422,10

 

19.- Administrazio organoei buruzko informazioa

Mankomunitateko eta Mendeko Sozietateko administrazio organoetako kideek 2008ko ekitaldian ordainsariak jaso dituzte saioetan benetan egoteagatik ematen den ordainketa gisa (Batzarrak eta Administrazio Kontseiluak, edo Sozietatearen Menderatzailearen edo Mendekoaren ohiz kanpoko bilerak) . Gainera, Sozietate Menderatzailean lansariak daude soldata gisa.

Hona hemen Sozietate Menderatzailean kontzeptu hauengatik sortutako zenbatekoa:

  2008
Mankomunitatea  
Dietak
109.498,33
Kabineteko langileen soldatak
46.701,15
Goi-kargudunen soldatak
60.827,55
GUZTIRA 217.027,03

Taldeak aseguru poliza bat kontratatu du, Administrazio Kontseiluko kide guztien erantzukizun zibila estaltzen duena, beren jarduerek sortzen ahal dituzten erantzukizunei —Sozietate Anonimoen Legean jasoak— aurre egiteko. Gainera, administrazio organoetako kide hauek bizi eta istripu aseguru bat dute. Hori dela eta, 10.603,79 euro ordaindu dira 2008an.

Administrazio Organoko egungo edo lehengo kideekin Taldeak ez du beste inolako betebeharrik hartu (pentsioak, etab). 2008an kide hauei ez zaie inolako aurrerakinik edo krediturik eman.

Taldeko goi-zuzendaritza administrazio organoei dagokie.

20.- Kontingentziak

2008ko abenduaren 31n La Montañesa, S.L.U.-k apelazio errekurtsoa jarria zuen administrazioarekiko 72/2006 Auzi-errekurtsoa ezeztu zuen epaiaren aurka. Horrek jarri zuen errekurtsoa Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarrak 2006ko ekainaren 14an hartutako ebazpenen aurka. Ebazpen horiek ez zituzten aintzak hartu ondoko bi eskaerak: alde batetik, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren emakidaren oreka berrezartzekoa, eta, bestalde, bidaiarien kopuruari buruzko konpromisoa berrikustekoa. Apelazio-errekurtso horretan, La Montañesa, S.L.U.-k murriztu zituen hasierako eskaerak, eta ondoko kopuruetan kuantifikatu zuen apelazio horren ondorioa: 1.704.976,- € 2004ko ekitaldirako, 1.157.042,- € 2005ekorako, eta 1.353.159,- € 2006korako. Ekitaldia itxi ondoren, epaitegiak ebazpena eman, eta La Montañesa, S.L.U.-ren eskakizunaren zati bat aintzat hartu du, eta zenbatekoa ezartzea geroratu du epaia betearazteko fasera —gaur egun bidean dago—. Hori dela eta, egungo datan ez dago jakiterik epaitegiaren epaiak Iruñerriko Mankomunitateari ekarriko dion pasibo gehigarrien zenbateko zehatza. Halaber, epai horren aurka ez dago helegiterik. Helegite horiekin bat, kontzesiodunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Epaitegian 2004, 2005, eta 2006ko ekitaldietako behin betiko likidazioei dagozkien ebazpenen aurka —epaitegiak ez zituen onartu, 4271 Ebazpena, abuztuaren 8koa, emanik—, baita ebatzi gabe dagoen 2007koaren aurka ere.  Halaber, alderdi material eta esanguratsuenetan berretsi ditu 72/2006 Administrazioarekiko auziak jasotako erreklamazio ekonomikoak.

Egundaino, ez da oraindik behin betiko konpentsazioa likidatu, 2008ko ekitaldian enpresa kontzesiodunak bidaiarien garraio publikoaren zerbitzuak emateagatik. Hala ere, emakidaren pleguak eta kontratuak jasotako ebazpenak —gaur egungo idazketan azalduak— oinarri harturik egin diren kalkuluekin bat, eta aurreko paragrafoan deskribatu den auziaren behin betiko epaiaren zain, 504.738,16 eurotan kalkulatu dira (4.2.4. oharra) kontzeptu horiengatik egin beharreko ordainketa gehigarriak.

Sozietatearen ibilgetuan erregistratuta dago oraindik Hiri Hondakinen Zakikatze Organikoaren tratamendurako instalazioak eraikitzeko egin zen obraren inbertsioaren zati bat, 3.067.963 eurotan balioztatua. Sozietateak ikusi du aprobetxatzen ahal dela saneamendurako egin beharko diren etorkizuneko inbertsioen esparruan. Ildo beretik, behar diren izapideak egiten ari dira aipatutako inbertsioak aprobetxatu ahalko direla ziurtatzeko.

21.- Itxi aurreko gertaerak

20. oharrean azaltzen dira errekurtso eta erreklamazio batzuk. Gaur egun, ez dago jakiterik horien ondorioz Iruñerriko Mankomunitateak izanen dituen pasibo gehigarrien zenbateko zehatza. Aipatutako errekurtso eta erreklamazio hauek izan ezik, 2008ko ekitaldiaren itxiera datatik ez da ondokoei nabarmen eragiten ahal zaien inolako gertaerarik izan: 2008ko ekitaldiko Urteko Kontu Bateratuak, bere zerbitzuak ematea edo gizarte xedea betetzea, eta bere ondasun eta eskubide, zor eta betebeharrek zituzten egoera edo balioa 2008ko abenduaren 31n.

 

22.- Ingurumenari buruzko informazioa

Taldearen jarduerak zerrendatzetik (1. oharrean egina) antzematen ahal den bezala, jarduera anitzen berehalako helburua da ingurumen inpaktua gutxitzea, jarduketa berberek eragindakoa izan ezik, Iruñerriko esparruan gauzatutakoek sortu dutena ere. Horrela, nolabaiteko lotura jar liteke Taldearen ia gastu eta inbertsio guztien eta ingurumena babestearen artean.

Taldeak 17.248.736,53 euroko hornidura bat zuzkitu du, Gongorako zabortegia itxi, zigilatu, eta bertan landatzeagatik (ikus. 13 oharra).

23.- Beste informazio batzuk

Mankomunitatearen urteko kontu bateratuen auditoretza egin duen enpresak eta horrekin loturaren bat duten beste enpresa batzuek —Finantza Sistema Berritzeko Neurrien gaineko Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak aipatutako loturaren bat— ebatzi dute Sozietate Menderatzaileari zerbitzu-sari eta gastu gisa 19.594,72 euro fakturatzea, 2008ko abenduaren 31n bukatutako ekitaldian Taldeari emandako ikuskaritza zerbitzu profesional guztiengatik.

Aipatutako zenbatekoak 2008ko ekitaldiari dagozkion zerbitzu-sari guztiak hartzen ditu barne, beren fakturazioaren unea edozein izanik ere.

24. Beste batzuekin hitzartutako bermeak eta beste pasibo kontingente batzuk

Mendeko Sozietateak hainbat abal aurkeztu ditu erakunde publiko eta sozietate batzuen aurrean, ondoko xehetasunetan azalduak:

  Euroak
Canal de Navarra, S.A. 250.000,00
Zientzia eta Teknologia Ministerioa 90.151,82
Beste batzuk 76.263,92
GUZTIRA 416.415,74