Uraren ziklo integralak, ziklo osoak, hartzen du, bai edateko uraz hornitzea, bai eta hondakin urak edo ur zikinak saneatzea eta araztea ere. Hartara, zikloaren hasieran ura biltzen eta edateko on bihurtzen da; gero, herritarrok kontsumitzeko banatzen da; eta, azkenik, hondakin urak bildu eta araztu egiten dira, ibaira isurtzen direnean, ingurumenari kalterik ez egiteko.
HISTORIA PIXKA BAT
1: Noaingo akueduktua (Elortzibar. Nafarroa). Iruñeko Udal Agiritegia. Aquilino García Deán. 1921
2: Santa Zeziliako iturria (Iruñea). Iruñeko Udal Agiritegia. Aquilino García Deán. 1902
3: Nire emaztea. Alfonso Sánchez García. 1904. (España en Blanco y Negro / Sanchez Vigil, M. eta Durán Blázquez, M. 1991. Espasa Calpe. 79. or.)
1790ean ekarri zen lehenbiziko aldiz ura Iruñera, eta Subitzako iturburutik ekarri zen, hain zuzen. Ehun urte geroago, Subitzatik etortzen zen ur emaria ez zenez nahikoa hiriaren premiei erantzuteko, erabaki zen Artetako iturburutik biltzea ura. Zehazki, 1895ean inauguratu zuten.
XX. mendean, 60ko hamarkadan izan zen eskasiak eragin zuen hornitzeko beste iturri bat bilatu behar izatea. Eugiko urtegia eraikitzea eta 1971n funtzionatzen hastea erabakigarria izan zen Iruñearen eta haren hiri kontinuumeko herrien demografia, hiri eta industria garapenerako.
Tiebasko araztegia martxan jartzearekin, 2006an, Itoizko urtegiak eta Nafarroako Ubideak hurrengo hamarkadetan Iruñerria urez hornitzea bermatzen dute.
Gure hornikuntzaren gaineko historia zehatz-mehatz ezagutzeko, liburu hau behera kargatu dezakezu:
"Iruñerriko ur-hornidura mendez mende", David Alegría Suescunek idatzia (pdf formatuan).
ZERBITZUA EMATEKO EREMUA
Egun, 42 udal daude sartuta Mankomunitateko Uraren Ziklo Integralaren barnean, eta 363.969 biztanleri ematen zaie zerbitzua (2018ko datuak dira).