Klimatologiaren araberakoa da Iruñerriko ur kontsumoaren bilakaera. Izan ere, urte osoan, ur kontsumo zifra handienak udakoak izaten dira, bereziki, beroa egiten duenean eta, besteak beste, ureztatzeko eta igerilekuetako kontsumoa handitzen denean. Hartara, Itoizko urtegiko eta Nafarroako Ubideko urez hornitzen hasteak bermatu du udako hilabeteetan hornidura ziurtatuta izatea.
Asteko kontsumoa aintzat hartzen badugu, kontsumo hori berdintsua izaten da astelehenetik ostiralera, eta txikiagoa izaten da larunbat, igande eta jaiegunetan, nagusiki, industria jarduera gutxitzen baita.
UR KONTSUMOA
ARTETAKO EMARIA, AZKEN URTEAN