Lurrari nutrienteak bota nahi dizkioten Nafarroako nekazariek lohiak eska ditzakete Arazuriko Hondakin Uren Araztegian. Bai lohiak, eta bai garraioa ere, doakoak dira.
Nolanahi ere, eskatu ahal izateko, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzan arazketako lohiak erabiltzeko arauak ematen dituen foru aginduan (359/2010 Foru Agindua, uztailaren 26koa) ezarrita dauden baldintzak bete behar dira.
Lohiak aberatsak direnez materia organikoan, nekazaritzan erabiltzea lurraren medeagarri organikotzat jo daiteke. Arazuriko Hondakin Uren Araztegiko lohiek duten materia organikoak materia lehorraren gaineko %50 gainditu ohi du, eta landareentzat beharrezkoak diren nutrienteak ditu, hala nola nitrogenoa, fosforoa, potasioa, magnesioa, kaltzioa…
Nabarmendu behar da Arazuriko Hondakin Uren Araztegian sortzen diren lohien %75 balorizatzen dela zuzenean nekazaritzan aplikatuta, nagusiki zerealen laborantzan. Izan ere, duela 17 urtetik hona INTIA/ITG institutuarekin batera egindako saioek bermatzen dute zuzen kudeatzen dela.