SAREAN BIDERATZEA
“Izapideak bideratu ziurtagiriarekin” edo “Izapideak bideratu ziurtagiririk gabe” aukerak sakatu, formularioa bete eta eskatzen diren dokumentuak gehitu behar dira.
Kuotak eta kontsumoa likidatzeko egiten den faktura kontu baimendunaren bidez kobratuko da. Kontagailua etxearen barnean badago, ikuskari bat jarriko da harremanetan erabiltzailerekin, kontagailua kentzeko eguna hitzartzeko.
Behin eskaeraren izapideak bideratzen direnean, eskatzaileak likidazioaren faktura eta kontratuaren baja egiteko dokumentua, bi aletan, jasoko ditu posta arruntaren bidez. Gero, bi ale horietako bat itzuli behar zaio Mankomunitateari, sinatuta, aleekin batera doan gutun-azalean.
TELEFONOZ BIDERATZEA
948 42 32 42 telefono zenbakira deitu behar da, astelehena eta ostirala artean, 08:30etik 18:00etara.
Behin eskaeraren izapideak bideratzen direnean, eskatzaileak likidazioaren faktura eta kontratuaren baja egiteko dokumentua, bi aletan, jasoko ditu posta arruntaren bidez. Gero, bi ale horietako bat itzuli behar zaio Mankomunitateari, sinatuta, aleekin batera doan gutun-azalean.
EGOITZA FISIKOAN BIDERATZEA (Auretik ordua eskatu behar da)
Beharrezkoak diren dokumentuak eraman behar dira Mankomunitateak herritarrei arreta emateko dituen bulegoetara. Bulego horiek Navas de Tolosa kalearen 29.ean daude, behealdean. Ordutegiak
Ordainketak ez badaude helbideratuta, gogoan izan behar da kuotak eta kontsumoa likidatzeko faktura mementoan bertan ordaindu beharko dela.