Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ur horniduraren alta lokaletan

RSS

Tabs

Deskribapena

Hornidura eta saneamendu zerbitzuak eskatzen dira etxe jakin eta espezifiko bat urez hornitzeko eta etxe horri aukera emateko ur zikinak edo hondakin urak husteko. Zerbitzu horiek eman ahal izateko, ezinbesteko baldintza da dagokion kontratua izenpetzea Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. enpresarekin. Zehazki, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarrita dauden moduan eta baldintzetan gauzatzen da kontratua.

Gogoan izan behar da ur hornidura kontratatzeko ez dela inolako zorrik izan behar Iruñerriko Mankomunitatearekin.

Oharra:Kontratatzea gauzatu baino lehen, SCPSA enpresako ikuskatzaile batek instalazioa aztertu eta berrikusiko du.

'Ez' bozkatu duzu. Mila esker egiteagatik.
Informazio horrek balio izan dizu?