Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzaren arabera, indarrean dagoen kontratu bat badu etxebizitza batek eta ordainketak egunean badaude, kontratu horren titularra aldatzeko eskatu ahal izango da, baldin eta erabilera baldintza berberei eusten bazaie. Aldaketa hori doakoa da, baina gauzatzeko ezinbestekoa da inolako zorrik ez izatea Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. enpresarekin.
Egoitzan bertan, bulegoetan, egiten bada aldaketa eta kontagailuaren irakurketa eramaten bada, aukera dago likidazio faktura aurreko titularraren izenean egiteko. Nolanahi ere, faktura hori mementoan bertan ordaindu behar da. Bestela, fakturatuta dagoen azken irakurketatik aurrera hasiko da ordaintzen titular berria.
Garrantzitsua da ur horniduraren kontratua zure izenean edukitzea. Hartara, dagozkion jakinarazpenak bidali ahal izango dizkizugu, eta zuk aukera izango duzu kontsultak eta kudeaketak sarean egiteko.