Preguntas frecuentes
Zure kontsumoak aintzat hartuta, instalazioan ihes edo jario ezkuturen bat duzula iruditzen bazaizu eta egiaztatu egin nahi baduzu, hauxe duzu era egokiena: une jakin batean kontagailuan ageri diren metro kuboak idatzi eta geroago berriro begiratu, baina kontuan izanda eta ziurtatuta inork ez duela ura kontsumitzen duen zerbitzu bakar bat ere erabili denbora tarte horretan (esate baterako, etxean inor egon ez dagoen asteburu batean, gau batean...). Metro kuboen kopurua nabarmen aldatu bada, horrek esan nahi du instalazioaren tokiren batean ura galtzen dela.
Instalazio pribatu batean dagoen ihesa denez, zuri dagokizu konpontzea. Dena den, inolako zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan herritarrei arreta egiteko zerbitzuarekin.
Titularra aldatzea doakoa da, baldin eta jatorrizko kontratuan ez badago inolako zorrik.
Zerikusia duten zerbitzuak
Bai. Fakturaren bat zor baduzu, litekeena da berankortasun txosten bati hasiera ematea eta, zorrak jarraitzen badu, hornitzea etetea.
Gutun baten bidez jakinarazten da txosten hori abiarazi dela. Behin ura kendu denean, hornidura berriro martxan jartzeko, zor dena ordaindu beharko da gehi berriro konektatzeagatik dagoen kuota bat.
Gogoan izan ezazu uraren eta hondakinen tarifetan hobariak edo beherapenak daudela, diru premia larriko egoeretarako.
Zerikusia duten zerbitzuak
Fakturan bertan ageri den mugaeguna bitartean. Uraren fakturen kasuan, hilabeteko epea da. Egun horretatik aurrera, zenbatekoa hilero handituko da, diruaren legezko interesaren arabera.
Gogoan izan behar duzu fakturak ordaintzeko modua helbideratzea jarrita baduzu eta beste modu batera egin nahi baduzu 28a baino lehen eskatu behar duzula, egun horren inguruan kudeatzen baititugu bankura igorri beharrekoak.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kontagailua etxebizitzaren barnean baduzu eta ezin izan bagara sartu irakurtzeko, eta zuk zeuk ere ez badiguzu irakurketa eman faktura egin baino lehen, hornidura eta saneamenduko kuota finkoak baino ez dira sartuko fakturan –eta hondakinei dagokiena, hori bada kasua–.
Gero, kontagailua irakurtzen dugunean, azkeneko aldiz irakurri zenetik metatu den kontsumo guztia fakturatuko dugu. Horrenbestez, garrantzitsua da irakurketak egunean izatea, hartara, kontsumoa ondorengo fakturetan metatzea eta, ondorioz, ordaindu beharrekoa metatzea, saihestuko baituzu.
Zerikusia duten zerbitzuak
Hornidura kontratatzeko kuota, 2023rako, kontratatutako emariaren arabera ezartzen da, taula honen arabera:
KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA | EMARI IRAUNKORRA (Q3) | KUOTA |
---|---|---|
2,5 m3/ordu arte | 4,0 m3/ordu arte | 148,93 € |
3,5 m3/ordu arte | 6,3 m3/ordu arte | 186,17 € |
6 m3/ordu arte | 10 m3/ordu arte | 223,40 € |
10 m3/ordu arte | 16 m3/ordu arte | 297,86 € |
10 m3/ordutik aurrera | 372,33 € |
Zerikusia duten zerbitzuak
Eguerdiko ordu biak baino lehen formalizatu diren kontratuen kasuan, hornidura eta saneamendu zerbitzua hurrengo egun baliodunean egongo da erabilgarri.
Horri buruzko argibide guztiak “Titularra aldatu” atalean klik eginda eskuratuko dituzu.
Zerikusia duten zerbitzuak
140/2003 Errege Dekretuaren arabera, sareko urak eduki beharreko kloro libre kantitateak 0 eta 1 mg CL2/L artekoa izan behar du.
Urak kloroa izateak bermatzen du ura egoki tratatu dela eta ez duela kutsadura mikrobiologikorik izan banatzean.
Zenbait egoera berezitan gerta liteke urak tonu desberdinak izatea:
- Kolore zurixka: uretan disolbatuta dagoen airearekin du zerikusia, alde egiten baitu eta burbuila ñimiñoak sortu, eta burbuila horiek ematen baitiote kolore zurixka, esne itxurakoa. Jalkitzen uzten bada, kolore hori desagertu egiten da. Zergatik sortzen da batzuetan bakarrik? Urak disolbatuta eraman ditzakeen gasen kantitate handiena bi faktoreren araberakoa delako: tenperatuta eta presioa. Ura zenbat eta hotzago egon, orduan eta gas (aire) gehiago disolba dezake, eta zenbat eta presio handiagoa izan orduan eta zailagoa da aireak alde egitea. Horrenbestez, ura beroa badago eta presio gutxi badu, errazagoa da kolore zurixka izatea.
- Ur arrea: eskuarki, gerta liteke ura arretzea, etxebizitzaren inguruan obrak egiten ari badira eta uneren batean ura kendu badute eta gero berriro jarri martxan.
- Kolore marroia: herdoildu itxurakoa. Litekeena da barne instalazioko elementuak herdoilduta egotea, ziurrenik, altzairu galbanizatuzkoak ez diren giltzak edo torlojuak.
- Kolore beltza: partikulak disolbatuta dituela. Litekeena da junturetako goma izatea, usteldu egin delako.
Azken bi kasu horietan, arazoak bere horretan jarraitzen badu, egokiena da iturgin bati deitzea instalazioa berrikusteko.
Zerikusia duten zerbitzuak
Etxebizitzak ura badu, hornidura kontratuaren titularra aldatu beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.
Gogorarazi behar dizugu aldaketa hori doakoa izango dela, kontratua alta eginda badago eta etxebizitzaren ordainketak egunean badaude.
Etxebizitzak ez badu urik, hornidura izateko alta egin beharko duzu. Horretarako, formulario bat bete beharko duzu, eta titulartasuna egiaztatzeko behar diren dokumentuak aurkeztu.
Bi kasuetan aurkeztu beharreko dokumentuak hauek izango dira:
- Kontratatzailearen NANaren edo IFKren kopia.
- Kontratua dagokion higiezinaren jabetza edo alokairu agiria.
- Sozietate bat bada, ordezkaritza ahalordea eta sozietatea eratzeko kontratu zibila (kontratua sozietate irregular edo ondasun erkidego baten izenean egin behar bada)
- Biziegokitasuneko zedula, soil-soilik etxebizitzan azken bost urteetan hornidura kontraturik izan ez den kasuetan.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kudeaketa hau egiteko baimena behar dugu, bai kontratuaren titularrarena, bai kontuaren titularrarena ere, desberdinak badira. Inprimaki bat bete behar duzu, sinatu eta helarazi, Kobratzeko datuak aldatzeko zerbitzuaren bidez.
Kontratuaren titularra eta kontuarena pertsona bera bada, telefonoz ere egin ahal izango duzu. Herritarren arretarako telefonora deitu beharko duzu (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 07:30etik 18:00etara. Titulartasuna egiaztatzeko eskatuko zaizu, eta deia grabatu egingo da.
Zerikusia duten zerbitzuak
Kontratuaren titularraren NANa edo IFK aurkeztu behar duzu, eta, ahal den guztietan, kontagailuaren irakurketa, harremanetarako telefono bat eta jakinarazpenetarako helbidea.
Behin baja egin denean, aldian behingo azken faktura eta baja formalizatu den eguna bitartean ordaindu gabe gelditu diren kuota finkoak eta kontsumoa likidatuko dira. Kontagailua etxebizitzaren barnean badago, SCPSA enpresako teknikariei sartzen utzi beharko diezu, kentzeko aukera izan dezaten.