Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ba al zenekien...?


  • ... paper-zapi bustiak ez direla komunera bota behar?

    Paper-zapi bustiak ozta-ozta desegiten dira eta ia osorik iristen dira araztegietara eta ponpatze estazioetara. Ondorioz, buxadura handiak eta matxura larriak eragiten dituzten saneamendu sistemetan.

  • ... irekita dagoen iturri batek 5 eta 10 litro artean gastatzen dituela minutuko?

    Konpondu tantaka dauden iturriak eta dutxak, eta ur asko aurreztuko duzu. Hortz-haginak garbitzen dituzunean, erabili edalontzia, iturria irekita utzi ordez. Aurpegia edo eskuak garbitzeko, edo bizarra ebakitzeko, bete konketa neurri batean eta ur litro asko aurreztuko dituzu.

  • ... bainua hartu ordez dutxa hartzen baduzu hilabetean 4.500 litro ur aurreztu ditzakezula?

    Dutxa hartzen baduzu bainua hartu ordez eta xaboitu bitartean iturria ixten baduzu, batez beste 150 litro aurreztuko dituzu (bainuontzia betetzeko 200 bat litro behar dira; 5 minutuko dutxa hartzeko, ordea, 50 litro behar ditugu).

  • ... garbigailua eta ontzi-garbigailua beteta erabiltzen badituzu programa bakoitzeko 50 litro ere aurreztu ditzakezula?

    Erabili garbigailua eta ontzi-garbigailua bete-bete eginda eta jarri programa ekonomikoa. Kontuan izan behar duzu eskuz garbitzen dugunean %40 gehiago kontsumitzen dugula.

  • ... tantaka ari den iturri batean 1.500 litro ur xahutu daitezkeela hilabetean?

    Konpondu iturriak eta tantaka egotea saihestu. Hilabetean batez beste 170 litro ur aurreztu ditzakezu. Horrez gain, txorrotetan eta dutxetan ura aurrezteko gailuak jartzen badituzu, uraren kontsumoa %40raino gutxitu dezakezu.

  • ... ura aurrezteko teknologiak dituzten komuneko tangetan hilabetean eta pertsona bakoitzeko 1.000 litro ur gastatzea saihestu daitekeela?

    Komenigarria da ura husteko bi botoi dituzten komuneko tangak erabiltzea. Izan ere, premien arabera ur emaria aukeratzeko bidea ematen dute, eta, horrenbestez, ura arrazoiz kontsumitzeko aukera.