Ura aurrezteko modu erraza da iturri, dutxa eta tangetan ura aurrezteko gailuak jartzea eta etxetresna elektriko eraginkorrak erabiltzea.
ITURRIAK
Jarri iturrietan egurasbideak edo zurrusta-haustekoak. Ura airearekin nahasten duten gailuak dira, eta, hartara, ur emaria gutxitzeko eta uraren %40 aurrezteko aukera ematen dute.
Emaria mugatzekoak dituzten txorrotak erabiltzen badituzu (ura igarotzeko tokia murrizteko aukera ematen dute), uraren %50 aurreztea lortuko duzu.
ETXETRESNA ELEKTRIKOAK
Modelo konbentzionalekin alderatuta, garbigailu eta ontzi-garbigailu eraginkorrek uraren %40 eta %60 artean aurrezten dute.
TANGAK
Ura aurrezteko teknologiak dituzten komuneko tangek 3 eta 9 litro artean kontsumitzen dituzte husten diren bakoitzean; tanga konbentzionalek, aldez, 12 litro.
UREZTATZEKO SISTEMAK
- Ureztatzeko sistema automatikoetan, euria detektatzeko sentsore bat jartzen baduzu, euria egiten duenean gelditu egingo da.
- Ihinztagailuek ura modu homogeneoan botatzen dute, eta, gainera, emaria eta ureztatzeko unea kontrolatzeko aukera ematen dute.
- Ihinztagailuak, ureztatze lokalizatua eta eskuz ureztatzea konbinatuta eraginkortasun maila ezin hobea lortzen da uraren kontsumoan.
Ura ez xahutzeko aholku gehiago nahi baduzu, behera kargatu eskupaper hau: “Etxean ura zaintzea erraza da” (PDF formatuan).