Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Ura
2017/10/03

Ur iragazki bat kokatzea eskaintzeko iruzurrezkoak izan daitezkeen deiez ohartarazi du Mankomunitateak

Telefono dei baten bidez ustezko inkesta bat egiten da ur kontsumoaren gainean eta teknikari batek etxebizitzara bisita egingo duela adierazten da

Mankomunitateak ohartarazi du iruzurrezkoa izan daitekeen dei bat egiten ari direla Iruñerrian egun hauetan. Erakundeak jakin ahal izan duenez, iruindar batek deia jaso zuen atzo, astelehena, eta hartan bere ur kontsumoaren gaineko ustezko inkesta bat egin zioten. Gero, komunikazioa amaitzeko, adierazi zioten teknikari bat joango zitzaiola etxera, ur iragazki bat kokatzeko. 

Mankomunitateak argitu nahi du ez duela zerikusirik dei horiekin eta egun ez dela inolako inkestarik egiten ari ur kontsumoaren gainean. Hori dela-eta, gomendatzen die herritarrei arretaz jokatzeko, iruzurra izan daitekeelako susmoa badute.

Ur horniduraren zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko, Iruñerriko erabiltzaileek Mankomunitateko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefono zenbakia balia dezakete: 948 423242.

Beste albiste batzuk